EZKUTA


2002ko azaroaren 24an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Eta uka. Ertzainen komisaldegietan ez omen da inor torturatzen. Josu Jon Imazen adierazpenen arabera, tortura salatu dutenek gezurra diote. Haluzinazioak, torturatuak izan omen direnen asmazioak besterik ez dira. Jaurlaritza desakreditatzeko kanpaina bati dagokion maltzurkeria omen. Baina ertzainen eskuetatik pasa diren batzuk ezagututa, nik ez dut zalantza izpirik: egia diote. Ez dira asmatzen ari. Torturatuak izan dira nahiz eta agintearen beroan hazitako Josu Jonek ezkutatu eta ukatu bere ogibideari zor. Ezagutzen ez dudan Lorenzo Espinosari irakurri diot «Gara»n artikulu gogor bat, zeinean EAJri bozka eman zioten guztiak konplizeak egiten ditu. Inguru hurbilean ditut berak aipatzen dituen 600.000 horietarik dozena bat edo. Ezker abertzalearen jardunaz asper-asper eginda EAJrengan konfiantza urriz, baina halere Ibarretxeri bozka eman ziotenak. Eta irudipena daukat, horietako erdiak damutu ere egin direla. Halere, Lorenzok bere haserrea horien aurka xuritu nahi izate hori, kalean jolastu nahi eta eguraldi txarrarena bere amari egozten dion haurrarenaren parekoa iruditu zait, UPVtik kaleratutako irakasleek, berea, beren kideei egotziko baliete bezala. Etsaiak, arerioak, kideak, lagunak ez ezagutzearen ondorioa


Azkenak
Eguneraketa berriak daude