Hitz Bitan


2002ko ekainaren 02an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
- Fernando Larruquert zinema zuzendari, musikari eta argazkilariak honakoa zioen «Zazpika»n: «Uste dut jenio batek jenio txarra izan behar duela. Nazaretheko Jesusek ere hala zeukan».
- Mariví Bilbao-Goyoagak zera aitortzen zuen «El Pais»en: «Zinema liluragarria iruditzen zait. Nire adinean, antzerkiak nekatu egiten nau. Gutxiago irabazten da, oso garestia da eta ondo ateratzen bada, birek akabatu egiten zaituzte».
- Asier Polo biolontxelo joleak «El Correo»n: «Norbaitek talentua duenean, hezkuntza eman behar zaio. Ez badu hori egiten, bere buruari moztuko dizkio hegoak, ikasten eta arriskatzen jarraituko balu ezagutuko lituzkeen gauza zoragarriak ikusi gabe geratuko baita. Arriskuan dago etorkizuna».
- Koldobika Jauregi artistaren hitzak dira hauek «Euskaldunon Egunkaria»n jasoak: «Artistak eta museoak modan daude, baina errealitatea nahiko kaskarra da. Arazoa da modan egon nahi dugula (...). Eta oraindik ere artistek lan egiteko zein erakusteko toki falta dute».


Azkenak
Eguneraketa berriak daude