Kirtena, irtena


2003ko irailaren 21ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Hala deituko nioke nik, bere onetik aterata dabilenari. Eta neurriz kanpoko jardunean arriskutsua iritziko banuke, kirtenarena aldatu eta bere arriskuari legokiokeena ezarri beharko nioke. Eman dezagun lau gizonek antzezten duten obra prentsaren aitzinean aurkezten ari direla eraginkorragoa izan dadin. Testua, emakumeak gutxiesteko egina izanik, eman dezagun fina dela eta atseginki emana. Elegante. Telebista kate bateko emakume gaztea hurbiltzen zaie elkarrizketatzeko asmoz. Gizon adintsuena da berritsuena, laineza puntua goratua duena. "Emakumeak, bukatu gabeko produktuak zaituztegu". "Gaztezaroa harrapatu eta bertatik igarotzeke bertan bizi zaretenak". "Gizonezkoak behar bezala laztantzen, ukitzen ez dakizuenak". Eta hori esateaz bat, esku eskubiaz neska kazetariaren ankatarteari aluaren alturan txalo-zarta ematen dio bosten barre algarek onarpen. Nik neronek ikusia. Gizonezkoak emakume, kazetaria gizon gaztea eta alua barrabilak. Adintsua, Pilar Bardem jokalari espainola. Ez dakit nik bere inguruko gizonekin bizita, aitonak, aita, anaiak, semeak, semeen aitak, ondorioztatua ote duen adierazitakoa. Hala balitz, zoritxarrekoa bera, hain mundu ergela bizitzea egokitu eta besteren bat sortzeko gauza izan ez dena. Gaixo Pilar, ergela eta kirtena arriskutsua baino zaren hori.


ASTEKARIA
2003ko irailaren 21
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Beñat Badiola Etxeberria  |  Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Nagore Irazustabarrena Uranga
#3
June Fernández  |  Pikara Magazine
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude