ZORIONAK


2007ko otsailaren 21an
Saldu ala erosi, hizkuntza bakarrean ari litezkeenak. Ez nauzue ni mundua bisitatzeko aukera handirik izan duen horietakoa, baina neure eskasian dezente ibilia naiz. Eta hiru hizkuntzen ezagutzeak arindu izan dizkit harremanak. Erosteko orduan, saltzailea izan dut neurera egokitzeko ahaleginak egin izan dituena. Saltzean aldiz, ni izan nauzue eroslearenetara jo izan duena. Honek funtzionatu egin dit britainiar irletara joan bitartean, han ingelesa baita bakarra. Izan ere, Irlanda barne, han ez baitizute aukerarik emanen deusetarako ingelesa ez badiezu egiten. Aireportuetan, hegazkinetan, hoteletan, restaurantetan, pubetan, komertzial gunetan... salbuespenak arnas, euskara bezain inutilak ditugu ia gaztelera eta frantsesa. Dublinen, Belfasten eta Londresen. Dublineko bide seinaletako gaelikoarena salbu, begiz eta belarriz ingelesa dute hizkuntza bakarra, muraletako independentziaren aldeko borrokaren aldarriak barne. Identitate berezia errebindikatzen duten mezuak, kolonizatzaileen hizkuntzan. Bakea ere. Nik behintzat ez dut gaelikoaren musikarik ezagutu, haurretan jada belarri onekoa nintzena. Gure lurralde honetan euskararen presentziaz kexu, irlandarren ingeles askatasun hotsek naute harritu eta deskokatu


Azkenak
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


2024-05-17 | UEU
37 euskal ikertzailek hartu dute parte Txiotesia7 lehiaketan

37 euskal ikertzailek hartu dute parte asteartean Txiotesia7 lehiaketan. Mastodon eta X/Twitter sare sozialetatik zabaldu zituzten beren ikerketa lanak, euskaraz.


Estatuaren indarkeriaren biktimei aitortza ekitaldia eginen die Nafarroako foru gobernuak

Maiatzaren 30ean eginen dute Estatuaren eta eskuin muturraren indarkeriaren biktimen aitortza ekitaldia, Baluarten. Biktima zehatzei egiten zaien molde honetako lehen ekitaldi publikoa izanen da, eta 2019ko legearen babespean gauzatuko da.


Gose greban hil da Thailandiako monarkiaren aurkako preso politiko bat

28 urteko Netiporn Sanesangkhom preso politiko thailandiarra hil da asteartean, gose greban 110. egunbete dituenean. Urtarrilean atxilotu zuten eta epaiketarik gabe zeukaten gatibu. Monarkiaren aurkako irainak egin izana egotzi zioten, 2020an eginiko protesta batean parte... [+]


Eguneraketa berriak daude