Auto-stop egitearen onurak eta arriskuak


2002ko ekainaren 30ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Aitortu beharra daukat oso autostop zalea naizela. Oraindik ere, beharrean aurkituz gero, behin edo behin egin izan dut. Esperientziari dagokionez, zer esan? Oso ondo joan zaidala askotan, eta hala ere baditudala oroimenean ahaztu nahiko nituzkeen gorabeherak, kotxearen atea indarrez ireki eta jauzi batean ospa egitera bultzatu ninduten horietakoak. Neska izaki, ez zaizue zailegi gertatuko arrazoia asmatzea. Dena den, eskarmentu horiek kenduta, oso oroimen ona dut autostopez. 1972ko uda atarian ZERUKO ARGIAko editoriala idazten zuenak baino hobea, esango nuke.


AUTOSTOP BAI ALA EZ?

Horrelako izenburua zeraman editorial hark. Auskalo nork egina zen, baina gizonezkoa behar zuen, errepide ertzean denbora asko egon beharra nabarmentzen zuelako, eta berriz, ez hainbeste autostop ugari eginiko nesken lehen kezka izaten zena, (den-denena ez dut esango, baina kasik ausartuko nintzateke horixe ere ziurtatzera), hau da, hainbat gidarik bere adeitasunaren trukean eskuratu nahi izan ohi zuena.
Nolanahi ere, goazen harira. «Auxe izango da aurtengo udan ere guraso askori sortuko zaion arazoa. Seme-alaba gazte eta gaztetxoek auto-stopean ibiltzeko baimena eskatuko dute eta aiei erantzun beharra. Tajuz, zentzuz eta zuzen erantzun beharra», zioen editorialgileak. Aipatzen zituen seme-alaba horiek oso txintxoak behar zuten izan, niri behintzat ez baitzitzaidan sekula burutik pasa gurasoei horrelako galderarik egitea. Gehienean ere, hobe ekintza burutu eta gero azaltzea, badaezpada. Baina jakina, horrelakoak agertuz gero, izua barreiatzea baino askoz gehiago ez zuen lortuko bere editorial bestenaz nahikoa zuhur harekin! Eta hark garbi zeukan autostop egitea «gero eta ohitura aundiago egiten ari dala. Sartzen ari dala erabat gizartearen moldeetan», eta «alde onak eta txarrak dituala. Dana txarra balitz, ezezkoa erabaki eta kitto giñake gurasook. Baiña entzun ditzagun, entzun, stop-zaleen arrazoiak: ‘Mundua diru gutxirekin ezagutzeko bidea da. Bestela, asko izango lirake etxetik behin ere ateratzerik ez luketenak».
‘Erri bat ezagutzeko ez da bide egokiagorik. Bertakoekin sartu autoan eta itz aspertuak, lasaiak egiteko erarik oberena da. Jendearen pentsaeraz eta bizieraz ohartzeko ederragorik!’.
‘Askatasun aundia ematen dizu. Ez daukazu aldez aurretik treneko txartelik atera beharrik. Ordu jakiñean trenaren zai egon beharrik. Txoria bezala ibiltzea da, bide jakin bati lotu beharrik gabe. Geroaren berri ez jakite orrek, bizitasuna ematen dizu. Beti ustegabeko eta batpateko gertaera berria da. Badu gatza eta piperra».


ALDE MAKURRAK

Honaino editorialgileak ezagutzen zituen autostop zaleen iritziak. Berak, bestalde, arrazoia ematen zien zenbait puntutan: «Egia da, bai, oporraldiak igarotzeko era berri bat dala. Gazteentzat badituela alde bizi-biziak. Baiña ibilli diranak dakite besteek baino obeki, alde txarrak nolakoak eta zenbat dituen».
Eta hortik aurrera, autostop egitearen alde makurrak aipatzen zituen: «Bide bazterrean orduak eta orduak egin eta gero, bakardadea, besteen ezer ez jakin nahia, nekea, gaua non pasako dezun jakin eza... Bistan da auto-stopean ibiltzeko ez duela edozeinek balio. Baditu bere arriskuak, bai eta erantzukizun bereziak ere. Zenbat aldiz besteen nahia egin behar izaten da! Autoan sartu bazaitue, aren gustura ibilli behar. Elkarrizketarako ere balio behar du auto-stopistak. Besteen gauzak entzun, zureak askotan gorde, azkenean kosta ala kosta eskerrak eman, beti alai ibilli, lagun artean zabaltzen ikasi. Baditu bere maratillak bai auto-jabearentzat eta bai stop-zaleentzat. Jabeak ez daki zer jende artzen duan, zer arriskutan jartzen dan, zer ondoren etorri lekiozkeen ezbehar batetik. Ez daki stop egiten duenak ere nork artzen duen, zer asmoz artzen duen, zertaratu ditekeen. Beraz zer egin behar du gauza auen berri dakian gurasoak? Galerazi egin behar al die bere seme-alabei?».
Ez zen bera horren oso aldeko: «Gurasoak, ezagutu egin behar ditu bere seme-alabak. Ikusi beren buruen jabe diran ala ez. Arriskuak ezagutzen ahal dituzten eta gertatuz gero erantzuten badakiten ala ez». Eta hori guztia, garbi aipatzen ez zuen arrazoiarengatik (alegia, galerazita ere seme-alaba horiek berdin-berdin abia zitezkeela auto-stop egitera), eta hobe delako arazoa aurreikusi eta neurriak hartzen saiatzea, behin gertatuz gero, negarrari eman behar izatea baino!
«Ez dira gazte guztiak auto-stop egiteko gauza. Oso gaizki ibilli diran stop-zaleak ez dira bat edo bi. Baiña zentzuzko seme-alabei galeraztea baiño obe, berauekin itzegitea. Banaka ez ditezela erten bide ertzera; binaka gutxienez. Zer gerta ere, diru piska bat izan dezatela patrikan, ostatua pagatzeko edo treneko txartela artzeko adina. Jantzi egokiz, eta ez nabarmenez, atera ditezela, inork gaizki pentsatuz ar ez ditzan».
Eta bukatzeko, honakoa oroitarazten zuen: «Ez dira ez, auto-jabe guztiak ardi larruz jantzitako otsoak. Ez eta stop-zale asko ere kaskariñak, zabarrak, nola-alakoak». Erabat ados!

Moda-modako iraultza
Kuziz modan dago egungo egunean «iraultzaille» itza; «puri-purian» dagola esan bar. Iraultza bera?, galdetuko nuke nik. Iraultzaren otsa, zarata, itza bera bakarrik ez ote? Ez nola-nai ere! Aoz-ao eta aotik belarrira, bai ote aixago, ariñago, alaiago eta ugariagotan darabilten itzik? Ea nork esaten didan bat edo beste. Eta orra neri ere iraultzaille izateko irrika sortu! Eta itza erabiltzeko bakarrik ez, gaiñera; bete-betean iraultzari ekiteko gura eta egarri bizia sortu ere. A, baiñan baldintza bereziak eskatuko nituzke: beste zenbaitek bizi dituztela ikusten ditudan bizi-baldintzak. Baldintza asko eta garestiak eskatuko nituke. Baldintza oiek nere esku neuzkakean une beretik nindeke oso-osorik iraultzaille (...) (1972-VII-02)

Zenbat gara 72
Iñaki Zubizarretaren zuzendaritzapean Donostiako Herri Irratian eratu ohi den Gaurko Euskal Kanta delakoan, honako hauk atera dira lehen joan deneko maiatzean: 1.- «Dana polita udaran», Euskaros. 2.- «Poxpolin begietan», Iñaki Arriaran. 3.- «Loretxoa», Benito Lertxundi. 4.- «Zure begiak», Euskaros. 5.- «Atarratzeko Jauna», Lertxundi. 6.- «Guria», Donato. 7.- "Bi urte", Estitxu. 8.- «Bizi beti Euskerea», Zorion Egileor. 9.- «Ttakulin», Pantxoa eta Peio. 10.- «Ja jai», Iñaki Arriaran. Kanta berriak eta ez hain berriak ditugu maiatzeko zerrenda honetan. Aipagarria deritzagu noski, Herri Gogoak atera dituen bi azkenengo diskek izan duten harrera onari, hots, Euskaros taldea eta Iñakia Arriaranena. Batak zein besteak, nork bere lehen diska du gainera. Bestalde, horra hor oraindik Benito Lertxundiren aspaldiko «Loretxoa» hirugarren. Entzuleek erruz eskatzen omen dituzte bai Lertxundi, bai Laboa, bai Xabier Lete eta Lurdes Iriondoren kantak, baina tamalez, hauek ez dute diska berririk ateratzen. (1972-VII-02)

Zezenak errepublikan
Idazpuru onekin argitara berria du Jakin-ek, Historia sailean, J. Hiriart-Urruty gazetalariak, iragan mendean, azken aldian eta gure mendean ere bai, "Eskualduna" deritzan asterokoan argitaratutako zenbait artikulutxo. (...) Jakina, zezenak izateko, leenik zezenak bear. IIIgarren errepublika jeiki zanean, Baionan sortu zen "Réveil basque" asterokoa, errepublika euskalduntzeko xedearekin. Ona bertan zezen bat. 1886garren urtean gaude. Beste zezena ere bidean da. 1887garren urtean jaio zen «Eskualduna», asterokoa au ere. Geroztik, zezenak ekarriko dute zezenketa. Baina, liburua bilduma denez gero, ez nago konforme ezarri dioten titulu edo idazpuruarekin. Nere aldeko arrazoia liburuak berak dakarki barnean. Ikus beza irakurleak 74garren orrian, Zezen-kurtsak (Korridak) deritzan lantxoa. J. Hiriart-Urrutyk ezin ditu ikusi pinturan ere (...) (1972-VII-02)

Euskal estiloko txaleta salgai
Iragarkia, 1972-VII-02
Luze-zabalean 278 m2 ditu, eta denera 2.745 m2. 3 Lur Puska. Zarauztik Meagas bitartean, 2,5 kilometrora. Leku ezin obea, ego-aidean.

Urrutizkiña: 85 13 97.
ZARAUZ


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude