IZPIAK


2002ko urtarrilaren 13an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Patxi Lopezen izena gero eta indar handiagoz entzuten ari da, PSE-EEren etorkizuneko idazkari nagusi izateari dagokionez. Izenik aipatzea ez dela komeni diote sozialistek, baina oraingoz Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusiarena da indar handienarekin ateratzen ari dena. ‘El Pais’en esanetan, gainera, Jose Blanco PSOEko antolakuntza idazkariaren babesarekin.
Enrique Goñi izango da aurrerantzean Caja Navarrako zuzendari nagusia. Aurrezki kutxa honetako Administrazio Kontseiluan duen gehiengoaz baliatuz egin du izendapena UPNk, orain arte kontsentsurako egon den jarrera apurtuz. Goñik Lorenzo Riezu ordezkatuko du.
Ramon Rabanera Arabako ahaldun nagusiak aditzera eman duenez, 2002an Jaurlaritzak eta diputazioek Madrilgo Gobernuarekin akordiorik lortuko ez balute, Arabak bere aldetik negoziatuko luke Kontzertua.


ASTEKARIA
2002ko urtarrilaren 13a
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude