Hitz bitan


2003ko urriaren 19an

Anjel Unzu musikariaren hitzak dira hauek «Berria»n jasoak: «Musikak ez du beti entzulea gozoki ferekatzen, kolpatu ere egiten du (...)».

Esteban Antxustegik zera idatzi zuen «El País»en: «Tamalez, etsaiak kanpoan ikusteko erraztasun handiegia daukagu, sarritan, arazoak gure artean baino ez direnean ematen. Horrela, beste herri batzuetan gertatu ez den fenomenoa aise ematen da gure artean: aukera literario eta linguistikoak hertsiki lotzen ditugula aukera politikoekin, eta euskara erabat baldintzaturik geratzen da. Hizkuntzaren instrumentalizazio absurdua, euskararen aurka itzultzen den joko zorigaiztoan barneratzen gaituena».

Juan Ramon Corpas Nafarroako Kultura eta Turismo sailburuak «Diario de Noticias»en: «Uste dut kulturak kezkak sortu behar dituela baina ez dituela pertsona okerragoak egin behar».

Juan Luis Goenaga margolariak «Gara»n: «Madril bezalako beste lekuetan, modei begira bizi da jendea. (...) Hemen marjinalagoak gara, eta beraz, libreagoak. Gure bidea egiten jarraitzen dugu».


Eguneraketa berriak daude