NAFARROAN BAGINEN ETA BAGARA

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Eeuskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzen duten bi kanpaina egin dira azken bi hilabeteetan Nafarroan: bata otsailean jorratu genuen Oinarriak elkargunearen «Euskaraz, eskubide osoz!» eta bestea IKA koordinakundearen «Ya somos 100.000 navarros/as». IKAko Arturo Campion euskaltegiko zuzendari eta kanpainako koordinatzaile Sagrario Alemanekin izan gara eta gaztelania hutsean egindako kanpainaren nondik norakoak eta hark izandako oihartzuna izan ditugu hizpide.

«Ya somos 100.000 navarros/as« bi epetan burutu da. Lehenean ehun mila nafar bazirela esaten zen, ez zen ezer gehiago eransten eta jendearen jakin-mina piztu nahi zen. Bigarrenean, aldiz, 100.000 nafar euskaldun badirela zioen kanpainak eta gainera kanpainaren hartzailearekin euskaraz aritzeko nahia dutela. 100.000 pertsona horien artean denetarik dago: euskaraz gutxi dakitenak, gehiago dakitenak, gehixeago dakitenak eta asko dakitenak, normalean euskaraz aritzen direnak... Datuok azken inkesta soziolinguistikotik abiatuta atera dituzte.
Kanpainaren mezua helarazteko 41 iragarki ipini dira «Diario de Navarra»n, «Diario de Noticias»en eta «Gara»n eta 87.000 aleko propaganda-tartekoa egin da lehen bi egunkarietan. Iruñeko eta Tafallako Ser , 40 Principales, Cope eta Cadena 100 irratietan 450 iragarki ipini dira. 27 zine aretoetan ere iragarkiak sartu dira. Eta azkenik, 13.000 diptiko banatu dira kalean.
Kanpainak erdaldunak izan ditu jomuga, sentsibiliza daitezen. Gainera, kanpaina gehienak euskaldunei edo hurbileko jendeari begira egin izan direla oharrarazi du Alemanek. Horrexegatik egin dute kanpaina gaztelaniaz, erdaldunek ez zituztelako ulertzen. Halaber, hizkuntza eskubideak erdaldunenak ere badirela esan nahi izan dute, eskubide horiek errespeta daitezen bidea erraztea badutela, euskara ikasiz gero hizkuntza bat edo bestea erabiltzea hautatzeko askatasuna izango dutela. Bestetik, euskararen prestigioa berreskuratzea izan du helburu. «Gobernutik eta inguruetatik desprestigioa sortzen duten mezuak eman dira. Jende askok oraindik pentsatzen du euskara ez dela Nafarroako hizkuntza, eta sinestarazi diete edo beraiek zuten uste hori indartu egin diete. Argi eta garbi zera adierazi diete hainbat esaldi eta artikuluetan: lingua navarrorum ez zen euskara, baizik eta Nafarroako erromantzea», adierazi digu Sagrario Alemanek. Horri beste hainbat mezu gehitu behar zaizkio: egun irakasten den euskara asmakizun bat dela, benetako hizkera Hegoaldeko goi nafarrera dela, ikastoletan irakasten dutena Nafarroaren kontrako historia dela... Alemanek dioenez, orain arte euskaltegietara hainbat pertsona hurbiltzen zen «nire hizkuntza delako ikasten dut euskara» esanez edo lanerako egokia zela iritzita.


IKASLEEN BEHERAKADA. Azken urteetan euskaltegietako matrikulazioak gutxitu direla gauza jakina da. IKAren kasuan ere gauza bera gertatu da. 1998 urtera arte matrikulazioek gora egin zuten eta urte hartatik gutxitzen joan dira. Hala, 1997-98 ikasturtean 1.461 ikasle zituzten eta egun 1.100 inguru. Matrikulazioek Euskal Herri osoan egin dute behera, baina Nafarroa izan da probintziarik kaltetuena.

Aurretik aipatutako desprestigioaz gain, arrazoi gehiago aipatu ditu kanpainaren koordinatzaileak matrikulazioen beherakada azaltzeko. Hainbat azterketetan ageri denez, jendeak euskara ikasteko denborarik ez duela dio. «Uler daiteke motibazio aski ez duela edo lehentasuna beste gauzatan jartzen duela. Bestalde, gauza gehiagotan aritzen da jendea egun: informatika, dantza… Eta guk eskaintzen dugun modeloa orain dela hamabost urte segitzen genuen bera da: zortzi ordu astean». D ereduak eragina izan dezake Gipuzkoan, baina Nafarroan gutxi du Alemanen ustez. Beraz, jende motibatuarengan jakin-mina piztu dute, baina ez dira beste jende batengana iritsi. Eta horixe izan dute helburu, erdaldun horiengan motibazioa piztea.


HARRERA ONA.

Kanpainak izan-dako oihartzunarekin pozik ageri dira IKAn. Kontrako erreakzioren bat izan da, baina gehienek ondo hartu dute. Jende askok deitu du IKAko euskaltegietara eskaintzen dituzten ikastaro arruntez, udako ikastaroez eta barnetegiko egonaldiez galdezka. Batzuek euskarari berari buruzko galderak eta IKAri buruzkoak egin dizkiete. Izan da halaber kanpainagatik zoriontzeko euskaldunen deirik. Horiez gain, bete du beste funtziorik kanpainak. Irailean matrikulazioak jaitsi ziren azken urteetako joerari jarraiki. Otsailean, ordea, aurreko urtean baino matrikulazio gehiago egon da, iaz lehen urratseko bi talde abiatu ziren eta aurten hiru


Azkenak
Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


‘The Lancet’ aldizkariaren arabera, Israelek 434.000 palestinar hil ditu 2023ko urritik: Gazako biztanleriaren %20

Iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du aldizkariak. Kalkuluen arabera, 2023ko urriaren 7tik egunean 732 palestinar hil ditu batez beste, Israelgo armadaren erasoen... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Janaria sartzeko “10 orduko etenak” iragarri ditu Israelek, Gazan 100.000 haur desnutrizio arriskuan daudelako

"Pausa taktiko" gisa definitu ditu Israelek. Igandean hasi da eta 35 kamioi sartu dira Gazako zerrendara.


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


Eskuz eta banaka

Udan, Sargazoen itsasoan (Ipar Amerikako ekialdean) eme bakoitzak 2-3 milioi arrautza askatuko ditu. Baten batek bizirauterik badu, bi hilabeteren baitan ekialderantz igerian hasi eta urte erdi izaterako Azore uharteetara helduko da. Bertan elikatu eta haziko da, urtebeterekin,... [+]


Eguneraketa berriak daude