EUSKAL EMAKUMEEN OSASUNA


2003ko maiatzaren 11n
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Berrogeita bost urte eta 64 bitartean dauden emakumeen artean, hamarretik bostek gainpisua esaten zaiona daukate, 65 urtetik gorakoen artean %20 (hau da, bostetik bat) obesoa den bitartean, Emakunde erakundeak kaleratutako datuen arabera. Emakumeen kolektiboan osasuna aztertzeko egindako ikerketak emandako beste datu bat, ordea, 16tik 24 urte bitarteko neska gazteen artean, hamarretik hiruk behar baino pisu gutxiago dutela da.

Emakunderen txostenak erakusten duenez, emakumeek gehiago erabiltzen dituzte osasun zerbitzuak gizonezkoek baino, eta era berean botika gehiago kontsumitzen dituzte. Baina, hala ere, EAEko emakumeen %93ak bere osasunari buruz galdetuz gero, pertzepzio positiboa duela erantzuten du.

Emakumezkoek gizonezkoek baino gehiago erretzen dute, azken inkestaren arabera: guztien %40,6 erretzaile ohizkoak dira eta horietatik %22k "asko edo izugarri" erretzen dutela aitortzen dute. Edan jai egunetan edaten dute normalean (emakumeen artean %29,3k, gizonezkoen artean tasa dezente altuagoa den bitartean: %42,4). Dena den, emakumea konturatu da tabakoak eta alkoholak eragin kaltegarriak dituztela bere osasunarentzat, eta horrela tabakoari utzi diotenak %23 dira, gizonezkoen artean erretzeari utzi diotenak %11 besterik ez diren bitartean.

Errepidean ere, emakumeak zentzu handiagorekin jokatzen du. Segurtasun uhala emakumeek %66,1ean erabiltzen dute hiri barruan, eta %82,4an errepidean (gizonezkoen erabilera %55,1ekoa eta %78,2koa da bi kasu horietan, hurrenez hurren)


ASTEKARIA
2003ko maiatzaren 11
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Beñat Badiola Etxeberria  |  Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Nagore Irazustabarrena Uranga
#3
June Fernández  |  Pikara Magazine
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude