ARMENTIAKO OREINAK ZIGOITIAN JAUZIKA


2002ko ekainaren 16an
Milaka herritar elkartuko da ekainaren 16an Zigoitian egingo den Araba Euskaraz jaian. Ikastolen aldeko jaia antolatzeko, urte osoan jo eta su ibili dira lanean Arabako Ikastolen Federazioa, Armentia ikastolako arduradunak eta Zigoitiako Udala.

Armentia ikastolako arduradunek datozen urteetan hiru egitasmo handi bultzatu nahi dituzte. Batetik, 2003-2004 ikasturterako 0 eta urtebete arteko haurrak hezten hasteko gunea ireki nahi dute. Bestetik, DBH ondorengo batxilergoak eskaini nahi dituzte. Horretarako, ikastolako (eraikina Jasokundeko emakume oblatuena zen lehen) txoko bat egokitzen ari dira Armentiako arduradunak. Azkenik, Gasteizen ikastola berri bat eraiki nahi dute. Hain justu, bigarren hezkuntzako klaseak emango diren gelak egokitzeko erabiliko da Araba Euskarazen lortuko den irabazien zati bat. Horregatik da "Gure erronka" aurtengo edizioko leloa. "Gure erronka" Araba Euskarazen antolakuntza lanetan ibili den Armentia ikastolaren garapenaren adierazle ere bada. Izan ere, igandekoarekin, hiru urtetan antolatu du Armentia ikastolak Araba Euskaraz. "Aterako dugu" eta "Orain dugu garaia" leloak erabili zituzten, hurrenez hurren, 1995eko eta 1998ko Arabako Euskarazen.
Hiru helburu hauek aurrera atera ahal izateko, herritarren babesa ezinbestekoa dute Armentia ikastolako arduradunek. Horretarako, Zigoitian egingo den Araba Euskarazera ahalik eta euskaltzale gehien erakarri nahi dute. Horren adierazle da iganderako prestatu duten egitarau erakargarria. Hiru gunetan banatua egingo da Araba Euskaraz: Angelu izeneko gunea musika animazioek alaituta irekiko da. Goizean zehar, rokodromoan, globo aerostatikoan ibiltzeko eta goma saltoa egiteko aukera izango da bertan. Gainera, rappelean aritu eta arkuekin tiro egin ahal izango da. Eguerdi partean, berriz, Manex Agirre, Sustrai Colina, Oihane Perea, Ruben Santxez eta Iñaki Viñasprek bertso saioa eskainiko dute. Arratsaldean, rock taldeek hartuko dute protagonismoa gune honetan. Izan ere, 4 Itzal, Ken 7 eta Ene Bada taldeek zuzenean joko dute.
Bengolarra izeneko gunean, antzezlan bat ikusi, ipuin kontalarien istorioez gozatu eta herri kirolak -batetik, urrezko aizkorako errebantxa eta bestetik, Zigoitiako herri kirol taldearen parte hartzea- ikusteko aukera izango da goizean. Pilotari profesionalen partidek eta disko festak osatuko dute, berriz, arratsaldeko egitaraua.
Sarragoa izeneko hirugarren gunean, musika animazioa, Oketa Alai dantza taldearen emankizuna, pailazoen emanaldia eta Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga eta Sebastian Lizaso bertsolariek eskainiko duten bertso saioaz gozatzeko parada izango da goiz partean. Arratsaldean, berriz, antzerkia, pailazoak, musika animazioa Larrain eta Txatunga Benbe taldeen eskutik eta Alaitz eta Maiderren zuzeneko emanaldia izango dira.
Aurten, Iñaki Oregi, Jon Kortabarria eta Koldo Larrañaga omenduko dituzte, besteak beste, Araba Euskarazeko antolatzaileek 70eko hamarkadan eliza barruan eta Araban euskara zabaltzen egin zuten lanagatik.
Igandean lan eta lan ariko diren 800 lagunen konpromisoari esker egingo dira ekitaldi hauek guztiak. Urte osoan zehar berrogeita hamar pertsonez osaturiko lan taldea arduratu da Araba Euskaraz egunaren aurreko ekitaldiak antolatzeaz. Ekainaren 16a aurretik egin diren ekintzen artean, Amurrioko futbol taldeak eta 23 urtez azpiko jokalariez osatutako Euskal Herriko selekzioak maiatzaren 24an jokatu zuten partida nabarmen daiteke. Gainera, iazko azarotik ekainera arte, hilero-hilero ekitaldiren bat egin da Araba Euskarazen egitarauaren barruan: 2001eko azaroan Errekamariren emanaldia egin zen, abenduan Txan Magoaren ikuskizuna, urtarrilean Takolo, Pirritx eta Porrotxen zuzeneko emanaldia, otsailean Taupada antzerki taldearen ikuskizuna, martxoan Azika txotxongilo taldearen emanaldia, martxoan bigarren aldiz Txan Magoaren magia, apirilean Oskorri eta Kukubiltxoren "Ekidazu, lehoiek ez dakite biolina jotzen" ikuskizuna Mendizorrotzan -1.300 lagun bildu ziren bertan-, maiatzean Kukubiltxoren emanaldi arrakastatsua, maiatzean ere Mikel Urdangarinek "Bar Puerto" lana aurkeztu zuen, eta, azkenik, ekainean Karidadeko Bentaren "Morgan Pirata" obraz gozatzeko aukera izan da.

Oreinen erronka.

Araba Euskarazeko mezua eta irudia lau haizeetara zabaltzeko, Gorbeia inguruko oreinen irudia erabili dute 2002ko Araba Euskarazen bultzatzaileek. Oreinak gailurrerako bidean gora, pausoak sendo emanez ageri dira Araba Euskaraz iragartzen duten iragarki, kartel eta abarretan. Antolatzaileek zera irudikatu nahi izan dute:"Ikastolok, geure inguruan ondo sustraiturik, euskal irakaskuntzaren sendotze bidean etengabe daramagun gorako bidea".
Aurtengo edizioko leloa "Gure erronka" da eta esanahi sakona du. Zera adierazi nahi izan dute antolatzaileek: "Egunero-egunero erronka berriei heltzen diegu euskarazko irakaskuntzaren zabaltze eta sendotze bidean". Hari beretik tira eginez, Armentia ikastolak orain arte egin duen bidean euskara eta euskal kultura beti presente egon dira, «horretarako dauden traben gainetik pasatuz eta gure bidea eginez". Antolatzaileen ustez, "garbi daukagu ikastola bere osotasunean eratu behar dugula, hau da, ezartzeko falta zaigun etapa -DBH- ahal den modu egokienean martxan ipini behar dugula euskal irakaskuntzari gure ekarpena egiteko».

Aurten zigoitian.

Aurtengo Araba Euskaraz Zigoitiako udalerrian egingo da, hain justu, Gasteiztik 12 kilometrora. Arabako iparraldean dagoen udalerri honek 800 biztanle inguru ditu eta mendiez inguratuta dago. Akosta, Apodaka, Berrikano, Buruaga, Zestafe, Etxabarri-Viña, Etxaguen, Eribe, Gopegi -herri gunea- Larrinoa, Letona, Maurga, Mendarozketa, Murua, Olano, Ondategi eta Zaitegi herri guneek osatzen dute Zigoitia udalerria. Nekazaritza eta industria dira bertako jarduera ekonomiko garrantzitsuenak. Zigoitian gaztelania da nagusi, euskara XX. mendean galdu baitzen. Izan ere, 1590. urtean Zigoitian euskaraz hitz egiten zela adierazten duten idazkiak dira. Urteetan gorde diren idatzi hauen arabera, Zigoitiako biztanle askok gaztelaniaz mintzatzeko arazoak zituen XVI. mendean. Horren erakusle dira, oraindik ere gorderik diren idazki batzuk. Horietako batean irakur daitekeenez, "galdekatutako hainbat lekukok gazteleraz hitz egiten ez dakitenez, itzultzaileen parte hartzea beharrezkoa izan da". Urteak pasa ahala, ordea, euskarak leku gutxiago izan du gune honetan, ia desagertzeraino. Horrenbestez, Zigoitian euskara biziberritzeko ikastolen mugimenduak praka bete lan badu.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, Gasteiztik Zigoitiara joateko autobusak etengabe egongo dira goizeko 9:00etatik aurrera. Zigoitiara doan autobidearen inguruetan ere aparkalekuak jarriko dituzte udalerri honetara gerturatuko direnei gauzak errazteko eta ahalik eta auto ilara gutxien sortzeko.

1995, 1998 eta 2002an Armentia ikastola.

Armentia ikastolako arduradunentzat ez da esperientzia berria izan Araba Euskaraz antolatzea. Beste bi urtetan ere ikastola honen ardurapean antolatu da jaia. Armentiakoek lehen Araba Euskaraz 1995. urtean egin zuten, "Aterako dugu" lelopean. 1998. urtean ere Armentia ikastolaren ardurapean antolatu zen Araba Euskaraz, "Orain dugu garaia" lelopean. Armentia ikastolak lehen urteetako traba guztiak gainditu ostean, lehen hezkuntzarako eskaintza sendotzea lortu zuen.

420 haur d ereduan.

Armentia ikastola 1992. urtean sortu zuten. Gasteizko 16 gurasok euren seme-alabak D ereduko ikastetxe batera eraman nahi zituzten. Guraso hauen nahia aseko zuen eskaintzarik ez zegoen ordea Gasteizen. Halaber, D ereduko eskaintza eskasia zegoen orduan Arabako hiriburuan. Bere garaian Jasokundeko oblatuen mojek erabili zuten eta orduan hutsik zegoen eraikina erosi zuten ordurako Euskal Herrian indartsu ziren beste ikastola batzuen laguntzarekin. Lan eta buruhauste askoren ostean, 1992-1993 ikasturtean 43 ikaslek ikasi zuten oraindik lizentzia eta baimenik ez zuen ikastola honetan. Lehen urte hauetan, oztopo ugari gainditu behar izan zituzten Armentia ikastolako arduradunek eta bertan ikasten zuten ikasleen gurasoek. Izan ere, arazo ekonomikoez gain, orduan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu zen Fernando Buesak kritika gogorrak egin zizkien euren seme-alabak Armentia ikastolan matrikulatu zituztenei. Arazoak arazo, ikastolak hazten jarraitu zuen eta 1993-1994 ikasturtean 88 ikaslek ikasi zuten Armentia ikastolan. Zorioneko ikasturtea izan zen hura Armentia ikastolarentzat, orduan lortu baitzituen klaseak emateko beharrezkoak zituen baimen eta lizentzia guztiak. Hurrengo urtean, berriz, instituzioek banatutako diru laguntzak jaso zituen lehenbizikoz.
Urtetik urtera ikasle gehiagok eman du izena Armentia ikastolan. Esaterako, 1994-95 ikasturtean 152 ikaslek ikasi zuten, 245ek 1998-99 ikasturtean, 372k 2001-2002an eta 420k 2002-2003an. Hainbat urtetan izaniko eskari handiaren ondorioz, izena emanda zeuden zenbait ikasle matrikula egin gabe geratu da.
Arazo ekonomikoak ere noiz edo noiz egon dira Armentia ikastolako arduradunen buruetan. Esaterako, moja oblatuen eraikuntza erostean, ikastolen mugimenduaren laguntza jaso behar izan zuten.
Nabarmentzekoa den beste gorabehera bat, 1995ean gertatu zen. Araba Euskarazen hirugarren edizioaren ostean, lehen hezkuntzako eta BBBko ikasleen gurasoen artean eztabaida piztu zen. Halaber, BBBko ikasketak ez zeuden hitzartuta eta ondorioz, ez zuten inongo laguntzarik jasotzen. Horrenbestez, ikastolak arazo ekonomikoak izan zituen. Azkenean, 1994-1995 ikasturtean, BBB desagertu egin zen. 1998-1999 ikasturtean, berriz, Lehen Hezkuntzako klaseak ematen ziren gelak berritu egin zituzten, horrela, zerbitzu eskaintza orduan zegoen eskarira egokituz.
Egun, bi urtetik gorako ikasleentzat kalitatezko hezkuntza egitasmo integral eta euskalduna eskaintzen du Armentia ikastolak. Gai akademikoez gain, kirol eta gaitasun artistikoetarako formazioa bultzatzen dituzte. Aipagarria da ere, Armentiako ikastolak ingelesa erakusteko erabiltzen duen metodoak Europako Batzordeak Hezkuntza Berrikuntzari eta Atzerriko Hizkuntzen Ikasketari emandako zigilu europarra jaso zuela 1998. urtean.
Oraindik, Euskal Herriko Ikastolen Elkartean-Partaiden dagoen Gasteizko ikastola bakarra da Armentia. Araban, berriz, herri hauetako ikastola hauek dira Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko kide: Laudio, Amurrio, Armentia, Oion, Bastida eta Lapuebla de Labarca. Matrikulazioari dagokionez, 0 eta 3 urte bitarteko ikasleen matrikulazio datuak esanguratsuak dira. Izan ere, Araban ikastetxe publikoetan izena eman duten ikasleen %9,72k A eredua hautatu du, %31,44k B eredua eta %58,83k D eredua. Ikastetxe pribatuetan izena eman dutenetatik, berriz, %20,07k A ereduan egin du, %67,68k B ereduan eta %12,25ek D ereduan. Horrenbestez, 0 eta 3 urte bitarteko haurren %14,89 A ereduan matrikulatu da, %49,56 B ereduan eta %35,54 D ereduan.

euskara taldeak gasteizen.

Bestalde, Armentia ikastolak egiten duen lanaz gain, Gasteizen euskarari loturiko egitasmo sendoenetarikoa Bagare euskal kultur elkartea da. "Geu" izeneko herri aldizkaria ere aipagarria da. Hain justu, 1992ko uztailean kaleratu zen «Geu Gasteiz» (hasiera batean «Geu Gasteiz» zen aldizkariaren izena. 2000ko urtarrilaz geroztik, ordea, «Geu» da hilabetekari honen izena) aldizkariko lehen alea. Bertan jakinarazten zenez, "argi utzi nahi dugu, euskara indartu eta zabaltzearekin batera, Gasteizko gizarte-bizitza, bertako gorabeherak, arazoak, gertaerak, eta abar jasotzea dela gure asmoa". 2001eko apirilean inprimatu zen Geu aldizkariko 100. alea. Kasu hartan honakoa irakur zitekeen: "Eskerrik asko proiektuarekin bat egiten duzuen guztioi, eta urte askotarako! Bide luzea eta zaila orain artekoa, baina hasiera besterik ez da, ezta? Eta gogoan izan etorkizuna euskaraz datorrela!... Beraz, ateraiozue zukua euskarari eta bere freskotasunetik edan!!!". Ikus daitekeenez, abenduan 10 urte beteko dituen «Geu Gasteiz» aldizkaria pixkana-pixkana indartuz joan da. «Geu» aldizkaria hiriburutik kanpo ere, Araban geroz eta ezagunagoa da. Bestelako komunikabideei dagokienez, euskarak toki gutxi du Gasteizen. Hala Bedi irratian entzun daiteke irratsaioren bat euskaraz.
Arabari dagokionez, hainbat dira euskara zabaltzeko helburuarekin lanean ari diren elkarte, talde eta erakundeak. Besteak beste, honakoak aipa daitezke: Amurrioko Apaltza, Gasteizko «Geu Gasteiz» aldizkaria, Gasteizko Bagare eta Bertan taldeak, Laudioko Euskaltzaleen Biltzarra, Euskal Herrian Euskaraz eta Lapuebla de Labarcako Ttiki-Ttaka kultur elkartea


Azkenak
Seaskaren baliabideak emendatzeko eskatu diote Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko parlamentariek

Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]


Eibarko Udalak jai batzordeari jarritako oztopoak salatu dituzte

Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.


2025-05-22 | ARGIA
Bizilagunekin plataformak ‘Donostia Tropikala’ festa egingo du maiatzaren 30ean

Ekimen honekin tonu alai eta ironikoan salatu nahi dute aldaketa klimatikoa eta turistifikazioa elkar elikatzen ari direla, eta horrek "gure hiria eta lurraldea merkatuaren logikaren esku uzten" dituela.


“Euskal Herrian berezko askapen prozesu bat badagoela konturatzeko balioko dute topaketek”

Burujabetzaren Aldeko Mugimenduak topaketak antolatu ditu larunbatean, Tafallan (Nafarroa). Egun osoko egitarau zabala antolatu dute, eta mugimendu horretako kide den José Javier Oses "Jotas"-ekin hitz egin du ARGIAk. Osesek azpimarratu du elkarteak Euskal Herri... [+]


2025-05-22 | ARGIA
Nafarroako D-PAI ereduan bideratu nahi diren aldaketak euskararen kaltetan doazela gaitzetsi du guraso talde batek

Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]


2025-05-22 | dantzan.eus
80-90 urte bitarteko dantzariz osatutako euskal dantza taldea

Adina ez dela dantzan aritzeko oztopo agerian utzi dute Errenteria-Oreretako Beti Bizkor elkarteko euskal dantza taldeko kideek. Dantzaren onurak argi erakusten dituen testigantza esanguratsuak jaso ditu Ikerne Zaratek Oarsoaldeko Hitzan argitaratutako Adina ez dadin ekiteko... [+]


2025-05-22 | LAB sindikatua
67 urte betetzear zituen garraiolari bat hil da Irunen
LABek jakin duenez, herenegun, goizaldeko 6:30ean, TRANSDIPE S.L. enpresako S.S. garraiolaria hilik agertu zen Irunen, lanerako prestatzen ari zen kamioiaren aldamenean. Kamioia martxan zegoen, atea irekita eta zantzu guztien arabera, heriotza ez traumatiko baten aurrean gaude... [+]

Iratxe Sorzabalen aldeko epaiari helegitea aurkeztuko dio fiskalak

Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak kasazio helegitea aurkeztuko du Auzitegi Gorenean, Guardia Zibilak eragindako torturak onartu eta Sorzabal errugabetu zuen epaiaren aurka. Sorzabalek bere burua autoinkulpatu zuen gutuna torturen ondorioz idatzi zuela ebatzi zuen Auzitegi... [+]


2025-05-22 | ARGIA
90 kamioi baino ez dira sartu Gazan eta gosetea zabaltzen ari da

NBEk azaldu duenez, egunotan soilik 90 kamioi sartu ahal izan dira lurraldera oinarrizko elikagaiekin; beste 105 zain daude mugan. Gazako gobernuaren prentsa bulegoak emandako datuen arabera martxotik 326 pertsona hil dira elikagai eta botika faltagatik eta 300 abortu izan dira... [+]


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


2025-05-22 | Gedar
Geldialdia AEBen eta Iranen arteko negoziazio nuklearretan, Israelek mehatxuak areagotzen dituen bitartean

Teheranek ez du baieztatu hurrengo elkarrizketa-saioan parte hartuko duen, Israelgo Estatuak Irango instalazio nuklearrei eraso egiteko mehatxuak egiten dituen bitartean.


2025-05-22 | Axier Lopez
Alemaniako Red.media hedabidea itxiarazi dute

ARGIAk aspaldi du harremana Alemaniako Red.media hedabidearekin, beren bideo batzuk topatuko ditu irakurleak ARGIAren webgunean. Baina haien aurkako jazarpen kanpaina baten ondorioz proiektua ixtea erabaki dute. Red-eko kideek arrazoiak publikoki azaldu dituzte eta artikulu... [+]


Eguneraketa berriak daude