Bahea


2003ko urriaren 19an

Fernando Savater filosofoak eta Ermuko Foroko kideak elkarrizketa eskaini zion "A Nosa Terra" Galiziako astekariari eta bertan, urriko lehen astean, aitortzen duenez, ulertzen du nazionalismo galiziarra, euskal edo katalan nazionalismoak ez bezala: "Ados nago galiziar nazionalismoa izateaz, pobreen nazionalismoa delako. Katalan eta euskal nazionalismoetatik jasan ezina zera da, aberatsena dela eta gainerakoak baztertzeko". Elkarrizketa berean azken 12 urtetan EAEtik 200.000 pertsonek alde egin dutela berresten du, baina oraingoan beste ondorio batzuk ere ateratzen ditu: horrexegatik jarraitzen dute gobernatzen oraindik nazionalistek. Lore ugari jaurtitzen ditu elkarrizketan eta horietako bat Javier Madrazo Ezker Batuko koordinatzaileari: "Ibarretxeren morroia da. Gainera, Arzalluz moduan, apaiz bat da".

Manuel Huertas PSE-EEko kideak "Gara"n egindako elkarrizketan: «Esaten dute hemen izaera politikoa duen arazo bat dagoela eta biolentzia ere horrexegatik dagoela. Nire ikuspuntutik, beraz, horrexegatik biolentzia justifikatzen ari dira».


ASTEKARIA
2003ko urriaren 19a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#3
Nagore Iturrioz Lopez  |  Yolanda Porres García  |  Steilas sindikatua
#4
Zigor Olabarria Oleaga
#5
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
Azoka
Azkenak
2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Eguneraketa berriak daude