Hemen dela gorria!


2007ko otsailaren 21an

Ez dakigu zenbaterainoko gorria, baina hemen da negua. Beroak, epelak eta hotzilak ahaztu ditu lurrak, eta fresko, hotz, hotz-hotz eta izozte eta jelateetara jarria da dagoeneko. Lurra bai, lurrean bizi diren milaka onddo, bakterio, nematodo, har eta beldar, zizare, ziraun, intsektu saldo, bare, barraskilo, sator, satain, satitsu eta abarrak ordea? Horiek gorrialdia ahal den gozoen igarotzeko prantatua dute habia.
Habiaren irrikatan indar zipitzik ere alferrik galdu gabe hor ditugu landareak, erreserben kudeaketa taktikoan azala gogortu eta gorri beltzenari ere kopeta zimurra erakusteko pronto.
Badira, halere, gorriaren gorritasunaren arabera kopeta erakuste horretan pattal samar azalduko diren landareak: hemengo hotza gorriegia egiten zaienak, sasoiz kanpo haztea nahi ditugunak, haur, nerabe eta gazteak, helduak izanagatik landatu berriak, aurtengo aldaxkak, haziak... Aterpea da beti babes onena, denak ezin estalpez josi ordea, eta bestelako zer edo zer egin behar.
Landareen ipurdiak eta sustraiak garatuak dituzten lursailtxoa babestea da aukera. Hotzak bistan dugun landare osoa erretzen badu ere, bere bueltan jarritako babesak zainak eta enborreko begiren bat salbatuko ditu, jeneralean.
Babes hori sortzeko erabiltzen diren materialak bi eratakoak dira, organikoak eta ez organikoak. Lehenengo horiek dira etxeko mugarrien barrurako tamainakoak. Eho gabeko pinu azala, pinu orria, orbela, sutautsa, zohikatza, lurrustela, konposta, artazortena, belar ondua, lastoa, garoa... edozein inorkin da ona. Landarearen ipurdiaren bueltan, ia erabat estaliko badu ere, hamabost-hogei bat cm lodi zabalduta lur altzoa ederki babestuko du. Tenperatura gorriei planto emateaz gain sustraiak hornituko dituen lurra harrotu, osatu, aberastu... finean bizituko du eta izerdi berria datorrenean landareak bon-bon!


Azkenak
Kanaken kexua ez du eztitu Frantziako presidente Macronen bisitak

Irlan egon da maiatzaren 23an Frantziako presidente Emmanuel Macron eta loialistekin zein independentistekin, alde guztiekin bildu da. "Elkarrizketa politikoa" abiarazteko prestutasuna erakutsi die, baina independentistek diote horretarako baldintzarik ez duela jarri.


2024-05-24 | Antxeta Irratia
"Gure herrikide Jesus Carreraren figura ahanzturatik berreskuratu eta orain arte zergatik inork ez zekien ezer argitu nahi genuen"

Orreaga Filmak ekoitzitako Hondarribiko Gorria: Jesus Carrera dokumentala maiatzaren 31n estreinatuko dute alderdi komunistako Idazkari Nagusi izatera iritsi zenaren jaioterrian. Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean egingo dute lehen proiekzioa arratsaldeko 19:00etan, eta... [+]


“Ez ezazu indarkeria obstetrikoa salatu, ez baduzu argi galduko duzula: denbora, dirua eta osasun mentala”

Nazio Batuen Erakundeak Espainiako Estatua zigortu du Nahia Alkortak bere lehen erditzean jaso zuen biolentziagatik, baina gobernuek ez dute ebazpena onartu. 'Mi parto robado' liburua idatzi du bizitakoa gizarteratzeko, eta arazo sistemikoa dela azaltzeko.


2024-05-24 | Euskal Irratiak
Peio Etxeleku, Elkargoko bere kargugabetzeaz: "Ez didate ene burua defendatzeko aukerarik eman"

Jean René Etxegaraik Peio Etxeleku baztertu du Errobi lurraldeko arduretatik. Etxeleku Kanboko hautetsia eta EAJren Ipar Buru Batzarreko lehendakaria da. Joan den astean Hirigune Elkargoko buruak jakinarazi zuen poloko hamaika auzapezetatik seik galdegin ziotela... [+]


2024-05-24 | Gedar
2.000 sinadura bildu dituzte Pasaian Escalerillaseko bizilagunentzat bizitoki-alternatiba baten alde

Pasaiako Portuak eta Euskal Trenbide Sareak etxetik bota nahi dituzte hamabi familia. Ekainaren 1ean Trintxerpen mobilizatzera deitu du Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.


Eguneraketa berriak daude