NIRE AKATSA


2002ko ekainaren 09an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Hori da: ororen jabe bakarra ni naizela uste dudala, eta dena nirea balitz bezala erabiltzen ohitu naizela. Jesus Gil, Athletico de Madrideko nagusia eta Marbellako auzapeza. Bernard Tapie mandoaren bertsio astotua. Sarjentuz beteriko mikropolitikan kapitan, zirt eta zart batean aberastu den jendilajearen jaun feudal harrapariak, bere zepoan harrapatuta ez du beste irtenbiderik kausitu eta guztiok bagenekiena aitortu behar izan du. Pragmatismo adituetan ezkutatuta, komunikabideen laguntzaz publikoki bufoiarena eginez oratu du sekulako fortuna, bere jardunetan publikoaren sakelak errotaka irinduz eta xahutuz, horretarako politika jarduna dela biderik egokiena eta azkarrena agerian utziz. Izan ere, besteek egina jate hori moda baino ofizio bilakatu zaigu, arrakasta sozialaren ikur. Eta alderantziz, xarraka xarraka norberak egina partekatzeak gizagaixoen erresumako biztanle bihurtuko du, hesiguneren bateko giza arraro. Zirko berriren baterako egoki. Zientoka aletik bere zepoan harrapatuak bakanak ikuste hutsak poz ematen du, nahiz eta jakin pobrearen etxean bizipozak ez duela iraupenik


Azkenak
Eguneraketa berriak daude