Ez da makala Elkarrik datorren larunbaterako, hilak 20, hartu duen erronka: Bilbon manifestazioa deitu du eta bere helburua Autonomia kalea aldenik alde betetzea da, Jonan Fernandezek «Berria»ri egindako elkarrizketa batean adierazi berri duenez. Giza eskubideak eta herri borondatea errespetatu. Elkarrizketa eta akordioa proposamen guztien artean izango da manifestaziorako erabiliko den leloa.
EAEko Auzitegi Nagusiak espedientea zabaldu dio Bilboko Justizia Jauregian segurtasunaz arduratzen den Ertzaintzaren arduradunari. Sei galderetako galdetegia ere erantzun behar izan ei du. Arrazoia, abenduaren 3an Juan Mari Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao Eusko Jaurlaritzako agintariei dekleratzera ate nagusitik sartzen uztea, Auzitegi Nagusiaren ustez, Albiako Lorategietako ate hau epaile eta fiskalek bakarrik erabiltzen dutenean.
Manex Moreno Uharte | Mikel Garcia Idiakez | ARGIA
Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIA.eus - Mastodonen partekatzea
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.