SALTZAILE ETA EROSLEAK


2003ko urtarrilaren 26an
Ekoizten duten sagardo litro kopuruaren arabera sagardogile handiak, ertainak eta txikiak bereiz ditzakegu. Kontuan izan behar da Euskal Herrian ekoizten den litro kopuruaren %95 Gipuzkoan egiten dela.

Sagardogile handien taldean bakoitzak urteko 300.000 litro sagardo baino gehiago egiten du. Euskal Herrian egiten den sagardo kopuruaren %60 egiten dute talde honetakoek. Sagardogile gutxieneko taldea da; zortzi sagardogile dira, gutxi gora-behera, talde honetan sartzen direnak.

Sagardogile ertainen artean, ekoizle bakoitzak, urteko 140.000 eta 300.000 litro sagardoren artean ekoizten du. Euskal Herrian egiten den sagardo kopuruaren %20 egiten dute talde honetakoek. 15 bat sagardogile dira gutxi gora-behera.
Sagardogile txiki bakoitzak urteko 140.000 litro sagardo bitartean egiten du. Euskal Herrian egiten den sagardo kopuruaren %20 egiten dute talde honetako sagardogileek. Sagardogile gehienak kopuru honen barnean sartzen dira. 50 sagardogile inguru dira.

Edaria merkatuan.


Sagardoak ez du prezio edo salneurri zehatzik. Sagardogilearen arabera edota saltokiaren arabera, gutxiago edo gehiago balio du. Ohikoena botila 1,05 euro eta 1,65 euro artean ordaintzea da. Prezioan, beraz, desorekak daude.

Bederatzi milioi litro sagardo egiten dira Euskal Herrian. Hiru modutara iristen da sagardo hau merkatura.

Batetik, egiten den sagardoaren %82 botilan saltzen da. Bi botila dira gehien erabiliak. Gehiena 75 zl-ko botilan saltzen da. 33 zl-ko botila txikiari dagokionez, 50.000 bat botila saltzen dira soilik urtean. Beste modu bat presioko upelarena da. Garagardoa saltzeko erabiltzen den antzeko modua da. Tabernetan erabiltzen da batez ere.

Bestetik, sagardoaren %8 txotx garaian saltzen da eta hirugarrenik, %10 ozpinetarako erabiltzen da.

Sagardoaren banaketari dagokionez, garai batean bezeroak sagardotegira bertara hurbildu behar izaten zuen sagardoa erostera. Urte osorako sagardoa erosten zuen eta gainera urtean data zehatz batzuetan; horrek esan nahi du etxean leku handia behar zuela sagardo botila guztiak gordetzeko.

Gaur egun, sagardoa erosteko aukerak handiagoak dira; erosleak edozein unetan (sagardogilea urte osoan sagardoa botilaratzen aritzen da) eta toki askotan eros dezake sagardoa.

Sagardoa banatzeko bide ezberdinak ditu sagardogileak:

Erosle partikularrak. Sagardotegia eta bertako sagardoa aspalditik ezagutzen duten bezeroak izan ohi dira. Sagardogilearekin tratu berezia, gertukoa izaten dute gehienetan. Horregatik, hauek sagardotegira hurbiltzen dira eta zuzenean erosten dute.

Elkarte gastronomikoak. Sagardo berria dastatzeko hainbat bisita egiten dute sagardotegietara. Zenbat sagardo litro erosiko duten erabaki aurretik sagardoa dastatzen dute. 70eko hamarkadan hasitako txotx sasoiak elkarte gastronomikoetako kide hauek sagardotegietara egiten zituzten bisitetan du oinarria.

Ostalaritza. Tabernak, jatetxeak. Bi modutara egiten dute. Kasu batzuetan sagardogileak kontratatutako banatzaileen bidez helarazten dute sagardoa toki horietara edota sagardogileak berak zuzenean bertara joaten dira.

Ostalaritzan badira sagardoa edari nagusitzat duten jatetxe eta tabernak. Establezimendu hauek dolarerik izaten ez duten arren, sarritan "sagardotegi" hitza erabiltzen dute.

Elikadura kate handiak eta janari dendak. Elikadura kate handietan gero eta gehiago sartzen ari da sagardoa. Kate hauetako arduradunekin urte osoko agiria sinatzen du sagardogileak; bertan zehaztuta azaltzen dira salmenta datu batzuk: zein preziotan saldu, zein deskontu mota egingo diren, rappelak, produktua promozionatzerik nahi duten edo ez...

Merkatal-guneak. Gero eta gehiago dira merkatal-guneak Euskal Herrian. Era guztietako produktuak saltzen dituzten eta era guztietako zerbitzuak eskaintzen dituzten guneak dira. Gune horietan ere sagardoa bere lekua hartzen ari da; ondorioz, sagardoa saltzen den saltokiak eta jatetxeak ugari dira toki horietan.

Banatzaileak. Hauen funtzioa oso garrantzitsua da. Beste hainbat edarirekin batera sagardoa eskaintzen dute. Sagardogile guztiek ez dute zerbitzu hau kontratatzen, haien negozioak txikiak direlako. Banatzaileak kontratatzen dituztenek, berriz, banatzaile ezberdinekin lan egiten dute. Normalean hauek zonalde zehatz batean lan egiten dute. Sagardogileak erabaki behar izaten du zein zonaldetan saldu nahi duen sagardoa. Banatzaileak ostalaritzan eta elikadura dendetan saltzen du sagardoa.

Sagardoa non saltzen da?

Ohikoena norbere herrialdean saltzea eta kontsumitzea da. Gipuzkoakoa da, beharbada, probintziatik eta Euskal Herritik gehien irteten den sagardoa. Egiten den sagardoaren %35 Bizkaian, Araban, Nafarroan eta Iparraldeko probintzietan saltzen da. Egiten den sagardoaren %5-10, berriz, Espainian (Madrilen, Zaragozan) eta Katalunian (Bartzelonan) saltzen da. Ipar Euskal Herriko sagardogileek Frantziako toki batzuetan, Bordelen eta Parisen esate baterako, saltzen dute haien sagardoa

Azkenak
2024-05-05 | Ainize Madariaga
Maskaraden hegaletan

Lehentze franko ditu Pagolako maskaradak: lehentze da Pagola herriak maskaradak ematen dituela; lehentze ere da Kabana pertsonaia neska batek jokatzen duela; lehentze ere da maskaradako txirulariak oro neskak izan direla, Urdiñarbeko barrikaden denboran; lehentze da... [+]


2024-05-05 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


Pertson(alismo)en politika

Sánchez Sánchez Sánchez Sánchez Sánchez. Bost egun errepikaren errepikaz. Enpatxura arte eztabaidatu da “hausnarketa” egun batzuk hartzeak zenbat duen zintzotik eta zenbat jokaldi politikotik. Baina deus ez bere egiteko... [+]


Alejandra Burgos eta Karla Guevara, El Salvadorko trans aktibistak:
"LGTBI komunitatea eta emakumeak beti egon gara salbuespen egoeran"

Pasa den otsailaren 24an Egia, Justizia eta Erreparaziorako ekitaldi bat antolatu zuten Bilbon, Mugarik Gabe erakundeak, Bizitu Elkarteak, Feministaldek, Mujeres del Mundok, Zehar Errefuxiatuekin elkarteak eta Colectiva Feminista Para el Desarrollok. Hiru indarkeriak ardaztu... [+]


Euskara okupatu, marisolasteko

Urtez urte eta belaunaldiz belaunaldi hitzak aldatzen doaz, eta horiekin batera hitzen esanahia. Modu asko daude norbere burua izendatzeko: soropil, biziosa, marioker, ez-binario, maritxu, eta beste. Pertsona sexu-genero disidenteen beharrak asetzeko euskara zikintzeaz eta... [+]


Eguneraketa berriak daude