SISTEMAK NOLAKO, ESPETXEAK HALAKO

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Euskal Herrian bost dira espetxeak: Martutenekoa (Gipuzkoa), Basaurikoa (Bizkaia), Langraiz Okakoa (Araba), Iruñakoa (Nafarroa) eta Baionakoa (Lapurdi). Espetxeek hiriaren edo herriaren izena daramate komunzki. Hegoaldean, Salhaketa da presoen eskubideak bermatzeaz arduratzen den elkartea. Iparraldean, berriz, OIP (Presondegien Nazioarteko Behatokia) delakoa. Frantziako eta Espainiako espetxeen sistema antzekoa bada ere, Frantziakoa sofistikatuagoa dela esaten dute adituek. Hots, honek presoen gogo-aldartea aiseago txikitzen duela. Horren lekuko dira urtero, bere buruaz beste egiten saiatzen diren 1.000 preso. Hauetako 100 preso baino gehiagok bere buruaz beste egitea lortu du. Bi estatuetako espetxeek badute elkarren antza, alegia, beren barruan eduki dezaketen baino pertsona gehiago jasotzea. Espainian 77 espetxe daude eta hauetako 29an presoen soberakina dago. Espetxe legeak debekatua egon arren, 2002an, 8.000 preso baino gehiagok beste preso batekin konpartitu zuen bere ziega. Frantziako Estatuko espetxeetan beste hainbeste gertatzen da. Baionako espetxea adibide hurbilena dugu. Gaur egun, kartzela honek bil dezakeen preso kopuruaren bikoitza biltzen du.
EUSKAL ESPETXEen EGOERA GOGORTU DA. Espainiako Estatuko Gobernuaren Ministro Kontseiluak espetxe politika aldatzeko lege proiektua onartu zuen urtarrilaren 3an. Lege egitasmo honen ildo nagusiak bost oinarri hauetan biltzen dira: zigorrak handitzea, zigorra osorik betetzea, ondasunen kontrola, «segurtasun epea» bete beharra eta espetxe zaintza. Espetxe politikaren helburu nagusia «terrorismo delituengatik» zigorrak hamar urte handitzea bada ere -30 urtetik 40ra igotzea proposatzen baitu-, oro har, lege berriak baldintza eta mota guztietako presoak ukituko ditu. «Arrats» kolektiboko eta Martutene plataformaren Jose Mari Larrañagak honela azaldu digu egungo egoera: «Nik lege berriaren nondik norakoa zehatz-mehatz ez dakit, baina ez da bakarrik ‘preso politiko’en kasuetara mugatuko. Gure kolektiboetan dakigunez, preso guztiak harrapatuko ditu. Hasieran preso politikoei begira egina dago, baina preso arriskutsuak eta zigor handienak dituztenak ere kontuan hartuko ditu. Funtsean, sistemari interesatzen ez zaizkion guztiak harrapatuko ditu».
Preso ohi honen esanetan, Hegoaldeko kartzeletan presioa nabaritzen hasia da honezkero, funtzionario berriak ekarri dituzte eta jipoiak ematen ari dira. Urtarrilaren 5ean, Martutene espetxeko euskal preso politikoek egunero egin ohi duten elkarretaratzea eragotzi zuten espetxe zaindariek. Presoak indarrez sartu zituzten beren ziegetan. Egoera salatzeko preso sozialak zalapartaka hasi ziren eta tentsio handia bizi izan zen. «Martutene eta Basaurin presoak jipoitzen ari diren berria iritsi zaigu. Egoera hurbiletik segitzen dugu. Neguko hotzari aurre egiteko estufa elektrikoak ere ukatu egin zaizkie presoei, pentsa!» adierazi digu Jose Mari Larrañaga preso ohiak.
BAIONAKO PRESONDEGI ZAHARKITUA. Baionako presondegia zaharkituta eta oso egoera txarrean dago. Bi estatuen arteko mugetan izaki, atxilotu asko atzerritarrak dira, legez kanpoko trafikoan aritutakoak, drogarekin kasu. Bertako presoek bi urteko espetxealdia baino gutxiago iragaten dute. Joan den abenduaren 10ean, Baionako OIP delakoak presoen giza eskubideak oroitarazi zituen publikoki.
Frantziako Estatuan orain dela 20 urte indargabetu zen heriotza zigorra. OIP erakundeak, alabaina, nazioarte mailan kontserbadurismoa gailentzen ari dela ohartarazi du eta espetxe sistemaren «Zigor luzeak» delakoa heriotza zigorraren ordezkoa bilakatu dela ere salatu du ozenki. Espainiako Estatuaren eredua errefusatu -zigorra 30 urtetik 40ra luzatu nahia- eta Norvegiako eredua aintzakotzat hartzea eskatzen du OIPk. Norvegian 15 urtera apaldu da zigorraldia.
Frantziako espetxeen egoera jendeztatuak biolentzia egoera izugarria sorrarazi du. Higienea eta elikaduraren arazoak ugaldu dira eta presoen elkar ulertzea urritu egin da. Presoen egoera jasanezina da gaur egun. «Zigor luzeak» deritzanak -5 urte edo urte gehiagoko zigorrak- betetzen ari diren presoen kopurua izugarri emendatu da azken urteetan, baita hauekin batera bizi arteko zigorra dutenen kopurua ere: 600 preso dira gaur egun. Frantziako espetxe egoera larriaren aurrean, OIPk presoen egoera lazgarria arintzeko alternatiba berriak eta bitarteko gehiago eskatzen dizkio Gobernuari, bereziki, espetxe politika hobetzeko diru aurrekontua handitzea eskatzen du OIPk.
OIPk honako eskaera zehatz hauek egin dizkio Gobernuari. Adingabekoen atxiloketen kasuetan hainbat joera despenalizatzea. Preso atzerritarren kasuan legearen berrikustea. Estupefazienteei buruzko legealdia urratzen dutenekiko jarrera aldatzea, estupefazienteen arazoa osasun arazo bat da eta berezko tratamendua eskatzen du. Arazo psikiko eta larriak dituzten pertsonentzako artatze berezia bermatzea, zigorren garapenerako alternatibak bilatzea, baita beren zorrak ezin kitatuz dauden presoen zigorra bertan behera uztea.
Finean, Frantziako espetxeetan bizi den egoera lazgarriari aurre egiteko espetxe lege berria eskatzen du OIP erakundeak. Emakumeen egoera, kasu, geroz eta tamalgarriagoa da. Gero eta gehiago dira emakume presoak eta gero eta presondegi gutxiago dago. Presoak, oro har, gero eta urrutiago bizi dira beren bizilekuetatik. Zigor luzeek atxilotuen eta senideen arteko distantzia luzatzen dute, baita bere diru gastuen luzapena ekarri ere l

«Sozialak deituak diren presoak egoera politiko konkretu baten ondori oa dira»
Jose Mari Larrañaga azkoitiarra da jaiotzez, Pasaian bizi da. 39 urte ditu eta laupabost urte egon da preso, hiru kartzelaldi ezagutu ditu. 20 urte bete gabe ezagutu zuen kartzela lehen aldikoz. Martutene espetxean egon da beti. Espetxeratzeko bere delitua lapurreta izan zen, eta lapurreta egiteko arrazoia drogarekiko izan zuen menpekotasuna. 17 urtetik 23ra bitartean drogaren adikzioa izan zuen. Duela bost urte utzi zuen droga. Harrezkero ez da kartzelara berriz itzuli. Berak aitortu digunez, azken hogei urteotan espetxeetako egoera aldatuz joan da eta bera ere bai. Hogei urte edo berrogei urte izatea ez omen da gauza bera. Hamabost urte hauetako bizialdi latzek arrasto sakonak utzi dizkiote gorputzean, osasunez makal dago eta ezin du lanik egin.
Preso «politiko»en artean ez bezala, preso sozialen arteko elkartasuna urriagoa izaten da. Espetxea ezagutu duen preso «soziala» izaki, presoen alde ari da lanean Jose Mari Larrañaga, zeregin horretan ari den preso ohi bakarrenetako bat da. Pasaiako «Arrats» kolektiboaren partaidea da. Kolektibo honek «Martutene» plataformaren barruan dihardu halaber, plataforma hau presoen aldeko kolektibo ezberdinek osatua delarik. Barruan zegoela plataformarekin ziharduen eta presoen arazoez arduratzen da kanpoan izanda ere.
Hemeretzi urte inguru zenituela espetxeratua izan zinen. Zer aurkitu zenuen kartzelan?
Nik droga lortzeko lapurtu egiten nuen. Espetxea ezagutzea izugarria da. Ni orduan oso gaztea nintzen eta sartzean bortxatuko nindutela esaten zidaten, niri eta nire adinekoei. Gu xaxatzen, zirikatzen eta bortxatzearekin mehatxatzen gintuzten, eta hori ez bazuten gauzatzen, gauzak kentzen zizkiguten: arropa, zapatilak, garbiketarako gauzak... Umegorri bat izanik beldurtua sartzen zara eta bertan daudenek beldurtuta ikusi nahi zaituzte. Gaur egungo egoera hobeto dago, «Kie» edo txuloa delakoaren figura ia desagertu da. Morroi hau presoen «burua» zen. Martutenen sartu nintzenean mafia bat zegoen, talde batzuek elkarren aurkako borroka etengabean ziharduten. Egun hori dezente aldatu da. Hala ere, beti mantentzen da hierarkia bat: politikoak, ijitoak, atzerritarrak, etorkinak, lapurrak, drogazaleak...
Sistemari interesatzen zaion hierarkia.
Sistemari interesatzen zaion hierarkia, funtzionarioak tartekoak direlarik. Funtzionarioek kontrolatzen dute kartzela. Orokorki haiek kontrolatzen zuten «Kie» edo txulo delakoa, edo delakoak. Beharren arabera, bat, bi edo hiru «Kie» zituzten beren mesederako. Funtzionarioen salatariak edo txibatoak dira, hauen joko maltzurren mesedetan.
Presoak «politiko» eta «sozialak» bezala bereizten ohi ditugu. Nola ikusten duzu zuk bereizketa hori?
Bereizketa hau egon badago eta Euskal Herrian bereizketa hau are larriagoa da oraindik. Iragan urtetan preso sozialek iskanbilak izan ditugu «Euskal Presoak Euskal Herrira» aldarrikapenarekin, guk preso guztiak sartu nahi izan ditugulako errebindikazio horretan, «politikoak» deitzen direnak eta gu «sozialak» deituak. Herri batzuetan kosta egin zaigu «sozialak» deituak errebindikazio honetan sartzea. Baiezkoan bezala gelditu ginen, baina azkenean «politikoak» deitu kolektibokoak dira nagusitzen direnak, «sozialak» ahaztuta gaude. Guk ez dugu politikoki etekinik ematen, preso sozialek ez dugu «saltzen», ez gara politikarien interesekoak, ez gizartearenak oro har. Gure izaera ez da polita, badakizu...
«Soziala» adjektiboa zuretzat mespretxuzkoa al da?
Niretzat preso sozialak preso politikoak dira. Sozialak deituak diren presoak egoera politiko konkretu baten ondorioa dira, kartzelako egoera kanpoko egoera basatiaren ondorioa da. Gizarte eta sistema politiko honek ekoizten duen «kaka» kontzentratzen da kartzelan. Preso sozialak ez daude kartzelan arrazoi politiko konkretu batengatik, baina egoera politikoaren ondorio zuzena dira. Niretzat «soziala» adjektiboa ez da mespretxuzkoa.
Egungo sistemak, zigorra ordaintzearekin batera, gizarteratze duin bat eskaintzen ote du?
Ez, inondik inora ez. Ni kartzelan berealdiko sindromearekin sartu nintzen. Isolamendu ziega batean lau egun eman nituen, konortea galduta. Ez medikurik ez ezer nituela, funtzionarioek ere batere kasurik egin gabe egon nintzen. Ez dut hezitzaileengandik, ez laguntzaile sozialengandik laguntzarik aurkitu. Psikologoarekin harremanetan jarriko dutela esan ohi zaio presoari. Nik sei hilabete neramatzala hitz egin nuen berarekin lehen aldiz, kartzela barruan «destino» bat aukeratzeko. Nik, gehienez, sistemarekin «kunplitzen» duten espetxetako langileak aurkitu ditut


Azkenak
2025-09-10 | Gedar
“Ontzidia blokeatzen badute, unibertsitateak hartuko ditugu”

Europako hainbat unibertsitatetan ikasleek abiatutako dinamikarekin bat egin du IAk, eta hurrengo deialdietara adi egoteko eskatu du.


Azaroaren 23an izango dira Arabako kontzejuetako hauteskundeak

Arabako Foru Aldundiak adierazi du litekeena dela irailaren 21ean irekitzea epea hautagaien zerrendak aurkezteko.


Hezkuntzan eremuka lan egitea fokupean jarri du Kataluniako Auzitegi Nagusiaren ebazpenak

DBHko 4. mailan eremuka irakastea planteatzen duen curriculum agindua bertan behera utzi du Kataluniako Auzitegi Nagusiak, aurrez Batxilergoan egin zuen gisan. Eremukako proiektuen aurkako salaketa Aspepc DBHko irakasle katalanen sindikatuak jarri zuen.


Israelek Hamaseko negoziatzaileak bonbardatu ditu Qatarreko hiriburuan

Erasoaren helburu izan direnak Trumpek proposatutako su-etena negoziatzen ari zirela azaldu du Hamasek. Israelek erasoa baieztatu du, eta Qatarrek “eraso kriminala” kondenatu.


Nepalgo lehen ministroak dimisioa eman du, protesta gogorren ondorioz

Liskarretan gutxienez hogei pertsona hil dira astelehenean. Astearte goizean, lehen ministroaren etxeari su eman diote manifestariek. Herritarrik gazteenak ari dira protestan, gobernuaren ustelkeriaren aurka, eta bereziki, sare sozialen debekuak eraginda.


2025-09-09 | ARGIA
Aske utzi dute Jose Mari Dorronsoro euskal presoa, 32 urteren ondoren

Jose Mari Dorronsoro preso politikoak Frantziako Estatuan bete zuen zigorra aintzat hartu ondoren, aske utzi zuten abuztuan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.


2025-09-09 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Bazuen mezua, noski, Pekineko desfileak; baina zein zen mezua?

Zuzenean, askok, edo geroago ehunka milioik ikusi ahal izan duten irailaren 3ko Pekineko desfile militar erraldoiak bazuen, bai horixe, mezua. Halako guztiek bezala, esan genezake. Antolatzaileen borondateaz harago doazen mezuak, batzuetan. Mezu horiek zein eta norentzat ziren... [+]


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-09 | Jon Torner Zabala
Itsasoaren berotzeak euskal kostaldeko espezie batzuen portaera aldatu du, Aztiren arabera

"Berdela iparralderantz ari da mugitzen, itsasoa berotzeak sardinari ez dio on egiten eta geroz eta gutxiagoa dago, antxoarentzat ona da eta geroz eta gehiago dago, baina txikiagoa da...", dio Aztiko ikerlari Xabier Irigoienek, EITB Datak tenperaturaren gorakadaz egin... [+]


Israelek Gaza hiria ebakuatzeko agindua eman du eta drone batek eraso egin dio Flotillari Tunisian

Hirian milioi bat pertsona inguru bizi da egun, eta ez dute nora jo. Pazienteekin eta lanean geratuko direla adierazi du Shifa ospitaleko zuzendariak, eta babesa eskatu dio nazioarteari. Bestalde, gauerdian, Global Summud Flotillako ontzi bati eraso egin dio drone batek... [+]


2025-09-09 | Gedar
EAJko presidente ohi Andoni Ortuzar kanpo-aholkulari gisa fitxatu du PwC multinazionalak

 "Komunikazioan eta gai publikoetan" lagunduko dio enpresari. Lizitazioak manipulatzeagatik isundu izan dute konpainia, eta lotura zuzenak ditu EAJrekin. 


Nafarroako azoka ekologiko handiena Noainen lurreratuko da irailaren 12tik 14ra

Hamargarren urtemuga ospatuko du aurten Nafarroako Azoka Ekologikoak. Berrogei postuko azokaz gain mintzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta erakusketak izanen dira


2025-09-09 | Irutxuloko Hitza
Kaleratzeak Stopek gaitzetsi du Donostian GOe egiteko azkartasuna, ondoko orubeko gazteentzako apartamenduei ekiteko datarik ez dutenean

Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]


Eguneraketa berriak daude