ZEINUAK HITZ BIHURTUTA


2003ko martxoaren 23an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Arazoak izan ohi ditu irakasle batek baino gehiagok arbelean idazten duen adierazpen matematiko izugarri konplexua euskaraz irakurri ahal izateko. Esparru honetako hiru aditu "Zientzia eta teknikarako euskara" liburua idazteko bildu dira: Martxel Ensunza, Jose Ramon Etxebarria eta Jazinto Iturbe. Ez da linguistentzat idatzitako liburua, zientzia eta teknikaren eremuan euskaraz lan eta ikasten duten pertsonei egunero sortzen zaizkien arazoak konpontzea helburu duen eskuliburua baizik. Adierazpen matematikoak nola idatzi eta irakurri diren aztertu eta gomendio batzuk proposatzen ditu. Atal historiko bat ere badu, euskarak arlo hauetan izan duen bilakaera kontatzen duena.

Bi atal nagusi ditu liburuak. Lehenengoak, zientzia eta teknikan etengabe agertzen diren ikur eta zeinu matematikoak hizkuntza arruntaren barnean txertatzen ditugunean sortzen diren arazoak aztertzen ditu. Azken batean, adierazpen matematikoak modu sistematikoan nola idatzi eta irakurri gomendatzen du. Bigarren atala kontsultarako prestatu dute eta horregatik biltzen ditu katalogo moduko eranskinak. Eranskin hauetan, euskara zientifiko eta teknikoaren ezaugarriak aztertzeaz gain, era laburrean, lexiko sorkuntzarako bideak eta adjektibo erreferentzialen problematika aztertzen dira eta hainbat arazo konkreturi irtenbide praktiko bat ere ematen zaie.

Liburua idazterakoan zientzia eta teknika euskaraz egunero lantzen ari diren ikasle, irakasle eta ikertzaileak izan dituzte gogoan. Lehenik eta batez ere ,Unibertsitateko ikasleak; bigarren, gaur egun eskola, ikastola eta institutuetan irakasle direnak eta baita Unibertsitateko irakasleak ere. Hauek guztiek lana euskaraz egokiro egin ahal izan dezaten lan tresna erabilgarria eta praktikoa prestatu nahi izan dute, ideia zientifiko eta teknikoak garatzeko orduan hizkuntza oztopo izan ez dezaten.


EREDU FINKO BATEN BILA.

Inguruko hizkuntza "kultuak" deitzen direnetan aspalditik izan dute eskolatik barneratutako eredu finko, garbi eta koherentea. Euskaraz ez da orain arte eratu, baina hala ere hizkuntza zientifikoa oso bateratua izan da betidanik. Euskaraz zientziaren eta teknikaren irakaskuntza eremuan jardun dutenak ez dira hainbeste izan eta hauen artean erabaki komunak hartu izan dituzte terminologiari dagokionean. "Hizkuntzak biziak direnez etengabeko aldaketa jasaten dute, baina irizpide orokorrak zeintzuk ziren beti izan dugu argi, estilo bat existitzen da eta oso argia da", azaldu digu Jose Ramon Etxebarriak.

XX. mendearen hasieratik hainbat ahalegin egin dira norabide honetan eta ahalegin horiek oso kontuan hartu dituzte liburu honen egileek, horietan oinarritu baitira eta baita lankideek eginiko ekarpenetan, noski. Saio horien artean, agian garrantzitsuena, duela 19 urte Martxel Ensunzak argitaratutako liburua izan da, "Alfabetatze Zientifikoa. Zenbakiak/ unitateak/ irakurketa/ eragiketak/ esamoldeak". Liburu hark bere bidea egin zuen garai hartan, baina agortuta zegoen jada. Han irekitako eremuak gehiago landuz, zabalduz eta osatuz, ordukoa eraberritzen saiatu dira.


ERABILGARRIA OSO.

Egileetariko bakoitzak bazuen jada zerbait aurreraturik. Jose Ramon Etxebarriak "Garatu" plangintzaren bidetik, hainbat ikastaro emanak zituen gai honen inguruan eta ikasleek oso gustura hartu ohi zituzten apunte batzuk zituen idatzirik. Martxel Ensunzak ere, Zientzia Fakultatean euskara teknikoa irakasgaia ematen duenez, bazuen hainbat material bildua.
Izerdia erruz bota dutela aitortu digu Etxebarriak, baina atseginez botatako izerdia izan dela ere. Lan hau egileen buruetan zegoen aspalditik eta berak esan digunaren arabera, funtsean, buruan zuten hori paperera eramatea izan da egin dutena. Kezka oso aspalditik zuten eta motibazio handiz lan egin dute. Liburuak izan duen erantzunarekin oso pozik daude; izan ere, liburuak zabalkunde handia izan du eta jakintza arlo hauetan dihardutenek oso erabilgarri gertatzen ari zaiela aitortu omen diete.

Etxebarriak hizkuntza guztiek edozer gauzari buruz jarduteko berezko gaitasuna dutela uste du eta ez die jaramon handirik egiten historian zehar eta baita gaur egun ere, euskarak, zenbait gai jorratzeko gaitasunik ez duela esaten dutenei. Berandu samar iritsi den arren, inguruko hizkuntzek bezala euskarak ere badu orain oinarri finko eta arautua, euskara zientzia eta teknika arloetan normaltasun osoz erabili ahal izan dadin

Pauso bat gehiago
Liburuak biltzen duen azterketa historiko eta kritiko bati jarraiki, zientzia eta teknikaren arloetan euskararen garapena era esponentzial samarrean gertatu da, oso geldo hasieran eta gero eta bizkorrago azken urteotan. Gerra aurreko ahaleginak labur eta geldoak izan ziren arren, bidea irekitzearen meritua onartzea merezi dute. Gerra ondorengo isilunearen ondoren, aurrekoa berreskuratu eta bide berriak jorratzeari ekin zioten. 70eko hamarkadan, Euskara Batuaren aldeko ekimena tartean zela, oinarriak finkatu eta seriotasun handiz landu ziren gai hauek. Elhuyar taldeak eta UEUk funtsezko lana bete zuten, zientzialari euskaldunen biltoki modura jokatuz. Aipamen berezia merezi du Karlos Santamariaren lanak, gero etorriko zenaren aitzindari eta sustatzaile izan baitzen. Ekimen horien guztien fruituak 80ko hamarkadan hasi ziren ezagutzen, euskarazko irakaskuntza Euskal Herriko Unibertsitatean ofizialki sartu zenean. Ildo horretatik, jarraipen izan nahi du lan honek


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


Eguneraketa berriak daude