Yankees, go home!


2002ko maiatzaren 26an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Vietnam izan da munduko armada garaikide indartsuenari garaitzea lortu duen bakarra. Garaipen hori lortzeko, ordea, bereak eta bost jasan behar izan zituen bertako herriak. Eta estatubatuarrek jaurtikitako Napalm bonba eta bestelakoen eraginpean jarraitzen zuen oraindik 1972an, Jose Luis Alvarez Enparantzak, «Larresoro» izengoitiz, "Bada garaia" idazlana plazaratzen zuenean.


SARI LAZGARRIA

"Apirilaren haseraz geroztik Viet-Nam-dikako berriak nagusitu dira berriro aldizkarien lehenengo orrialdeez", aurreratzen zuen «Larresorok», ez ordea horretarako egon zen arrazoia azaldu gabe: "Odolaren eta deihadarren sari lazkarria ordainduz, viet-namdarrek berriz lortu dute mundua beretaz oroitzea. Bonbaketak inoiz baino urrunago joan bide dira dinamita-ketaz eta zigor-hedaduraz: 850 hegazkin-mordo Iparraldera atzo joanak!".
«Lagun amerikarrak» bere indarrak metatzen jarraitzen zuen Ho Chi Minhen jarraitzaileen lurraldean, beraz. Eta begibistakoak ziren horren ondorioak, baina hainbeste urtetan gauza beretsua errepikatzen ari zenez, «Larresorok» zioenez, jada ez zen deigarria gertatzen egoera tamalgarri hura bizitzea egokitu ez zitzaienen artean.
"Gizona edozein egoeratan ohitzen omen da. Eta Viet-Nam-go kasoan hau gauza nabarmena da (Gauza bera gertatzen ari zaigu Ulster-i buruz). Alegia: Nahiz hango egoera benetan izugarria izan, ohitu egin gara; eta zuzenbideak han zer eskatuko ote lukean ez dute batzuek garbi ikusten. Areago: zenbaitek (gutxik, nik uste) komunisten jokoa egin bildurrez, hilkintzak eta bonbaketak gora joatean txalo jotzen du! Pozoinketa nagusitu da gutzaz, beraz. ‘Intoxication’, alegia".


KOMUNISTEN BALIZKO GARAIPENA

Arazo larri hari, nola edo hala aurre egin behar zitzaion, «Larresoro»ren ustetan. Eta hona hemen hori egiteko proposatzen zuen bidea. "Pozoinketa-kasu horietan, oso ona izaten da, ene ustez, problema itzulera jartzea. Zenbait korapilo askatzeko, oso jokabide argi-emaile izaten zait hau; eta oso gogoko dut nik bederen. Washington-ek, Nixonek esan berri duenez, ez du inolaz ere ontzat hartuko Viet-Nam-en komunistak nagusitzea. Bego. Irakurleak dakikeanez, Itali-barruan dagoen erresuma askatu ttiki-ttiki bat da San Marino. Eta San Marinon, jakina denez, komunistak dira nagusi. San Marino-ko gobernua, beraz, Viet-Kongen alde egotea normala da. Nixonek eskubiderik baldin badu komunistak han nagusitzera ‘inolaz ere ez uzteko’, San Marinok ere baluke (zergatik ez?) gauzak bestaldera ‘inolaz ere’ ez onartzeko. Zer falta du? Indarra. Nixon-en jokabidea onartzea, beraz, indarraren nagusikeria onartzea da; eta fazismo-mota guztien kakoa onartzea".
Adibide gehiago ere aipa zitzakeen, dena den. Eta horixe egiten zuen jarraian. "Goazen aurrera, ordea. URSS-ek indarra badu. Eman dezagun, beraz, URSS-ek, Hanoiko gobernuaren egokitasunaz sinetsirik, eta beti ere Washington-en jokabide berbera harturik (alegia: maite ez dituen joerako gobernuak ‘inolaz ere' nagusitzera ez uztekoa), Ipar-Viet-Nam-era ‘kontseilari militarrak’ bidaltzen hasten dela: 500.000 ‘marines’, eta URSS-en VII Armada, hegazkinak eta guzti, hara agertzen dela; eta egunero, 850 hegazkin-mordo bidaltzen dituela bonbaka Saingon-a. Zer esango genuke?
Eman dezagun orain, beste alde batetik arazoa aztertzeko, Viet-Namdarrak lehorrera direla Kaliforniako itsasertzean: beste 500.000 ‘marines’ hain zuzen, Amerikatarrek memento batez izan zituzten hainbat; eta egunero, Washingtonen ‘burgesak’ nagusi ez daitezen, 850 hegazkin-bonbaketa egiten dituztela Chicago, Cincinatti, New York, Miami, Filadelfia eta abar suntsituz. Eta horrela urtetan barrena, eta 1995era arte gutxienez. Zer pentsatuko genuke?".
Horrela jarraitzen zuen Larresorok, antzeko etsenpluak eskaintzen, beti ere "Zer esango genuke?" galdera errepikatuz. "Erantzuna ez litzateke zalantzazkoa izango: inperialismo-ekintza ikaragarri horiek arras gaitzetsi beharra dago, atzerritar okupazio horiek atzera behar dira egin. Hitz batez: kanpora okupatzaileak! esango lukete denek. Eta gero, gerokoak".
Baina baieztapen horrek beste galdera batera zeraman artikulugilea: "Zergatik ez, hortaz, gaurko gudu ikaragarri eta ezin bidegabeago horretaz? Komunistak nagusituko direla esateak ez du ezer garbitzen, komunista ez diren hauek edo haiek nagusituko direla esateak garbituko ez lukean bezala". «Larresoro»rentzat argi eta garbi zegoen auziaren giltza: "Ala inperialismo guztiak gaitzesten dira, ala atea zabalik uzten zaie kolore guztietako zapalkuntzei. Ala Viet-Nam-go gudua osoki kondenatzen da eta, beraz, gero zer gerta ere, amerikarren aldegiera eskatzen; ala Praga, Biafra, Budapets, Ulster eta irakurleak dakizkien gainerakoak onartu beharra dago. Ateka hertsia baita, benetan. Zalantzarik gabe, beraz, guk ere ‘USA, go home’ famatua esaten dugu. Viet-Nam-go herri zoritxarrekoak hogei-ta-hamar urte honetan ordaindu duen odol-saria aski eta sobera baita"

Ipar aldeko haizeak
Bi diska berri. Ospital-Karrere bikoteak kantatzen du "Lepoan hartu ta segi aurrera" alde batetik, eta Beñat Sarasola, Joannes Borda eta hauekin bat egiten duen xuberotar gazte taldeak "Ez du saldu arima" beste aldetik. Huna berrikitan, Monzonen bi kantu eder eta kartsurekin atera den diska berria. Manex Pagolak, bi kitarra jole baiones gaztek laguntzen diotela, eskaintzen dauzkigu, berak pentsatu lau kantu berri beste diska pollit batetan. Herriaren eta langileen problemetarik abiatzen baldin bada, "munduko bidetan" ere ibiltzen zauku hemen Manex (...) (1972-V-28)

Mondragoeko kooperatibetan euskerarik ez
Oraintsu, Mondragoeko kooperatibetan beren Batzar Nagusiak ospatu dituzte. Guztiok dakigunez, herri honetako kooperatibak Euskal Herriko aurreratuenak dira. 4.000 langile bazkide gisa, eta 5.000 miloiren salmenta gutxi gorabehera. Guztiak bazkide direlarik, estruktura demokratikoagoa lortu nahi dute; hori dela eta, langile guztiek hitza eta botoa daukate. Batzordea berek aukeratzen dute; Batzar Nagusia goi mailako agintaritza da. Batzar Nagusia egiten denean, egitura demokratiko honetan, langileek berek nahi duten erara eta modura joka dezaketela pentsa daiteke. Badirudi euskera mintza ditekeela Batzar Nagusiotan, izan ere ez baita euskera etxe zokoan egoteko egina. Baina ez da honela. Batzar Nagusi guzietan euskeraz hitzik ez (barkatu! Batean hiruzpalau esaera esan ziren); igaz gehiago, aurten gutxixeago. Ez da hori bakarrik. Batzar Nagusian, bazkideetako bat euskeraz hasi zenean, talde batek txistu jo zion. Batzordeak, demokratikoki agertu nahi duenez gero, zergatik ez du euskeraz hitzegiten? Hor ez da aurpegi demokratiko bat ageri; azalez demokratiko, zeren eta demokrazia langilearen nahiak hobeto betetzeko bada, hor ez da honelako nahirik betetzen ez asetzen. Arrasateko kooperatibek ez dute azaldu, oraingoz behintzat, herriaren hizkuntzaren alde daudela, herritar demokraziaren alde daudela. Euskal Herri osoak, euskal langile guztiak, langile kooperatiben erantzun zintzo bat espero du. Euskal kooperatiba badira, saia daitezela euskaldunago izaten! (1972-V-28)

Segura irratia berriro
Segura Irratiak, berriro ere, bere irrati saioak hasiak ditu. (...) Gaurko egunean, irrati bat martxan jartzea ez da izango erraza. Cesareo jaunak jarria du, eta hainbat aitona eta amona ez dira egongo haserre. Batez ere irratiak herrikoia izan behar du, herriaren pentsa modu, arazo eta eztabaidaren espresio bide. Kanpoko kultura eta pentsa modua gure Herrian ezartzen ari diran irrati asko daude. Segurako herri irratia, bere izenak dion bezala, herriarena izan dedila. Horixe eskatzen diegu zuzendariei. Herrikoia baldin bada, zorionak eta hemen gaude laguntzeko prest. (1972-V-28)


Azkenak
Uribarrin urperatutako herrietatik bota zituztenak omendu dituzte

Ur azpian utzitako herrietatik joan behar izan ziren 600 pertsonen omenez jarri dute oroigarria urtegiaren begiratokian, "ez ditugu inoiz ahaztuko urperatutako bizitzak", adierazi du Arabako ahaldun nagusiak.


2025-07-29 | Gedar
609 langile kaleratuko dituzte Ezkirozko BSHn

Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.


Gasteizko lorezainek lau hilabete bete dituzte greban, Jaurlaritza eta Enviser enpresa aurrean manifestazioa eginda

Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik. 


Álvaro Uribe Kolonbiako presidente ohia errudun jo dute iruzurra eta eroskeriagatik

2002 eta 2010 artean Kolonbiako presidente izan zenari gutxienez lau eta zortzi urte arteko espetxe zigorra ezarri diezaiokete. Auzitegi Gorena 2018an hasi zen ikertzen Uribe, Ivan Cepeda senatari ezkertiarrak jarritako salaketa batean lekuko ziren hainbat paramilitarri... [+]


Israeldar kolono batek ‘No Other Land’ dokumentala grabatzen lagundu zuen aktibista palestinar bat hil du Zisjordanian

Yinon Levi izeneko kolonoak Odeh Hadalin aktibista hil du Zisjordania hegoaldean. 'No Other Land' dokumentala grabatzen lagundu zuen Hadalin, dokumental onenaren Oscar saria irabazi zuen martxoan. Kolono hiltzailea palestinar lurraldeak okupatzeagatik AEBetako zigor... [+]


2025-07-29 | Mikel Aramendi
Analisia
Kanbodia eta Thailandia, gerra-plantak egiten?

Arma astunekin elkarri erasoka lau egun eman ondoren, baldintzarik gabeko su-etena adostu dute Kanbodiak eta Thailandiak, Malaysiaren bitartekaritzarekin, Kuala Lumpurren egin duten aurrez aurrekoan. Ezingo dute akabera hori ikusi bonbardaketetan, alde batean zein... [+]


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Eguneraketa berriak daude