EAJ-EA-REN NAGUSITASUNA


2003ko ekainaren 01ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
EAEko Batzar Nagusietan izandako emaitzak 1999ko foru hauteskundeetako eta 2001eko Euskal Legebiltzarreko emaitzekin alderatuz irakur daitezke. Aldez aurretik, ordea, parte-hartzearen portzentajeak kontuan hartu behar dira. 2003ko hauetan, batez beste, herritarren %70k bozkatu du, 1999etan bezalatsu. Eusko Legebiltzarrerako %80k bozkatu zuen, aldiz.

EAJ-EAk 357.947 boz lortu zituen duela lau urte eta 511.386 boz lortu ditu orain. Koalizioak 153.439 bozetan ondu ditu bere emaitzak. 2001ko bozetan 599.746 lortu zituen, ordea. Azken hauteskundeetatik oraingo hauetara 88.360 boz galdu ditu. Gauza bera gertatu zaie ere bere arerio zuzenei, PP eta PSE-EEri. PPk 295.321 boz lortu ditu orain eta 220.633 aurrekoetan. 74.658 irabazi ditu. Eusko Legebiltzarrerako, berriz, 323.918 lortu zituen. Hartara, 28.597 galdu ditu. PSE-EEk 212.249 boz lortu zituen aurreko bozetan eta 243.192 oraingoan. 30.943 boz irabazi du. Haatik, 250.919 lortu zituen Eusko Legebiltzarrerako. Beraz, 7.727 galdu ditu.

Batzar Nagusietarako bozak kontuan harturik EAJ-EA da indartuen atera dena. Legebiltzarreko emaitzei dagokienez, koalizio abertzalea da boz gehien galdu duena. Abstentzioaren gaineko irakurketak argi litzake emaitza hauek.



Ezker abertzalea eta abstentzioa


1999ko hauteskundeetan EHk 228.847 boz lortu zituen. Orain, AuBk 121.128 boz lortu ditu. 2001ko Eusko Legebiltzarreko bozetan 142.784 lortu zituen. AuB bere ordezkoa bezala harturik, 107.719 boz galdu ditu ezker abertzaleak. Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetatik oraingoetara 21.656 boz galdu dituelarik. Alta, boz portzentajearen aldea (%10 gutxiago) kontuan harturik, sostengu berbera jaso duela esan daiteke. Aralarrek, 36.172 boz jaso ditu EAEn. AuBren eta Aralarren bozek 157.300 kopurua osatzen dute. Duela lau urtetako emaitzarekin alderatuz, 71.547 boz galdu ditu ezker abertzaleak. 1998ko Eusko Legebiltzarreko bozetan 224.001 lortu zituen EHk. Ezker abertzalearen emaitza hoberenak bere historian. 2001eko 142.784 bozekin alderatuak 81.217 boz galdu zituen. EAJ-EAra joan bide ziren laurogei mila boz "famatu" haiek. Orain baina, boz horiek guztiak ez dira koaliziora joan. Abstentziora joan ote dira? EAJ-EAk Eusko Legebiltzarreko bozekikoan 88.360 boz galdu baititu.

EHk 29 batzarkide zituen EAEn: 9 Bizkaian, 6 Araban eta 14 Gipuzkoan. Batasunaren legez kanporatzearen ondoren, ezker abertzaleak batzarkide bakarra du: Jose Etxeberria, Gipuzkoan. AuBren bozak kontuan hartuko balira, ezker abertzaleak 15 batzarkide gehiago lortuko lituzke. Areago, Aralarrek beste batzarkide bat gehiago izango luke Gipuzkoan.


IU-EB boz irabazle bakarra

Ezker Batuak 53.583 lortu zituen duela lau urte eta 91.389 orain. 37.806 boz irabazi ditu. Bera da 2001eko hauteskundeekikoan bozak irabazi dituen alderdi bakarra. Orduan 78.448 lortu zituen eta parte-hartzea %10 gutxiago izanda ere, 12.941 boz irabazi ditu. 3 batzarkide zituen orain arte: 1 Bizkaian eta 2 Araban. Orain 10 ditu: 4 Bizkaian, 3 Araban eta 3 Gipuzkoan.

AuBren bozak kontuan hartu gabe, honela banatu dira EAEko eserlekuak alderdi nagusien artean: EAJ-EAk 56 zituen eta 73 ditu: 27 Bizkaian, 27 Gipuzkoan eta 19 Araban. PSE-EEk, berriz, 29 zituen eta 35 ditu: Araban 12, Bizkaian 11 eta 12 Gipuzkoan. PPk 34 zituen eta 34 ditu: 16 Araban, 10 Bizkaian eta 8 Gipuzkoan. PP da batzarkiderik irabazi ez duen bakarra. Gainera, UAk bi batzarkide zituen eta bakarra du, 3.075 boz galdu dituelarik.

Batasunaren ilegalizazioak onurak ekarri dizkie IU-EBri, EAJ-EA koalizioari eta PSE-EEri. Arabako Foru Aldundia da jokoan dagoena. Udaletxeen osaketek zerikusi handia izan lezakete negoziazio posible batean. Galderak gailentzen dira, ordea: Egingarria al da Araban EAJ-EAren eta PSE-EEren arteko akordio bat? Nola jokatuko du koalizio abertzaleak AuBren bozekin? Zein eragin izanen dute emaitza hauek Ibarretxeren planean? Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak aurten burutuko al dira?

Ezker abertzaleak batzarkide bakarra
EHk 29 batzarkide zituen EAEn: 9 Bizkaian, 6 Araban eta 14 Gipuzkoan. Batasunaren legez kanpora- tzearen ondoren, ezker abertzaleak batzarkide bakarra du: Jose Etxeberria, Gipuzkoan. AuBren bozak kontuan hartuko balira, ezker abertzaleak 15 batzarkide gehiago lortuko lituzke. Areago, Aralarrek bes te batzarkide bat gehiago izango luke Gipuzkoan.


Azkenak
Hainbat pertsona atxilotu dituzte eraso sexistak leporatuta Bilboko Aste Nagusiko lehenengo bi egunetan

Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".


2025-08-18 | Dabid Martinez
Metaren eta adimen artifizialaren kolonialismo digitala

Drop Site News hedabideak (botere-abusuak mundu mailan agerian jartzeagatik ezaguna) argitaratutako ikerketak interneten bilakaeran kezka sortu beharko lukeen joera baten adierazle den albistea argitaratu du. Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den Meta multinazionalak [+]


2025-08-18 | Sustatu
ZelaiHandi, euskarazko testuen korpus handi eta (ia) libre bat

Orain NLP hizkuntza teknologietako euskal enpresak euskarazko testuen korpus handi bat jarri du sarean, Hizkuntza Eredu Handien (LLM) eta Adimen Artifizialeko ekimenen biltegi nagusia den Hugginf Face baliabidean. ZelaiHandi du izena.


Denon lepotik barre egin dute beste behin ere Donostiako Piratek

Eta, honekin bai, honekin amaitu da Donostiako Aste Nagusia! Piratei aste bete motz geratzen zaiela eta, egun bat gehitzen diote Aste Nagusiari. Aurten hogeigarren urtez jarraian egin dute Irrikitaldia. 


Sozialismorako Mugimenduak Bolivian agintzeari utziko dio 20 urteren ostean, eskuinari lekua utzita

Igandean eginiko presidentetzarako hauteskundeetan berretsi da ezkerreko koalizioaren porrota eta eskuinaren gorakada: PDC Alderdi Kristau Demokratikoko Rodrigo Paz Pereira senatariak eta Jorge Quiroga presidente ohiak (2001-2002) lehiatuko dute presidentetza... [+]


2025-08-18 | Behe Banda
Autosalaketa

Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]


Urkulluk gogorarazi du Txikik eta Otaegik errespetua merezi dutela biktima aitortuak direlako

Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.


2025-08-18 | Leire Artola Arin
Salpress berri agentzia
El Salvadorko gerrillaren arma ezkutua

Kontatzen ez dena ez da existitzen. Oso barneratuta daukagu lelo hori, baita informazioa boterea dela eta eragiteko gaitasun handia duela ere. Are gehiago gerra edo gatazketan, batik bat oraindik tresna digitalak asko garatu gabe zeudenean, informazioa ez baitzegoen hain eskura... [+]


11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Eguneraketa berriak daude