MERKATARITZA ARAUTZEKO ALA SAREA KONTROLATZEKO?


2002ko martxoaren 24an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Merkataritza elektronikoa, on line egiten dena alegia, gero eta gehiago entzuten den hitza eta aurrera eramaten den jarduera da. Nahiz eta Euskal Herrian oraindik joera hori ez izan nabarmenegia, Interneten web guneren bat duten herritarrak gero eta gehiago dira. Horregatik ziur, dagoeneko euskaldun askoren belarriei lau hizki hauek ezagunak egiten zaizkiela: LSSI edo berdina dena, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzu Legea. Espainiako gobernuak onartutako lege proiektu bat izan arren, sareko euskal jarduera beronen menpe geratzen da. Alberto Unamunzaga, «Eusko Alkartasuna Sarean»eko komunikazio arduradunak zentzu honetan dio Euskal Autonomi Elkartearen eskuduntzak direla ikerkun-tza zientifiko eta teknikoa, barne merkataritza, azokak, kontsumitzailearen eta erabiltzailearen babesa eta merkatal burtsen ezarpen eta erregulazioa. «Non geratzen dira Gasteiz eta Nafarroa prozesu honetan? Estatutuko iruzur berri baten aurrean gaudenaren susmoa daukat».

Legearen sorburua Europako Batasunak estatu partaideei luzatutako zuzentarau bat izan da. Asmoa Internet bidezko merkatal harremanak arautzea da, enpresari zein kontsumitzaileek ildo konkretu batzuen arabera joka dezagun eta segurtasun juridikoa bermatuta gera dadin. Espainian otsailaren 8an Ministroen Kontseiluak LSSI lege proiektua onartu zuen. Martxoaren 12a arte emendakinak aurkezteko epea zabalik egon da eta orain Kongresura pasako da behin betirako onartua izateko.
Lege proiektu hau onartu aurretik, bitartean, eta baita orain ere, kritikak edonon entzun eta irakurri ahal izan dira. Baina zergatik hainbeste zalaparta ustez guztien onerako izan beharko lukeen lege baten inguruan? Kritika guztiak bilduko lituzkeen premisa bat aipatzea nahikoa da irakurlea arrastoan sartzeko; LSSIren atzean Internet kontrolatzeko nahia dagoela uste dute hainbat sektorek. Azter dezagun ordea, zer dioen legeak eta zer suposatu lezakeen. Isabel Hernandok Europako Komisioan lan egiten du teknologia berrien inguruko legeak aztertzen. Bere aburuz, «ziberzentsuraz hitz egitea gehiegizkoa da. Beste gauza bat da etorkizun hurbil batean ziberzentsura eman daitekeela, momentu konkretu batean herri batek izan dezakeen profil politikoarekin jokatzen ari baikara».


Legeak arautzen duena.

Legeak sarean jarduera ekonomikoren bat dutenak merkataritza erregistroan beren datuak ematera behartzen ditu: enpresaren izena eta web helbidea besteak beste. Bestalde, linean egiten diren kontratuak zer kasutan diren baleko zehazten da. Era honetako kontratu batek balio dezan enpresak zehaztasun guztiak irakurrarazi behar dizkio bezeroari, horretarako prestatua dagoen orrialde batera eramanez. Bestalde, spam edo publizitate erauntsia galarazten du, baldin eta erabiltzaileak aurretiaz baimenik eman ez badu. Zerbitzua eskaintzen dutenen ardura noraino iristen den ere arautzen du, zerbitzua eskaintzen dutenen eta edukiak jarri edo bidaltzen dituztenen aldea zehaztuz. Zentzu honetan legeak dio zerbitzuen hornitzaileak ez dituela zertan edukiak gainbegiratu behar.


Legeak ekar lezakeena.

Baina onura horien atzean, zehaztasun eza eta zentsura ikusten dutenak asko dira.

Informazioa eta merkataritza jardueren arteko mugak ez dira bereizten errazak eta askok ez dakite adibidez, zer gertatuko den iritziak eta zerbitzuak eskaintzen dituzten orriekin edo informazioa izan baina autofinantzatzeko publizitate bannerra jartzen duten orrialdeekin. Azken kasu hori, publizitatea jartzea merkataritza egitea denez, legeak arautzen duen esparrua bihurtzen baita. Zentzu honetan adierazpen askatasuna arriskuan egon litekeela diote batzuk. Gainera, ez dago delitua egin beharrik. Legearen arabera, ordena publikoa edo pertsonen duintasuna bezalako baloreei eraso egiten dieten edo eraso egin diezaioketen zerbitzuen aurkako neurriak hartu ahal izango dira. Erabakia hartuko duen agintearen inguruan ere bada hainbat eztabaida. Legeak «agintari eskuduna» aipatzen du. Baina nor da aginte hori? Askoren aburuz mota honetako erabakiak epaile baten esku bakarrik egon beharko lukete. Denborak erakutsiko digu susmoak egia bihurtzen diren, ia inork ez baitu zalantzan jartzen legea aurrera aterako denik l

Sinadura elektronikoa
Merkataritza elektronikoaren legea sinadura elektronikoaren legearekin osatzen da. Lehenak funtzionatzeko beharrezkoa da bigarrena, nolabait ziurtatu behar baitugu igorlea benetan berak esaten duena dela. 1999tik sinadura elektronikoaren inguruan erret dekretu bat dugu, baina ez da oso erabilgarria izan eta orain gai beraren inguruan lege proiektu bat garatzen ari dira. Gaiaren inguruan oraindik ez da gehiegi hitz egin, baina oso kontutan hartzekoa izango da

Interpretazio maltzurra
Espainiako gobernuak dio adierazpen askatasuna ez duela murriztuko LSSI legeak, eremu horretan ez dela sartzen, soilik jarduera ekonomikoa duten web guneak arautuko dituela. Baina uste dut ez direla fidatzekoak eta hala uste dute beste askok. Nahikoa da lege horren interpretazio maltzurra egitea. Adibidez, zure web gunean iragarkiak jartzen badituzu, nahiz eta dirurik jaso ez, jarduera ekonomikodun web gunetzat har daiteke.

Gobernu hori legeen interpretazio zabalak egiten aditua da eta «terrorismoaren» kontzeptuarekin ikusi dugun bezala, sareko edozein jarduera «ekonomikotzat» jo daiteke eta ondorioz lege horren pean jarri

Birtualtasuna
Mundu birtualean» zuzenbidezko estatua «birtuala» izango da baita ere. «Agintari administratibo eskuduna»k «mundu errealean» botere judizialaren ardura diren neurriak hartu ahal izango ditu, adibidez eduki bat atzera botatzea; eta sarbide hornitzaileek Zientzia eta Teknologia Ministeritzako ikuskatzaileei inolako ordena judizialen beharrik gabe eskatutako dokumentazioa erakutsi beharko diete.

Bestalde, doan ostatatuta dauden orrialde pertsonalak, normalean publizitatea dutenak, jarduera ekonomiko gisa hartuko dira eta beraz legearen ezarpen eremuaren barnean geratuko dira

Zentsura elektronikoa
Duela bost urte, Internet «mutiko arraro» batzuen gutizia baino ez zenean, asaldaturik zegoen talde bati «ETAren aldeko»tzat jotzen zuten web gune bat erasotzea bururatu zitzaion, Euskal Herria Journal. Beraien helburu bakarra orri hura ziberespaziotik ezabatzea zen, Miguel Angel Blancoren erahilketaren mendeku bezala. Uda hartan Espainia osoan zabaldu zen gorroto kolektiboaren emaitza bezala, anekdota hutsa izan beharko lukeena, sarearen aurkako zentsura kasurik garbiena bihurtu zen.

Orain Gobernu zentralak zentsura elektroniko mota hori instituzionalizatu nahi du. Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzu Legea onartuz gero (LSSI), nahikoa izango da «agintari eskuduna»ren erabaki bat Euskal Herria Journal bezalakoak ixteko. Internauta kritikoek ez dute e-posta bidez bonbardaketarik egin beharko. Nahikoa izango da Gobernuaren ideologiarekin bat egitea


Azkenak
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Protesta egingo dute Los 40 Summer Live jaialdiaren aurka, Zarautzen

Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]


Azterketa %90ek suspenditu dute eta Zupiriak esan du: “Ertzain izateko ikasi egin behar da”

3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".


CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, “baldintza egokirik” ez daudela arrazoituta

Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".


Nila Heredia
“Evo Moralesek ingurune toxikoa du, eta ezinbestekotzat jo du bere burua”

Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.


Guggenheim Urdaibai Stop plataformak museoaren proiektua bertan behera uzteko eskatu die instituzioei

Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Eguneraketa berriak daude