Literatur kritikaren gaixotasunez


2003ko urriaren 12an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
L

Literatura, geroz eta zalantza gutxiago dut, gaixotasun bat da. Ni aspaldi kutsatu ninduen, eta modurik zakarrenean: are literaturaren gaineko literatura dut gustuko, eta, horren baitan, baita literatur kritika ere (gaixoa baino, biziotsua naizela pentsatuko du norbaitek, apika: ez dut ezetz esango, badaezpada). Eta, fikzioaren arloan literatura jasoaren eta kontsumoko eleberrien irakurketa tartekatu ohi dudan bezala, kritikari dagokionean atsegin dut W. H. Auden edo A. Lertxundiren literatur saiakerak irakurtzea, baina baita egunkarietako gehigarrietako kritikak ere; gainera, geroz eta liburu gehiago argitara ematen diren garaiotan, ezinbestekoa iruditzen zait "oinezko" kritika horren, "kritika publikoaren" funtzioa.

Eta kontua da niri, lehenago ere esan dut, gure artean idazten den "kritika publikoa" ahula iruditzen zaidala; ez duela pistak eskaintzeko funtzioa ongi betetzen.

Literaturaren eta eritasunaren arteko analogiaz baliatuko naiz gai honi buruz pare bat gauza (gehiago) esateko: medikuntzaren laguntzaz, euskal prentsan argitaratzen den kritikaren gaixotasunak sailkatzen saiatuko naiz.

Orokorklerosia da, ziurrenik, eritasunik zabalduena. Kontua ez da soilik kritika negatiboaren ausentzia, batzuek uste duten bezala (hori ere bada arazoa, konpongaitza gainera), kritika gehienak iruzkinaren fasetik apenas pasatzen direla baizik; liburuaren argumentua eta pare bat lelokeria kontatzera mugatzen direla alegia. Kritika lausengarria, hots, xaboi gehiegi ematen duena, hemen sar daiteke, baita ere: jakina denez, adiskideek egiten diote elkarri, edo mesederen baten truke idazten da.

Esan beharra dago orokorklerosia, batzuetan, beste dolentzia baten aitzakiarekin estali ohi dela, txitxarrilo-konplexuarekin hain zuzen ere: justifikazio gisa, motzegia dutela aipatzen dute kritikariek, hau da, komunikabideek espazio gutxiegi ematen dietela kritikak idazteko, eta, ondorioz, halabeharrez direla azalekoak beren iruzkinak. Aitzakiak: egunen batean kontatu beharko digute kritikari horietako batzuek zergatik ez duten borrokarik egin, haien medioetan, euskarazko liburuen kritikak gaztelaniazkoak bezain luzeak izan daitezen; bestalde, karaktere gutxirekin gauza duin samarrak egin daitezkeela erakusten dute A. Unanueren kritiketako batzuek, «Aizu!» aldizkarian.

Aipatu bezala, kritika negatiboak ugaritzea, besterik gabe, ez da irtenbide onena: justifikatu edo oinarritu gabeko kritika negatibo batek kalte gehiago egin dezake, orokorklerosiak jotako hamaika iruzkinek baino.

"Manzanas traigo" sindromea ez dago horren zabaldua, baina ez da horregatik arrisku arinagoa. Sindrome horrek jotako kritikak ez du liburuari buruz hitz egiten apenas: aitzakia bezala erabiltzen du kritikariak, ordea, edozein gairi buruzko bere burutazio eta iritzi ahaltsuenak azaltzeko. Izan ere, "manzanas traigo" motako kritikek, batzuetan, antz gehiago dute iritzi-zutabearekin -eta ez maila handienekoarekin-, kritikarekin baino. Kontrakoa ere gertatzen da: zutabe batzuk kritika-gune egoki bihur daitezke, batzuetan, esaterako, R. Arregiren edo K. Linazasororen lumapean… baina oso adibide bakanak dira, tamalez.

Gutagutarritisa, bestalde, hipertrofia mota bat da, glandula politikoak eta, batik bat, ehun nazionalistak eraso ditzakeena, indar handiagoz edo txikiagoz. Gehienetan, ustezko aurkari politikoak diren idazleen lanen literatur maila gutxiestea dakar ondorio bezala: hots, ez zaio lanaren kalitate intrinsekoari kasu egiten, baizik eta autorearen kolore politikoari. Kontrakoa ere gerta daiteke, noizean behin: norberaren kolorekoa omen delako gehiegizko gorazarrez hartzea orobat kontsiderazio eskasagoa merezi duen lan bat.

Kriptokritika-sukarra zaila da detektatzen; askotan, kritikariarengana jo behar da zuzenean, pribatuan, eta galdeketa zehatza egin, gaixotasunaren berri izateko. Badu malariaren antzik, hau da, latentea egon ohi da, gehienetan: kritikari horren iruzkinak "normalak" izaten dira, hots, orokorklerosiak jotakoak, baina esaten dutena esan nahi dute, behintzat. Noizean behin, ordea, liburu jakin bat irakurri ondoren, sukarra igo egiten da eta jota uzten du kritika. Lehenengo begiradan iruzkin normalak dira, epel samarrak, baina, benetan, kritika negatibo hiper-gogorrak dira. Hala ere, irakurleak ez du horren berririk izango, lerro artean irakurtzeko gaitasun izugarria ez badu behintzat. Edo, aipatu bezala, kritikariari zuzenean kontsulta egiten ez badio.

Harrikaldi-krisiak: atake mota hauek "manzanas traigo" sindromearekin nahas daitezke, baina ez dira mota berberekoak. Jakina den bezala, badago kritika mota bat, kritika jasoa dei dezakeguna, normalean idazle handiek egin izan dutena, eta zeinaren bertuterik handiena baita obra jakin batetik abiatuta, literaturari buruzko iluminazio esanguratsuak eskaintzen dizkigula, literatur lanen arteko harreman ezkutuak azaleraziz, eta abar. Arazoa eta eritasuna datoz, ordea, halako kritika egiten dutela uste duenean iruzkingileak, benetan sekulako buru-saltsa ulergaitzak saltzen dizkigun bitartean.

Diagnostikoak egitea erraza da, esango du norbaitek: baina konponbideak? Eta arrazoia izango du. Tamalez, gaurkoz ez daukat leku gehiagorik: dena dela, konbentzituta nago diagnostikoa lehenengo pausoa dela, halabeharrezkoa. Bitartean, behin-behineko aringarri bezala, Foucaulten erremedio hau nahikoa erabilgarria iruditzen zait: "Ona litzateke urtebetez edo liburuak egileen izenik gabe aterako balira. Kritikariak berriro obrak irakurtzen hasiko lirateke eta irakurleak gogoeta gehixeago egiten".

(Proposamen hori «Romain zen bere izena» eleberriaren lehenengo orrialdean dago; badaezpada diot, Joxean Agirreren nobela honetan agertzen denarekin Vila-Matasek edo Borgesek egiten dituzten aipuekin bezala ibili behar delako: tentu handiz. Eta honekin artikuluaren hasierara itzuli naiz, bide batez: ezbairik gabe, literatura gaixotasun bat da).


Azkenak
Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Indendentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Eguneraketa berriak daude