Donostian Gurutze Gorriak garai batean zuen Ospitaleak azken bizpahiru urteetan lan gogorrak jasan ditu bere barruan. Zaharberritze lan horiek luzeak izateaz gain garesti ere atera dira, proiektuan ia 4 milioi euro gastatu baitira (3,9 milioi euro zehazkiago esateko), ekipamenduan ere inbertsio handiak egin dituztelako bertako arduradunek. Eta zertarako hainbeste obra eta diru? Zertarako izango da zentro sozio-sanitario berria?
Inaugurazio ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua den Gabriel Inclán-ek esan zuen bezala, "zentro berria ospitalizazio sanitarioaren eta egoitzetako atentzio sozialaren arteko trantsizio gune bat izango da, menpekotasun egoeran dauden adineko pertsonei, alderdi sozial eta sanitarioan behar dituzten arreta eta prestazioak eskaintzera bideratua. Proiektu erabat berritzailea Estatuan, eta Europan ere parekorik ez duena, baliabide sozial eta sanitarioen erabilera eta koordinazioari dagokionez".
Zein izango dira, beraz, zentro horretako erabiltzaileak? Ospitaleko alta edukita, zainketa aringarririk behar ez duten baina beren etxeetara itzultzeko moduan ez dauden pertsonak. Izan daitezke baita ezintasun fisiko edo psikiko larri batek jota dauden pertsonak, asistentziaren aldetik etengabeko zainketak eta arreta sanitarioak ere maiz behar dituztenak. Edo adineko pertsonak, dementzia, agitazio edo portaerako trastornoak dituztenak. Guztira 120 plaza izango ditu Gurutze Gorriak kudeatuko duen zentro honek, eta bertan 61 langile arituko dira. Batez besteko egonaldia 90 egunekoa izango da, eta 12 hilabetekoa gehienez ere.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.