- Andu Lertxundik honakoa zioen «Euskaldunon Egunkaria»n: «Arazoak arazo, argi dago sorkuntza kulturalean herri bizi bat garela. Ez dago arlo horretan Euskal Herria ematen ari den adina ematen duen lurralderik, kanpoan euskaldunei buruz hainbeste mintzatzen direnek horretaz hitz egiten ez badute ere; aipatzekotan, indibidualizaturik aipatzen dute».
- Benito Lertxundik esana da hau egunkari berean: «Niretzako kanta bat letra eta musika da, eta hitzak lehentasuna du. Musika da hitzak goxoago helarazteko bidea».
- Miren Agur Meabek «Gara»n haur eta gazte literaturari buruz: «Azpigenero gisa tratatu izan bada, izan da orain gutxi arte ez delako antzeman bazegoela hor adin tarte bat, umezarotik nerabezarora bitartekoa, eta adin tarte hori kontsumitzailea dela. Behin horretaz jabetuta, publiko horrentzako bereziki idatzitako liburuak asmatzen hasi eta gero, nik uste dut garrantzi gero eta handiagoa berez etorri zaiola generoari».
- Juanjo Elordi ETBko errealizatzailearen aburuz, «euskal publikoak ez ditu programa berriak batere gustuko eta hauekin kritikoa da». Hitzok «El Correo»n esan zituen.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...