«Euskal Herria Pompeya zela jakinarazten zidaten»


2002ko ekainaren 30an
Nolatan sortua da «Paperezko hegazkinak»?
ETAk Miguel Angel Blanco hil eta bost egunetara, Londresen nengoen bolada luze baterako. Egun mediatikoak izan ziren haiek, bai hemen, bai kanpoan. Niri, Londresen, kontu bik desorientatu ninduten: atzerriko prentsak gertatutakoari emandako garrantzia eta Euskal Herriko inoren prentsa ez topatzeak. «ABC», «El Mundo», «El País», «La Vanguardia», «Marca», «Radio Exterior de España»tik elikatu behar nuen, eta hori erabat itogarria zen. Euskal Herria Pompeya zela jakinarazten zidaten. Sua han eta hemen, Gernikan bezala. Eta orduan irakurritako berri guztiak jasotzeari ekin nion. Eleberria idaztearena geroago etorri zen.

Zergatik Gernika?
Izan ere, Gernikako bonbardaketa Gernikako bonbardaketa da, gaur ere, eta horixe adierazi nahi izan dut nobelan, zeren 1937an makina bat lagun hil zituzten, eta egun ere behar horretan jarraitzen dute, gu akabatzen ahalegintzen dira, birrindu gura gaituzte. Bestalde Gernika Unai Romano kolpatua da, eta Irakeko bonbardaketa ikusezinak dira. Gernika ez dakigun guztia ere bada. Gernika Durango da, Hiroshima eta Nagasaki, Dresde eta Berlin, Londres eta Birmingan, Jenin eta Ramala.

Nobela historikoa dela esango zenuke?
Inondik ere ez. Gertaera historikoak eta fikziozkoak nahastu ditut bertan. Izen historikoak ageri dira, baina nahas-mahasean neuk asmatutakoekin. Eta pertsona historikoetan oinarritutako pertsonaia fikziozkoa ere bada nobelan. Badirudi idazleak ere manipulatzeko gogoa izan duela. Beno, ekarpen txiki bat egiteko beharra nuen, eta agian horregatik idatzi dut hau guztia.


Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude