ZINTZUR HESTE TRANSPLANTEA


2003ko apirilaren 06an
Beti AEBetako edo Ingalaterrako berriak irakurtzen ohituak egongo zarete, ezta? Bada, gaurkoan, Kolonbiatik datorkigu berria. Eta ez nolanahikoa gainera. Kolonbiako Medellin hirian, orain arte droga kontuak eta antzekoak zirela medio egunkarietan agertzen zen hiri horretan bertan, egin dute munduan arrakastaz burutu den aurreneko trakea edo zintzur heste transplantea.

Bertako San Vicente de Paul Unibertsitate Ospitaleko 24 medikuk osatutako taldeak 23 ordu iraun zituen operazio kirurgikoan 21 urteko Adrian izeneko nekazari bati zintzur heste berri bat ezarri zion, Luis Fernando Tintinago sendagile buruaren gidaritzapean.
Adrian izeneko gazteak duela lau hilabete beste operazio bat jasan zuen, Kolonbiako beste herri batean, "bere zintzur hestea salbatzeko azken saiotzat" jo zuten ekinaldian. Baina ebakuntza ez zen ongi atera, eta zintzur hesteak hobera egin ordez, hondatzen jarraitu omen zuen. Eta hori ez zen izan okerrena, kirurgiaren ondorioz ezinbestean bizitzeko ezarri zioten hodi artifizialaren eraginez bere zintzur hestea galdua baitzeukan neurri handi batean. Pazientea "erabateko atsedenaldian" mantendu zuten, egoera hobetzen zen bitartean, baina bi arnas krisi izan zituen, bata bestearen atzetik, eta azkenerako egoera atzeraezina bihurtu zen. Eskerrak Tintinago doktorearen taldeak zintzur heste berri bat lortu zuela, zeren eta aurreko teknikarekin egindako protesiak 4-6 asteko epean hondatu egiten baitziren, eta arazoak bere horretan jarraitzen zuen


Eguneraketa berriak daude