ASPALDI ESAN ZITZAIGUN, GERO ETA DIRU GUTXIAGO ERRETIRORAKO


2002ko abenduaren 08an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Espainiako Gobernuak indarrean jarri du, 2002ko urtarrilaren 1az geroztikoan eragina duela, abenduaren 27ko 16/2001 Lege dekretua, besteak beste, erretiro sistema mailakatu malgu berria eta aurretiko erretiroaren beste araudi bat ezartzen dituena. Oraingo arau hau, zeini globalki kaltegarri irizten baitiogu, izan daiteke onuragarri langile kolektibo txiki batzuentzat, hala nola, enpresen egoeren ondorioz 60 urte inguruan langabe gelditu eta berriro lanpostua nekez lor dezaketenentzat eta 52 urtetik gorako langabe aldi luzeko langileentzat, behin 61 urtera iritsi eta gero. Bestalde, aurretiko erretiro abusuzkoak arbuiatzeko neurriak ere ageri dira Lege dekretu horren letran.

Espainiako Gobernuaren Lege dekretuak Pentsioen gaineko Akordioa jasotzen du. Jakina denez, gazteen enplegu beharrak-eta alde batera utzita, pentsioen gastua murriztea beste helbururik ez duen politikaren barruan, erretiroko adina atzeratzea du xede abeniko horrek.
Lan munduaren eremu honetan ere, argi geratzen da Euskal Herria ez dela nazio burujabea, zeren Espainiako Gobernuak eta Frantziako Gobernuak soilik eman ditzakete horrelako eta antzeko dekretuak. Euskal Herriko langileen eta enpresen diru ekarpenen bidez ere finantzatzen dira pentsioak, erretiroak eta aurretiko erretiroak, baina Madrilek edo Parisek gestionatzen dituzte diru sarrerak, baita Gizarte Segurantza administratzen ere.


ERRETIRO MAILAKATUA ETA AURRERATUA.

Espainiako Gobernuak ezarritako arau berrien arabera, aldatu egin da erretiroaren erregulazioa, lanaldi partziala eta erretiroko pentsioa konpatible egiteko. Hala, lanaldia murrizten denaren proportzio inbertsoan murrizten da pentsioa. Esate baterako, lanaldia %60 gutxituz gero (%40ko lanaldia), pentsioa %40 gutxitzen da (%60 kobratzen da).

Erretiro aurreratuen kasuan, batetik indarrean dirau orain arteko araudiak. Hau da, 60 urte bete ondoren edonork lor dezake erretiroa, baldin 1967ko 1etik aurrera Gizarte Segurantzan kotizatu badu. Horrela, pentsioa murrizteko koefiziente bat aplikatzen da, langileari 65 urte bete arte falta zaion urte bakoitzeko. Egungo egunean, %6tik %8 artekoa da kenketa, kotizatutako urteen eta lanuztearen izaera borondatezkoaren edo bestelakoaren funtzioan.
Bestetik, ordea, bada berrikuntza bat oraingo araudian, berez ondo etorriko zaiena 1967ko urtarrilaren 1a baino lehenago kotizatu ez duten 60 urte inguruko langileei, baldin enpresan arazoak badituzte edo langabe aldi luzekoak badira. Eta, honetan datza berrikuntza: nahiz eta Gizarte Segurantzan 1967ko urtarrilaren 1az geroztik afiliatuak izan, erretiro aurreratua lortzeko modua izango dute 61 urtetik gorakoek, baldin beste eskakizun batzuk betetzen badituzte.
Hiru dira bete beharreko eskakizunak. Lehenik eta behin, enplegu eskatzaile moduan inskribaturik egon behar dute enplegu bulegoetan, gutxienez erretiro eskabidea egin baino sei hilabete lehenago. Bigarrenik, egiaztatu egin behar dute 30 urtez behintzat kotizatu dutela Gizarte Segurantzan. Hirugarrenik, ziurtatu behar dute lana uzteko erabakia ez dutela nahita edo beren borondatez hartu.
Horrelako erretiroetan, pentsioa murrizteko koefizientea %6tik %8ra bitartekoa da: langileak egiaztatzen dituen kotizazio urteetan oin harturik, dagokion koefizientea aplikatzen zaio pentsioan 65 urtera iritsi bitarteko urte bakoitzeko.


AURRETIKO ERRETIROAK ERREGULAZIOKO ESPEDIENTEETAN.

Beste arau batzuk lehiaketazko prozeduraz kanpoko enpresek (erreka jo ez duten edo ordainkizunen suspentsioa aitortu ez duten enpresek) aurkeztutako enplegu erregulazioko espedienteekin dute ikuskizun, baldin 1967ko urtarrilaren 1ean mutualistak ez ziren 55 urteko edo gehiagoko langileei eragiten badie. Horrelako interesdunei 65 urte bete arte Gizarte Segurantzaren hitzarmen berezia finantzatzeko kuotak pagatzeko obligazioa ezarri die Lege dekretuak.

Enpresek eta langileek ordaindu behar dute hitzarmen bereziaren kostua. Enpresek kotizatu behar dute, harik eta langilea 61 urtera iristen den arte. Adin horretatik aurrerakoa, berriz, langileek ordaindu behar dute. Orain, hileko 330 euro ingurukoa da langileek pagatu beharreko kuotaren zenbatekoa.


65 URTETIK AURRERA ERE LAN EGITEKO AUKERA.

Espainiako Gobernuaren Lege dekretu horrek, gazteen enpleguaren erasorako bada ere, baditu, izan, 65 urtetik aurrera lanean jarraitzera motibatzeko neurriak. Horrela, 65 urte bete ondoren lanean segitu eta kotizazioko 35 urte osatuz gero, oinarri erregulatzailearen %100eko gailurra gainditu ahalko da. %2ko gehikuntza izendatu dute, 65 urtez geroztik kotizatutako urte oso bakoitzeko.


ALARGUNTZAKO PENTSIOAK.

Lege dekretuan ageri dira, halaber, alarguntzako pentsioen gaineko arauak. Oinarri erregulatzailearen %45etik %46ra pasatzen da, oro har, alarguntzako pentsioen zenbatekoa, eta %70era ere iristen da familiako kargen eta sarreren funtzioan. 2002ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko pentsioei ere aplikatzen zaie Lege dekretu berriko ehunekoa: %46 automatikoki; gainerakoa, aldiz, interesdunaren eskariz, hala badagokio.

Beste berritasunen bat ere badakar aipatzen ari garen Lege dekretu honek. Esate baterako, orain ezkontzak ez du iraungitzen pentsioa, baldin kondizio hauek metatzen badira: pertsona heldua izatea (61 urtekoa edo gehiagokoa), elbarria izatea, alarguntzako pentsioa izatea diru iturri nagusia eta ezkontideen sarrera totalek indarrean dagoen Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren zenbateko bikoitza ez gainditzea. Espainiako Gobernuak 2002rako ezarritakoaren arabera, hilean 442,40 eurokoa da Lanbide arteko Gutxieneko Soldata (%2ko igoera besterik ez du izan iaztik)

Neurriak ez dira diruditen bezain progresistak
Espainiako Gobernuak CEOE konfederazioarekin eta CCOO sindikatuarekin hitzartu zuen pentsioen gaineko araudi berria, erreportajean azaldu ditugunak bezalako aldaketak ezarri dituen erreforma. Gainerako sindikatuek, dela UGTk, dela ELA eta LAB sindikatu abertzaleek, ez dute parterik erreforman, zeren negoziazioko mahaitik kanpo gelditu baitziren. Edukia jakin zenean, sindikatu izenpetzaileak ez beste guztiek kritikatu zuten gogor eta jo zuten txarrerako erreforma, uste baitzuten bere osoan hartuta langileen interesak kaltetzen zituela, nahiz eta aitortu kolektibo txiki batzuentzat onetik ere zerbait bazuela.

Adibide gisa, ekar dezagun hona Mikel Noval ELAko azterlanen arduradunak Euskal Herrian gehiengoa duen sindikatuaren izenean egin zuen ebaluazioa. Ordezkari sindikal horrek honela zioen orduan: "Erabat egiaztatzen du Alderdi Popularraren eskubide laboralak eta sozialak graduz gradu listuz joateko estrategia". Mikel Novalen iritziz, zakarkeriak eta kolpe gogorrak saihestea da kontua, dena delako erreforma ez izatea bat-batean guztiz txarrerakoa, langileen nahiei eta eskubideei egiten zaizkien atximurkadek "ez dezatela eragin haserre sozial nabarmena sorrarazteko moduko zirrararik". Arduradun horrek uste du, "Ongizateko estatuaren elementu funtsezkoak suntsitzeko prozesu motel, baina gupidagabekoa dagoela abian eta epe ertainean langileek larrutik paga dezaketela txikitze hori".
Novalen aburuz, "gazteen enplegua erasotzen du argi eta garbi erreformak", erretiratzeko adina atzeratzea sustatzen baitu. Horretarako, honako hauxe da amua: segitu lanean 65 urtetik aurrera, pentsio handiagoa kobratzeko itxaropen osoan. Gobernua -dio Novalek- gehiago kezkatzen du aurrekontu publikoetatik pentsioen karga arintzeak langabe dauden %13,6 pertsonen existentziak baino, zein hiru laurdenetan doakoak baitira estatuaren fiskoarentzat».
Kritikatu egiten ditu, halaber, 1967ko urtarrilaren 1az geroztik afiliatu ziren langileentzat paktatu diren erretiro aurreratuak. Bere iritziz, 1967a baino lehen kotizatzen hasi zirenei dagokiena baino "askoz okerragoa da", zeren oso zehatzak baitira eskakizunak. Novalek dioenez, erretiro aurreratua ez da eskubide bezala planteatzen, baizik eta egoera arras jakin batzuen aterabide gisa. Gainera -segitzen du- "igoz joango da pentsioa kalkulatzeko kontuan hartu beharreko urte kopurua, eta, neurri berean, murriztuz joango da jasotzeko zenbatekoa. Bestalde, enplegatzaileek Gizarte Segurantzari gutxiago ordaintzeko bidea egiten jarraitzen dute". Azkenik, honela amaitzen du atal horri dagokiona: "Hitz batean esanda, oso erreforma kaltegarria dela uste dugu".
Izenpetzaileek alarguntzako pentsioetan markatutako alde on zenbaiten aurrean, Novalek dio pentsio horien ehunekoetan egindako igoera izan dela, zurztasuneko pentsioa erdiesteko epea urtebetez luzatzearekin batera, "erreformako izarra". Zehazten hasita, ordea, adierazten du alarguntzako pentsio minimoa jasotzen ari den multzoari (multzo garrantzitsuari) erreformak ez diola ezer aldatzen benetan, zeren, egia izanik ere oinarria goratuko dela, egia delako, orobat, neurri berean murriztuko dela minimoen osagarria, eta, ondorioz, berdin-berdina izango dela kobratzeko zenbatekoa


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude