Pilotari profesionalen sindikatuaren eskutik ezagutu dugu hauen haserrea, Asegarce enpresak Barriola leitzarra eskuz binakako txapelketatik at eman duelako. Bere komunikatuak ez zuen Asegarceren jukutria zuritzen eta hori berez eskertu beharko zaio. Klarki, guztiok ulertzeko moduan, gaztelaniaz. Pilotari bazkideen artean gustura ez dagoenik ere bada noski, ez Iparraldea baztertua ikusi dutelako, ez, kirolarien eremuan elkartasuna euroa bezain berria delako baizik. Bilboko Euskal frontoia izan omen da zaleei estreinakoz trabesak eurotan egiten aukera eman diena. Posturak oihukatzen zituztenek, ohi bezala profesionalak izaki, argi eta ozen kantatzen zuten: «cuatro a cien», «cien a siete», «mil colorau». Hor ez da sesiorik izan. Pilotariak, tartekariak, zaleak eta kazetariak ados. Guztiak bat. Aukeran, Euskal Jai, Galarreta, Astelena, Beotibar baino Festival Criollo, Gala de Remonte en Cesta, Pelota Temprana, Veo y Juego izendatuko balituzte nik nahiago. Horrela, agian esportagarriagoa ere izanen bailitzateke gure kirol nazionalarena, gure nazioaren mesedetan. Jokoa ez dela errenta???? Gezurra