Argitalpenak


2003ko uztailaren 27an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hitz lau
K. Izagirre, A. Lertxundi, X. Lete, R. Saizarbitoria
Euskal Editoreen Elkartea
118 orrialde
12 euro



Lau idazleren artikuluak


Del Olmo epailearen aginduz bertan behera itxia izan zen "Euskaldunon Egunkaria"ko langileen aldeko argitalpen hau Koldo Izagirrek, Anjel Lertxundik, Xabier Letek eta Ramon Saizarbitoriak 1993ko azarotik 1994ko uztaila bitartean igandero euskal egunkari bakarrean plazaratu zituzten lanen bilduma da. Batzuetan beren kasa, besteetan batak besteari erantzunez, beti debaterako pronto, garaiko kezka politiko, sozial eta kultural garrantzitsuenen inguruan idazle hauetako bakoitzak zer pentsatzen zuen uzten dute artikulu hauek agerian. Eta berdin izan dezakete hizpide historia eskolan, koherentziaren xarma, entziklopedien zapata, nazionalismoa, karramarroaren dilema, borroka armatua, jubilatuen ezkontza edota zaharren sexu debekatua.


Glosak. Esana zetorrenaz
Tere Irastortza
Pamiela
86 orrialde
12,40 euro



Tere Irastortza ulertzen zaila den munduari erreparatuz


Poema batetik abiatuz eta hura garatuz eratutako konposizioa izan daiteke glosa, baina baita ere ulertzen zaila den testua ulertarazteko, esapide iluna hizkuntza ulergarriagoan azaltzeko ezartzen den oharra. Eta hain zuzen ere ildo horretatik abiatua da Tere Irastortza Pamiela argitaletxearen eskutik plazaratu duen "Glosak Esana zetorrenaz" poema-liburua. Hiru ataletan banaturik dago. "Ateraldi entziklopedikoak. Idatzian zetorrenaz" deritza lehena, "Oharkabean zetorrenaz. Edo ilunaren eta beldurraren in-bertsioak" bigarrena eta "Ibileran. Esateko zegoenaz" azkena. Eta guztietan ulertzen zaila den munduari erreparatuz kontu edo erregistro baten alboan jarritako galdera-ikurrak agertzen ditu Tere Irastorzak.


Mattin-Laurent Partarrieu
Mattin-Laurent Partarrieu
Hordago /
Galerie saint-germain des pres
98 orrialde
40 euro



Hazparnekoaren margolanak


Mattin-Laurent Partarrieu margolariaren lanak jasotzen ditu liburu honek. 1946an Hazparnen sortua da bere kolore biziko margolan adimentsu bezain alaiak Partarrieu bezala izenpetzen dituen pintore hau. Parisen ikasia izan arren, bere jatorria nabarmen uztea gustuko du edozein dela marraztutakoa gehitu ohi dizkion euskal kutsuko xehetasunekin. Jende arruntaren bizimodua islatzen du bere koadroetan Mattin-Laurent Partarrieuk, tabernetako giroa dela, metro geltokietako eserlekuetan zerbaiten zain edo denborapasa daudenen jarrerak, emakume eder baten atzetik begiak joaten zaizkien gizonenak, ardo tragoska bat edateko gonbita, dantzaldi edota kasinoetako gorabeherak... Lan ugari egina da eta makina bat erakustaldi eskaini izan ditu Euskal Herrian zein atzerrian.


Jakin
Batzuen artean
Jakin
120 orrialde
8,40 euro



Munduko Gizarte Foroa


Euskal Herritik mundura egin du jauzi "Jakin" aldizkariak bere azkenengo zenbakian, gai nagusi gisa 2003an hirugarren aldiz Porto Alegren bildu den Munduko Gizarte Foroa aztertzen baitu. Haren inguruko bederatzi lan agertzen ditu denera, Foroaren historia, izaera, antolaketa, funtzionamendua, kokapen ideologikoa, parte hartzaileen aniztasuna, dauzkan helburuak eta etorkizunerako erronkak bezalako auziak jorratuz. Porto Alegreko bileretan parte hartzaile izandako Josu Egireunek eta Paul Nicholsonek eginiko lanak ematen dio azterketari hasiera, Munduko Gizarte Foroaren aurrekari historikoak eta funtsezko lan ildoak aurkeztuz. Eta ondoren doazen zortzi lanak Europa, Asia eta Latinoamerikako hainbat adituk eginak izan dira.


Azken urtea Lizeoan
Joxemari
Iturralde
Ibaizabal
248 orrialde
8,21 euro



Misterio sorta Leroux ikastetxean


Joxemari Iturraldek gazteei begira idatzitako nobela dugu "Azken urtea Lizeoan". Hemezortzi urteko neska kementsu bat da bere protagonista. Azken kurtsoa errepikatu beharrean aurkitu da, aurreko urtean ama hil zitzaiolako eta burua erabat galduta ibili zelako. Zoritxarrez, ez da errepikatzaile bakarra. Han aurkitu ditu Lizeoko bizimodu osoa gobernatu nahirik dabiltzanak ere. Mutil talde horrek banda bat dauka osatua eta ez du inor bakean uzten, ezta protagonista ere, baina hau ez da kikiltzen den horietarikoa. Bat batean, irakasle bat hilda agertu denaren zurrumurrua zabaldu da, ordea. Eta gero bi direla ere esan da. Nor ote hilketa horien erruduna?


Betizu izar artean
Batzuen artean
Ibaizabal/ Baleuko / Eitb
75 orrialde / 11,99 euro



Irailean estreinatuko den filmaren komikia


Ibaizabal argitaletxeak Baleuko ekoizpen etxearekin eta EITBrekin elkarlanean argitara emandako komikia da "Betizu izar artean". Euskal telebistako "Betizu" saioko pertsonaiak ditu komiki honek protagonista, eta bere mamia ere saio horretan dago oinarritua, irailean estreinatuko den filmaren komikia baita. Bertan, musikaren bidez galaxia osoa kontrolatzen duen Buff Alu bere izar berriak aukeratzeko lehiaketa prestatzen ari da, eta Betizu taldea parte hartzera gonbidatzea erabakitzen du.


Mil y una coces contra la disidencia
Batzuen artean
Beraiek editatua
199 orrialde
10 euro



Euskal disidentziaren aurkako "ostikoak"


Joxemi Zumalabe Fundazioko partaide diren Patxi Azparren, Luix Barinagarrementeria, Sabino Ormazabal, Mario Zubiaga eta Mikel Zuloaga ditugu "Mil y una coces contra la disidencia" liburua osatu dutenak. Garzon epaileak irekitako 18/98 sumarioaren barnean atxilotuak, preso edukiak eta ondoren kaleratuak izan ziren guztiak, beste hainbat eta hainbat bezala; eta beraiei buruz zein beste askoren inguruan Espainiako komunikabideetan zabaltzen ari zena kontuan harturik erabaki zuten liburu hau osatzea, Jose Mª Aznar edota Baltasar Garzonen ahotik irtendako hitzetatik hasiz, beste politikari, kazetari eta iruzkingile ugarik euskal gizarteko esparru oso zabal baten aurka aditzera emandakoetatik zenbait lagin jasoz, hitzez hitz eta gaztelera hutsean, zabalduak izan ziren bezalaxe. Izan ere, "Oro da ETA" Garzonek esan zuenetik, makina bat euskal jende zein erakunderi buruz direnak eta ez direnak esaten jardun dute (eta jarduten dute oraindik) Espainiako komunikabide garrantzitsuenek, beren "ostikoen" helmuga euskal gizartearekin zerikusia duen ia-ia guztia delarik: alderdi nazionalistak bezala, Athletic edo Realeko jokalariak eta abar.


Azkenak
Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Zangozako Muga meategia finantzaketarik gabe geratu da, txinatar inbertitzaileek atzera egin ostean

Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko urrian Nafarroako Justizia Auzitegiak bertan behera utzi... [+]


2025-08-20 | Ahotsa.info
Ibaitik itsasoraino, Tuteratik Hendaiara, Palestinaren aldeko ibilaldia irailaren 10etik 20ra

Ibilaldiaren helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian kausa palestinarra babesteko sarea ikusaraztea eta aktibatzea, eta, bestetik, sionismoarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak salatzea, hala nola CAF, Teva, Carrefour, Zara eta Bardeako tiro poligonoa. Euskal... [+]


Manteroen kanpalekua desegin du Poliziak Bilbon, eta konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute

Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.


2025-08-20 | ARGIA
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]


Zizur Nagusian emaztea hil zuen gizonak behin-behineko espetxealdia etxean beteko du

85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.


Europak Israeli masiboki armak erosten jarraitzen du: Elbit taldeak 1.600 milioi euroko kontratua sinatu du Serbiarekin

Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]


2025-08-19 | Gedar
22 langile kaleratuko ditu Bridgestonek azpikontratatutako Serveok

Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.


Jordaniak derrigorrezko soldadutza ezarri du “Israelgo eskuin muturraren mehatxuaren” aurrean

Komunikazio ministro eta gobernuaren bozeramaileak iragarri du neurria. Berehala galdetu diote ea mehatxuren batek bultzatu duen erabakia, eta horri erantzun dio "mehatxua Israelgo eskuin muturretik" datorrela.


Bi langile hil dira lan istripuetan pasa den astean

Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.


Eguneraketa berriak daude