«Bi identitate esklusibo ari dira eragiten hemen»


2002ko martxoaren 10ean
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu
Ondorio zehatzik ateratzen al da azterketa honetatik?
Bai, baina korronte ondorioak dira, gurea ez baita estatistika soziologiko bat, probabilitate guztien aukera barruan eduki eta emaitza borobila ematen duena. Gurea probabilitateen estatistika erlatibo bat da, eta erlatibizaturik, oso ondo agertzen da bi identitate sistema esklusibo ari direla eragiten Euskal Herrian, biak arrazionalak. Bi identitate esklusibo horiek egiten dute egoera gatazkatsu, batak ala besteak nagusitu behar duelako. Hemen nazio arazoa ez dago planteatua "euskaldunak ala Gaztela herrikoak" bezala; ez, hemen "euskaldunak ala espainolak" eran dago planteatuta.

Azpimarratuko zenukeen beste zehaztasunik?
Bada, adibidez, A ereduko haurrak, Bkoak eta Dkoak ulermen geografikoan ez dabiltzala berdin. Hartu 6-9 urte dituztenak, eta garbi ikusten da D eredukoek ulermen geografiko aberatsagoa edo hobeto mamitua dutela.

Galdeketak zeuzkan galderarik zailenak?
Zorrotzenak behintzat, "Zein da zure nazioa?" eta "Zein da zure nazionalitatea?" ziren, azken hau batez ere. Txikiek, batez beste, "ez dakit" erantzuten zizuten zintzoki, gehienek entzun ere egin ez zituztelako hitz horiek. Baina jada 9 urtetik gorakoek, eta batez ere 12-14 urtekoek entzunak dituzte, eta gutxi gorabeherako ideiaren bat egina dute ere. Baina nola azken batean galderak oso politikoak diren, eta hemen politikoki alde batetik eta bestetik tentsionatuta dauden, 14 urteko askok "ez dakit" erantzuten zizuten, "ez dut erantzun nahi" garbiki adierazi beharrean. Inhibizioaren fenomenoa agertzen da hor indarrean.



Pilar Iparragirre

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...