LARRUN MENDIA TRENEZ


2002ko urtarrilaren 20an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Azkaine eta Sara artean, Larrungo magalean San Inazio lepoa dugu, Lapurdiko mendirik garaienera igotzen den tren ttipiaren geltokia. Larrungo tren ttipi hau benetako bilduma-pieza da. 1923an inauguratua, epoka-trena izaten jarraitzen du, aldaketa gutxi izan baitu.

Igoerak irauten duen bitartean (35 minutu inguru) antzinako trenbideen sentsazioak bizi izango ditugu, eta zer esanik ez, paraje zoragarri honetaz gozatuko dugu. Bidean zehar historiaurretik gurekin bizi diren euskal zalditxo basatiak edo pottokak ere behatzeko parada izango dugu.
Azkenik, Pirinioetako azken gailur honek bere tontorretik (antena eta benta berriak ahaztuko ditugu) Euskal Herrian imajina daitekeen paisaiarik zoragarrienetakoa eskainiko digu. 360 graduko talaia honetatik, eguraldia adiskide badugu eta horretarako dagoen orientabide-maparen laguntzaz, gure ikusmenak Pirinioetako gailurrak, Donostia eta Baiona arteko euskal kostaldea, zazpi probintzietako zati handia... aurkitu ahal izango ditu.
Ordutegia: Martxotik azarora, goizeko 9:00etatik (udan 8:30etatik). Irteerak jende-kopuru eta eguraldiaren arabera (orokorrean 35 minuturo). Txartela (joan-etorri): helduak 9,5 euro., umeak 5,34 euro.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude