Bahea


2003ko abenduaren 14an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Abenduaren 13an Aski da! plataformak Ibarretxe planaren aurka egiteko manifestazioa egingo du Donostian. Iaz ere egin zen gisa honetako manifestazio bat Konsituzioa eta Gernikako Estatutuaren defentsan. Orduan, lehenbizikoz manifestazio molde honetan, Espainiako bandera eraman zuten manifestazio buruan. Partehartzaileen kopurua izan zen orduko ika-miketakoa, antolatzaile eta prentsa espainiarraren arabera dozenaka mila edo ehun mila pertsona inguru izan zirela esan zen; Donostian manifestazio kontaketetan aritzen diren zenbait medio eta pertsonek halakorik gezurtatu zuten eta gehienez 14.000tik- 25.000 pertsona izan zirela segurtatu zuten, besteak beste ‘Gara’k eta Mariano Ferrer kazetariak.


Iraken hildako zazpi militar espainiarrei buruzko eztabaidan, Diputatuen Kongresuan Iñaki Anasagasti diputatu jeltzaleak El Correo egunkarian hilaren 2an Juanjo Sanchez Arreseigor arabiar gaietako adituak idatzitako artikulua plagiatu zuela salatu dute egunkari bilbotarrak eta artikulugileak berak. Sanchezen esanetan, esaldi asko, artikuluan bezala aipatu zituen Anasagastik.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.