Hitz Bitan


2002ko apirilaren 21an
- Maialen Lujanbio «Habe» aldizkarian: «Bertsolaritzatik urrun samar dagoen jende dezente ari da, bazterretan, asko baleki bezala hizketan eta komentarioak eginez: nola kantatu genuen, nola portatu ginen, zer jarrera hartu genuen, zer arrazoibide... Badirudi lau urtean behin edozeinek baduela jakituria guri buruz edozein komentario egiteko».
- Javier Agirresarobek «Euskaldunon Egunkaria»n: «Europako zinemaren bidea gatibu izatea da Ameriketako Estatu Batuetako zinemaren merkatuan. Baina pena ematen dit horregatik film onak albo batera uzteak. Marketinean asko dugu ikasteko. Europan, grabatzen amaitzerakoan bukatzen dira filmak, eta AEBetan berriz, marketina amaitutakoan».
- Ramon Saizarbitoriak «El Diario Vasco»n: «Norberaren argudioak sendotzeko irakurtzea ez irakurtzea bezala da. Bilatzeko irakurri behar da, bestea ulertzen saiatuz».
- Euskadiko Liburu Ganbarako kide Asier Muniategiren aburuz, «liburu azoketan zinema jaialdiek duten akatsa errepikatzen ari gara: bi edo hiru izen handi ez badituzu lortzen, porrot egiten duzu». Hitzok «El Pais»en esan zituen.


Azkenak
Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


2024-05-06 | Nagore Zaldua
Arrosarioa, sexu-estrategia aurrerakoiaren adierazle

Itsaso zabalean bada izaki lirdingatsu bat, gorputz gardenekoa, bitxi bezain ezezaguna. Aitzitik, ezin esan genezake ezohikoa denik, haren banaketan munduko itsaso gehienetara zabaltzen baita, Kantauri itsasoa barne. Batzuetan bakarka topatu daitezke, besteetan aldiz lepoko edo... [+]


2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


Adimen artifizialaren esku utzi du palestinarren hilketa Israelek

Titularra irakurri eta baten batek pentsatuko du esajerazio bat dela, neurriz kanpoko orokortze bat egin duela kazetariak. Israelgo informazio zerbitzuetako sei langile ohien lekukotasunetan oinarrituriko 'Lavender': The AI machine directing Israel's bombing spree in... [+]


Eguneraketa berriak daude