Iratxe Gutierrez


2002ko abenduaren 08an
Zergatik aukeratu duzu Urretabizkaia zure ikerketarako?

Batik bat bi arrazoik eraman ninduten Arantxa Urretabizkaiaren eleberriak aztertzera. Lehenik, euskal eleberrigintzaren eremuan nahiz eta irakurlearen aldetik harrera ona jaso, kritikoek ez dugu behar bezalako arreta jarri eleberri hauetako hainbat alderditan.


Zeintzuk dira alderdi horiek?
Esate baterako, «Zergatik Panpox» eleberrian dagoen ahots jokoa ez da aztertu, hor dagoen aberastasuna isilpean igaroz. Lan honetan, berriz, eleberrigintzaren beste alderdi batzuen inguruko auziak gailendu izan dira: errealismoaren ingurukoa, kasu.

Bi arrazoi aipatu dituzu Arantxa Urretabizkaiaren lana aztertzeko. Zein da bigarrena?
Bada, hamar bat urteko aldearekin argitaratu diren hiru eleberri idatzi ditu Arantxa Urretabizkaiak -alegia «Zergatik Panpox» (1979), «Saturno» (1987) eta «Koaderno gorria» (1998)- eta hauei begiratuz gero, epe honetan donostiarraren eleberrigintza bilakaera jakin bati atxiki zaiola ikus daiteke. Izan ere, lehen eleberrian indeterminazioa da nagusi (denboran, espazioan, ahotsetan, pertsonaietan...), baina bigarren eleberrian jada indeterminazio horiek murriztuz joan dira, eta azken eleberrirako, murriztapenak oso aipagarriak dira, determinaziorako urratsak emanez (denbora eta espazio zehaztuak, pertsonaia definituagoak, ahotsen loturak eta narrazio mailak oso ongi zehaztuak daude). Hartara, «Zergatik Panpox»en konta-teknikei eskaini zien arreta arinduz joan da, eta «Koaderno gorria»n tradiziozko konta-moldeetatik gertuago ibili da. Eta bilakaera hau aztertu nahi izan dut, garapen honen oinarria bilatu asmoz.


ASTEKARIA
2002ko abenduaren 08a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#3
Nagore Iturrioz Lopez  |  Yolanda Porres García  |  Steilas sindikatua
#4
Zigor Olabarria Oleaga
#5
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
Azoka
Azkenak
2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Eguneraketa berriak daude