SAREKO EUSKAL MUNDUA


2002ko otsailaren 17an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Munduan zehar bidaiatzen dugunean ez da zaila gure bidean euskaldunen bat aurkitzea. Mexikora edo New Yorkera oporretara joan eta han bizi diren euskaldunen errealitatearekin topo egiteko aukera handia da. Baina erbestean bizi diren euskaldun horiekin guztiekin kontaktuan jartzeko ez da beharrezkoa bidaia luzeak egitea, egun, Internetek eta gure ordenagailuko sagutxoak klik batean eramaten baikaituzte nahi dugun lekura. Hori da, hain zuzen, Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioak sortu berri duen Basqueworld.net egitasmoaren helburua, Euskal Herriaren eta euskal erbestearen bilgune izatea. Gu Joseba Intxausti Euskal Fundazioko idazkariarekin aritu gara solasean eta berak argitu dizkigu egitasmo berri honen gorabehera guztiak.



EUSKAL FUNDAZIOAREN EGITASMOA.

Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioak 1984. urteko udazkenean ireki zituen bere ateak, bere izenak adierazten duen lez kulturaren alde lan egiteko helburuz. Baina bigarren helburu garrantzitsu batekin ere sortu zen Euskal Fundazioa: diasporarekin lan egitearena, alegia. Basqueworld proiektuarekin duela urtebete hasi ziren eta www.basqueworld.net helbide elektronikoa klikatu besterik ez da egin behar euren lanaren fruitua ikusteko. Orduan, Euskal Herriko eta diasporako euskaldunentzat tresna baliagarria den atari bat irekitzen zaigu gure begien aurrean, batzuei zein besteei elkarri informazioa trukatzea ahalbidetuko dien euskarria. Joseba Intxaustik hala adierazi digu: "Euskal erbestea herrialde eta herri ezberdinetan banatua dago eta bakoitzak bere berezitasun historiko, geologiko eta kulturalak ditu. Berezitasun horien berri izatea eta horiek zabaltzea nahi du gune honek, informazioa trukatuz eta elkarren sustagarri izateko helburuz".Hiru dira atari sortu berri honek dituen atalak: Euskal Herria, Ipar Amerika eta Latinoamerika.

EUSKAL HERRIA HERRIZ HERRI.

www.basqueworld.net atariak orokorrean euskal kulturari dagozkion gaiak jorratzen ditu. www.basqueworld.net/euskalherria web orriak, Euskal Herriaren iraganeko eta oraingo kultur jakingai iraunkorrak eskaini nahi ditu eta, beraz, tradizioa, mundu etnografikoa, historia eta abar, azken belaunaldien aportazioarekin tartekatuko du. Gainera, bi datu base aipagarri ditu gune honek, batetik, Euskal Herriko herrialde guztien datu basea eta, bestetik, Nafarroakoa.
Formulario bidezko bilaketa erraz batek segundu gutxitan edozein herrialderi buruzko informazioa eskaintzen digu. Gainera, herrialde guztien izen eta abizenen azterketa etimologikoa, informazio etnografikoa eta artea edo gastronomiari buruzko informazio ugari gehitzen joango da.

IPAR AMERIKA INOIZ BAINO GERTUAGO.

www.basqueheritage.com atala Ipar Amerikako euskal diasporari zuzentzen zaion gunea da. NABO Ipar Amerikako Euskal Erakundeen Federazioarekin batera sortu du Euskal Fundazioak gune hau eta garrantzi handia eman diote hango euskaldun jatorrikoen arteko harreman munduari, barneko harreman munduari. Izan ere, hori da Kanada eta AEBei zuzenduta dagoen gune honen ezaugarri edo tresnarik potenteena: euskal sustraiak dituen guztia jasotzen duen bilatzailea. Bertan, Ipar Amerikako elkarte, euskal etxe, erakunde, ostalaritzarekin loturiko zerbitzu euskaldun, jaialdi, festa edota ospakizun guztiei buruzko informazioa eskura daiteke. Honetaz gain, euskaldun izatea zer den azaltzeaz arduratzen den saila ageri da basqueheritage web gunean. Euskal Herriari buruzko historia eta AEBetako euskal historia ere jasotzen du sail honek, baita euskal sukaldaritzari eskainitako informazioa ere. Informazio hau guztia, euskaraz nahiz ingelesez eskura daiteke. Joseba Intxaustik adierazi digu web gunearen adierazgarri eta ezaugarri garrantzitsua dela informazioa lau hizkuntzatan eskainia egotea, euskaraz, ingelesez, frantsesez eta gazteleraz, alegia. Alde horretatik guneak euskararen leihatila bat izan nahi duela gehitu digu Intxaustik.


LATINOAMERIKA GURE ESKU.

Latinoamerika atalerako bi proiektu nagusi jarriko dira abian. Lehenengo proiektua Deustuko eta Euskal Herriko zenbait unibertsitatetako hainbat irakaslek burutuko dute, gerra ondoko erbestearen kultur bizitzari buruzko informazioa bilduz. Informazio honekin guztiarekin garaiko pertsonaia garrantzitsuen biografiak argitaratuko dira web gunean eta baita biografia horiek egiteko erabili den bibliografia ere. Honela, erbeste garai hartan, herrialde guztietan egin zen lanaren berri emango da, bai kazetaritzan, bai liburugintzan, bai pinturan eta abar. Bigarren proiektua, berriz, euskal gizartearen ispilu izango den gida bat da, Ipar Ameriketako atalekoaren antzekoa.

"EUSKAL KULTURA" ALDIZKARIA.

Azaldutako hiru atal geografikoetaz aparte, beste sail bat ere badago web gune honetan: "Euskal Kultura", www.basqueworld.net gunearen aldizkari elektronikoa. Joseba Intxaustik horrela argitu dizkigu bere ezaugarriak: "Aldizkari oso apala da, erbestea eta Euskal Herria lotzeko asmoa duena. Bertan mundu osoko euskal albisteak argitaratuko dira, mundu osoko euskaldunei interesgarri suerta dakizkiokeenak. Albisteek ez dute maiztasun izugarria izango, baina, kultur munduan interes berezia duten albisteak bilatuko ditugu beti". Esate baterako, Pablo Nerudaren liburu baten euskarazko itzulpen bat egin bada, agian Txileko euskaldunei asko gustatuko litzaieke horren berri izatea. "Euskal Kultura" buletina Euskararen Aldeko Euskal Fundazioaren web gunean ageri da eta basqueworld atariaren barnean dago helbidea: www.euskalfundazioa.org helbidean.

HARTZAILE ETA IGORLE ALDI BEREAN.

Basqueworld atariak, beraz, mundu osoko euskaldunek erabiliko duten tresna baliotsua izatea du helburu. Eta ez bakarrik informazioa jaso eta aztertzeko aukera eskainiko duen tresna, baizik eta eduki sortzaile izateko aukera ere emango duena. Modu honetan, hartzaile izateaz gain, euskal diaspora igorle ere bihur dadila da Euskal Fundazioaren nahia. Honela adierazi digu Intxaustik: "Nahi genuke web gunea guk ez egitea, baizik eta honetan interesatuak egon litezken guztiek. Helburua denok parte hartzea da, eta gero, ikusiko da partehartze hori nola eta zer bidetatik eramango dugun". Etorkizuneko Euskal Herria, lurralde honetatik kanpo dagoen horrek ere izan behar duela pentsatzen dute Euskal Fundazioko kideek eta horrela izan dadin lan egiteko gogo bizia dute. Euskal erbestea ez dadin erbeste izan, baizik eta bertakoa


Azkenak
Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


Emakumeak gizonenak ziren lekuak hartzen

Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]


2025-08-11 | ARGIA
Editoriala
Hartu edo utzi

Okindegiko ilaran, bi emakume. Itxuraz erdi-ezagunak, hitz egiteko duten moduagatik. Pareko egunkaria hartzeko keinua egin du bietan zaharrena dirudienak, eta zera esan dio besteari: “Dauden albisteekin, agian gaur nahiago izango dut animalien dokumental bat ipini”... [+]


“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Eguneraketa berriak daude