Joanes Urkixok «Euskaldunon Egunkaria»n honela zioen:
«Euskal produktora ezagun, iraupen luzeko telesailetan espezializatu batek, ekoizpen berri bati ekiten dionean honako bi gidoilari mota hauek bilatzen ditu: alde batetik gaztetxoak, akademia nahiz fakultatetik sortuak, zeharo esperientziabakoak. Beste aldetik, kazetari bakan batzuk (...). Gidoilari esperientziadunik ez, profesionala garestiago ateratzen da eta aurrekontuak ez du horretarako ematen. (...)
Baina eduki, badauzkagu profesional iaioak, batzuen kurrikulum luzeak ikustea besterik ez dago. Zergatik, beraz, jarraitzen dute produktoreek, jakinaren gainean, ekoizpen kaxkarrak egiten? (...) Euskal produktora, definizioz, enpresa kaxkarra da, sarritan ekoizpen bakarraren magalean sortu, merkatu orokorraren ezagutza eskasa duena. (...) Esku bateko hatzamarrez zenbatzen dira espainiar merkatura ausartu direnak, eta, ondorioz, hemen dabiltzan gehienek bezero bakarra daukate, dela ETB, telebistaren kasuan, edo Kultura Saila, zinemarenean. (...) ETBk berezko politika dauka, eta politika horretan ez dute lekurik izan, azken urte luzeotan, euskal merkatuaren oinarriak ezar litzaketen erabakiek (...). Eta gidoilariok, zertan gabiltza bien bitartean? (...) Gehienbat urtean behin Gidoigileen Elkarte Profesionalak antolatzen dituen jardunaldiak baliatuz elkarren bizkar gainean negar egiten (...)».
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...