"ERABAKITZEKO ESKUBIDEA ONARTU EZEAN, GATAZKAK JARRAITUKO DU"


2002ko uztailaren 28an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Zein irakurketa egiten du Ezker Batuak Eusko Legebiltzarrak berriki onartutako autogobernu batzordearen txostenaz?

Txostena Lehendakariak bultzatutako autogobernuaren inguruko bilkuraren ostean hasi eta sei hilabetez luzatu den lanaren emaitza da. Estatutoa onartu zenean zer zen aztertu izan dugu tarte horretan, eta baita zein garapen izan duen eta bizikidetza esparru berriak zehazterakoan dituen potentzialtasunak ere bai. Txostenak lan hori biltzen du eta hirukoaren ikuspegia azaltzen du horren inguruan. Ezker Batuaren ikuspegitik Estatutoa berdinen arteko itun bat izan zen Euskadiren eta Espainiaren artean bizikidetza esparru bat sortzeko eta, garai hartako aukerak kontuan hartuta, ez baita ahaztu behar diktadura batetik atera berriak ginela, hogeita hiru urteok positiboak izan dira autogobernu tresnak sortzea eta abian jartzea ahalbidetu duten aldetik, baina Estatutoa merkatal tresna bihurtu dute, komeni zenean itxi edo zabaltzen zen iturria bailitzan. Estatutoa bete beharreko lege organikoa denez, ezin dugu horrelako jolasik eta jarrera makiabelikorik onartu PPren eta PSOEren aldetik. 1979an gehiengo zabal batek onartutako Estatutoa ez da gaur egun daukaguna eta harrigarria da euren burua Estatutoaren aldekotzat dutenek berau betearaztea ez eskatzea. Dena den, Ezker Batuan beti esan dugu, Estatutoaren balioa onartu arren, Euskadik autogobernurako tresna berri bat behar duela, Estatutotik eratorria, eskuduntza gehiagorekin eta erabakitzeko euskal esparrua onartuko duena, edo beste bide batetik etor daitekeena, nahiz eta neurri batean ez duen zergatik eten behar 1978an hasitako bidea.

Dena den, bizikidetzarako akordio berri horrek autodeterminazio eskubidea aintzat hartzea ezinbestekotzat jotzen al duzue?
Bai, oso argi daukagu. Izan ere, bizi dugun egoerako akats demokratiko handienetakoa euskal herritarrek euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea onartua ez izatea dela uste dugu. Autodeterminazio eskubidea defendatzen dugunean ez gara kontzepzio esentzialista eta etnizista batetik ari, ez baitugu beste inoren eskubiderik ukatu nahi, hiritarren borondatea izan behar baita edozein lekutan herri baten etorkizuna erabakiko duena. Euskal Herriak erabakitzeko duen eskubidea onartzen ez den bitartean gatazka egoera batean egongo gara beti.

Egindako urratsak izan al lezake eraginik Batasunarekiko harremanetan?
Zaila da oraingoz hori jakitea. Nik dakidanez ez da aurretiaz beharrezkoa den sukalde lana egin hori ahalbidetzeko. Eskarmentu handia hartu genuen guztiok elementu positiboak bai baina negatiboak ere izan zituen aurreko etapa batean eta, batik bat, azken hilabeteotan indarkeriak ekarri dituen ondorioen eraginez. Gure iritziz, Alderdien Legearen ondorioz eskubideen eta askatasunen arloan izandako murrizketen aurrean jarrerak argitzeko eta demokratak eta biolentoak edo borreroak eta biktimak bereizten dituen dialektika gaiztoaren ordez konfrontazio politikokoa abian jartzeko balio behar du. Estatutistak direla diotenak ispiluaren aurrean jarri behar dira eta euskal gizarteari esan behar diote 1979an onartutako Estatutoaren aldekoak diren ala murriztutako beste bat defendatzen ote duten. Argi esan dezatela. Gernikako Estatutoaren aldekoak baldin badira egon liteke aukerarik akordio bat lortzeko, testuak etorkizunera begirako garatu beharreko potentzialtasun batzuk badituelako, besteak beste EAEk bere inguruko herriekin izan nahi dituen harremanak zehazteko. Horrek balioko du ilegalizazioaren eta indarkeriaren inguruko ohiko eztabaidez gain klabe politikoko beste eztabaida batzuk aktibatzeko.

Alderdien Legea aipatu duzu. Zer eragin izan dezake zuk aipatzen duzun testuinguru horretan?
Eragin txarra. Nori aplikatu nahi dioten eta zein ondorio ekar ditzakeen alde batera utzita, gu Alderdien Legearen aurka azaldu gara printzipio demokratiko batzuek bultzatuta. Dena den, Espainian gertatzen ari dena estu lotuta dago Europan jazotzen denarekin, Aznarrek harreman handia baitu, adibidez, Berlusconi bezalako jendearekin. Muturreko eskuin batetaz ari gara, nahiz eta itxura hobea eman nahi dioten. Alderdien Legeak eztabaida oro zailtzen du. Herri honetan inor soberan ez dagoela eta zoritxarrez ETAren atentatu irrazional eta justifikaezinen ondorioz jende gehiegi falta dela irizten badiogu, ezin da onartu irtenbiderako prozesu bat oraindik jende gehiago baztertzetik etorriko dela. Berrogei urtetan zehar ahalegina egin da indarraren eta poliziaren bitartez arazoa konpontzeko eta ez da lortu. ETAk ekinean jarraitzen du eta bere harrobia ere hor dago. Beraz, aukera eman beharko litzaiguke elkarrizketa, euskal herritarren borondatearen errespetua eta indarkeria eza defendatzen dugunoi. Horrek ez du esan nahi ETAri arrazoia emango zaionik, berradiskidetzerako esparru bat zabaldu behar dela baizik. Abertzale eta ez abertzaleen herrialdea osatu behar dugu, gehiengoek diotena aintzat hartuta baina gutxiengoek pentsatzen dutena ere errespetatuz. Zaila da baina ez dago besterik.

Aurreko hauteskunde kanpainan herri kontsulta egiteko konpromisoa hartu zuen Ibarretxe lehendakariak. Egingo ote da?
Gu ez gara inoiz horren aurka egongo. Euskal herritarrek erabakitzeko eskubidea dutela esaten badugu eskubide hori praktikan jartzeko da. Kontsulta ez da egingo EB-IUk nahi duenean, gainerako alderdiekin adostea posible denean baizik. Gatazka politikoa eta indarkeria nahastea hankasartzea izan zela onartzen badugu, ezin gara ETAk egiten duenaren menpe geratu herri kontsulta planteatzeko. Guk ez dugu kudeaketa prozesuen aldeko apustua egiten, eraldaketa eta aurrerapenerako prozesuen aldekoa baizik. Noiz egingo den? Hori kontsultaren alde gaudenok gure lana egiten azaltzen dugun abileziaren araberakoa izango da, aurreko lan txukun bat eginez distentsio giroa lortzeko eta kontsultaren esanahia ondo zehazteko.

Izan ere, zuek eredu federal baten aldeko agertu zarete...

Baina, baina gehiago zehaztu dugu. PSOEk hainbat kontzeptu bere egiten ditu eta esan nahi dutenaren aurkako zentzua ematen die, federalismoarekin egin duen bezala. Hala, atxikimendu askeko federalismoa da guk defendatzen duguna. Estatu autonomikoa botere frankisten eta botere demokratikoen arteko itun baten ondorioa da eta, gure iritziz, estatu horrek pisu politikoa galdu du deszentralizazio administratiboa bai baina zentralizazio politikoa nagusitzen ari delako. Estatu autonomikoa abian jarri zenean, ez zen estatu barruko nazioen inguruko eztabaida behar bezala itxi. Estatu espainiarra nazioanitza da eta, beraz, nazioak ditu bere barruan. Nazio horietako bakoitzak harreman federala izan behar du, bai Espainiarekiko zein Europarekiko. Izan ere, guretzat askoz gehiago da Espainiarekin lotzen gaituena bereizten gaituena baino. Guk ez dugu onartzen egungo ereduari makilaia eman eta dagoen bezala uztea. Funtsezkoa da estatu barruko zati bakoitzak erabakitzea hor egon nahi duen ala ez, hori da demokratikoena. Errealitate nazional edo herri bakoitzak bere iritzia azaldu behar du eta egon nahi dutenen artean egin behar da eredu federal berri horren arkitektura. Nik, adibidez, ez dut defendatzen atxikimendu askeko federalismoaren aldeko jarrera identitate nazional espainiarra behar dudalako, nigan ez dagoelako horrelakorik, baina lagileriaren eta baztertuta dauden klaseen interesetarako egokiena estatu federal zabala dela uste dut eta ez, ostera, zati independente txikiagoetan banatutako esparru bat. PPk eta PSOEk, aldiz, euren identitate espainiarretik defendatzen dute batak estatu zentralista eta besteak federalismoa deitzen duen hori. Euren nazioa modernizatu nahi dute besteek onar dezaten; eta Batasunak bere nazioa aldarrikatzen du berea ez den nazioarekin kontrajarriz, eta EAJk eta EAk gauza bera egiten dute. Gure iritziz, hiritarren borondateak erabaki behar du, inoren identitate nazionala jazarri gabe. Hori da desafioa.

EB-IUk harreman txarrak izan zituen PSE-EErekin Nicolas Redondo idazkari nagusi zenean. Patxi Lopez dagoenetik somatu al duzue inolako aldaketarik alderdi horretan?

Aukera izango nuke erantzuna pixka bat apaintzeko baina, egia esateko, nik ez dut aldaketarik somatzen. Keinuez eta jarrera zehatzen batetaz haratago, alderdi sozialista harrapatuta dago berea ez den estrategia batean, baina ez daki hortik nola atera. Fronte politika deitu izan denak asko mugatu ditu eremuak eta, ondorioz, batetik ateratzen bazara ia bestean sartzen zara. Gainera, nik ez diet borondate handirik ikusten badakitelako Moncloara iritsi eta botoak eskuratu nahi badituzte ezin dutela askorik aldatu. EB-IUn askok pentsatzen dugu Espainian garaipena lortzeko badirela hiru lurralde sakrifikatzeko prest daudenak, nahiz eta hau esatea oso tristea den. Hala ere, mugimendu bakoitzarekin espazioa irabaztea izan behar da gure helburua, sozialistei edo popularrei boza eman baina egungo esparrua mugiezina ez dela edo euskal herritarrek erabakitzeko eskubidea badutela uste dutenekin bat egiteko. Izan ere, inkestek adierazten digute alderdi horietan ere badirela hala pentsatzen dutenak. Euren barnealdetik mugiarazi behar ditugu, bestela berdinketa infinitu batean egongo baikinateke.

Datorren urtean egin beharreko udal hauteskundeetarako baldintzarik ez dagoela salatu dute zenbait ordezkari sozialista eta popularrek. Zein da EB-IUren iritzia?
Ez gaude batere ados. Sistema demokratikoak akatsak izan arren kaltegarria da berau zalantzan jartzen ibiltzea, nahiz eta udal hauteskundeetara begira dauden arazoak gutxiesten ez ditugun. Azken finean, herri honetan daukagun arazoari bi eratara egin diezaiokegu aurre: demokrazia gehiagorekin ala demokrazia murriztuz. Gu beti gaude lehen aukeraren alde. Gainera ez gara fidatzen PPren arima demokratikoaz horrelako gauzekin jolasten ibiltzen hasteko. Udal bozak zalantzan jartzea kontrol demokratikotik at dagoen erakunde batek, ETAk alegia, herri honetan erritmoak eta etapak zehazten dituela onartzea da. Ezin dugu demokrazia murriztu ETAk egiten duenaren eraginez. Beraz, ahalegin berezia egin beharko da udaletan demokrazia indartzeko, alderdi guztiak aukera beretsuekin aurkeztu ahal izateko eta bere ideien ondorioz inor mehatxatuta ez egoteko. Badakigu bide zaila dela, baina hauteskundeak ez egiteak salbuespen egoeratara baino ez garamatzaz


Azkenak
Araba eta Nafarroa zeharkatzen zuten Forestaliaren bi autopista elektriko bertan behera geratu dira

Araba eta Nafarroa zeharkatu behar zituzten goi-tentsioko bi linea elektrikoren proiektuak ez dira gauzatuko. Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Aragoiko Tueste herrian Forestaliak egin behar zituen lau poligono eolikoen proiektuak artxibatu ditu.


2025-08-29 | Euskal Irratiak
Maiten Chohobigarat
“Beharbada menopausia gehiago aipatu beharko genuke, aterabideak badirelako”

Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.


2025-08-29 | UEU
Ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute UEUk eta BadaLab-ek

UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]


Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


Eguneraketa berriak daude