TERMOMETROA


2002ko otsailaren 24an

BATASUNAREN AURKA

BALTASAR Garzonek Segi eta Askatasuna legez kanpo jarri ondoren, Espainiako Gobernuak Alderdien Legearen erreformari ekiteko zenbait ekimen jarri ditu abian, nagusiki Batasuna legez kanpo jartzeko asmoarekin. PSOEk eman beharko dio baietza lehenbizi eta ondoren Baltasar Garzonek ateak zabalik izango lituzke. Legez kanpo jartzeko giltza biolentziaren gaitzespenean legoke, eta hori egingo ez lukete alderdiek, besteak beste, ezingo lukete hauteskundeetara aurkeztu. Datozen asteotan ikusiko da nola bukatzen duen saio honek, baina PPren gobernuak Batasuna legez kanpo jartzeko erabaki irmoa hartu bide du jada.


2003KO UDAL HAUTESKUNDEEI BEGIRA IBARRETXEREN EKIMENA

ETA-REN mehatxupean diren zinegotzien segurtasuna eta 2003ko udal hauteskueez aritzeko bilera deitu du Ibarretxe lehendakariak ostiralerako.Batasuna baztertu duen deialditik segurtasun neurriak eta zinegotzien jardunerako neurri administratiboen azterketa espero daitezke, baina horren agerian ez diren beste helburu batzuk ere badituela ematen du. EAJk PSE-EE erakartzeko ahalegina egiten duen bitartean, Ibarretxe lehendakariaren ekimen batean parte hartzera behartzen du PP, ikusi behar zein mailatako ordezkaritzarekin. Ajuria Eneko Itunaren garaiak oso atzean geratu dira, baina ez da zalantzarik bilera hartako kide zenbaitek itun horren gisako zerbaitekin amets egiten duela.


GOSE GREBAREN HEDAPENA

IRUÑEAN Segiko gazteak egiten ari diren gose greba Baiona, Bilbo, Gasteiz eta Donostiara hedatuko da hilaren 24tik aurrera eta beste sektore batzuk ere parte hartuko dute baraualdian. Iruñean 18/98 sumarioaren ordezkaritza batek ordezkatuko du Mahai Nazionalaren ordezkaritza eta Bilbon LAB, ESK eta Hiru sindikatuko kideek ekingo diote baraualdiari.


JAVIER ROJO ETA PATXI LOPEZ

HAUTAGAI posibleek ezetz diote, baina martxoko lehen egunak hurbil direla, PSE-EEren idazkaritza nagusirako hautagai garrantzitsuenen izenak laster aterako dira plazara. Horien artean hasieran ez aurkeztekoan zegoen Patxi Lopez eta kontsentsuaren hautagaia izan nahi duen Javier Rojo, askoren ustez Redondo Terrerosen sektorearen alde atsegina.


EGI-ZALEEN AMETSAK ETA KRITIKAK LONDRESETIK

LONDON School of Economics-eko EGIko zenbait militante eta zaleek euskal egoera politikoaren hausnarketa egin dute ezagutzera PENTSIOAK
Eusko Legebiltzarrean EAJ, PSE-EE eta PPren botoekin parlamentarien pentsioez hartutako erabakiak ez dira batere gustuko izan euskal gizartean. Zenbait gauzez ohartzeko ez da sondeo edo inkesta berezirik behar. Baina gustuko ez izateaz gain, neurriok onartu zituzten parlamentarien irudi kaskarra geratu da. Laster ohartu ziren PPkoak, eta EAJ eta PSE-EEk ere ez dute atzean geratu nahi izan, bakardade gorrian. Ikusi behar orain zertan geratzen den onartutakoa eta joan den astean erabakitakoaren murrizketa norainokoa den. Batzuetan behintzat - eta agian uste baino gehiagotan- hautatuak eta hautesleen iritziak antipodetan dira.
emandako argitalpen batean. Burujabetza eta independentziarako aldarrikapen sendoak egiteaz gain, indarkeria bideak kritikatu eta EAJri Gernikako Estatutuaren bideak gainditu eta burujabetzaranzko pauso sendoak hartzeko eskaera egiten dio. Hona hemen hausnarketaren azken hamar lerroen itzulpena: «EGIko erkideok: iazko kongresu etsigarri eta kontinuistaren ondoren hausnar dezagu berriz. Erabaki dezagun zer nahi dugun: gure alderdietako kuadroek kudeatzen duten administrazio espainiarrean erdimailako postu bat lortuko duen belaundaldi ordezkatzea, edo, bestalde, ea gure zeregin garrantzitsuena gure nagusien jarrera zerbitzariari erronka egitea den, eta gure patua askatasuna».


UPN ETA PSN-REN ZAILTASUNAK

BILERAK bilera, UPN eta PSNren datozen hilabeteetako harremana lehia gogorrarena da. PSNren erronka ez da makala: UPNtik ihesi beharrean da 2003ko udal eta foru hauteskundeei begira, baina biolentzia eta abertzaleekiko gaiei dagokienez inoiz baino zorrotzago ere agertu beharko da, aurkari politikoak zirrikitu txikienarekin egingo diolako eraso ahal duen bakoitzean eta bere bitarteko guztiekin.


Eguneraketa berriak daude