«1512-1530EKO BASAKERIA EZKUTATU DUTE»


2002ko urtarrilaren 13an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Pedro Esarte Muniain 1936ko uztailaren 15ean jaio zen Elizondon, «hiru egun ‘glorioso’ak baino lehen», oraindik sanferminak zirelarik. Lekarotzen ikasi zuen, bederatzi eta hamahiru urte bitarte, eta gero, apaizen iritziaren aurka, harakin bilakatu zen. Dena den, "txatar biltzailea, kontrabandista eta bertze" izan dela aitortu digu. Edonola ere, orain ere harakin lanetan jarraitzen du.

1976an, berrogei urte bete zuenean, "zorionez edo zoritxarrez, auskalo", Baztandarren Biltzarrean sartu zen. Bertan "kaikua"rena egitea egokitu zitzaiola adierazi digu, eta ez ahopeka. Izan ere, politika korapilo izugarrian murgildu omen zen. Gazteek ikurrina paratu zuten, goiza ikurrinaz bete zen eta udalak agindu zion kioskoan karlistek jarririko bertze ikurrina bat kentzeko. Negoziaketaren ondoren, ultimatuma zela medio, ikurrina kendu zuen, ikastolako taberna alderdirat eramaiteko. Arratsaldean, halere, jendea berdin-berdin makildu zuten. Hagitz era bortitzean, gainera. "Horrek nazkatu ninduen", dio. Baztandarren Biltzarrean aritu zenekoak eta kontu berriagoak ere esan dizkigu segidako elkarrizketan.

Beraz, horrez geroztik ikerkuntzari buru-belarri ekin zenion.

Aipatu behar da, haatik, 1977an Elizondoko alkate bihurtu nintzela, eta horrek eragin handia izan zuen niregan. Bi arazo nagusi izan genituen: Mirentxu Purroy kazetaria ("Punto y Hora de Euskal Herria" agerkarikoa) espetxeratu zuten eta Bergarako alkateen taldean sartu ginen. 1980 aldean mendiak berreskuratu genituen. Ikertu eta kausitzen nuenari esker, herriz-herri eman nituen hitzaldiak, jende orok aurkikuntzen berri izan zezan. 1983 eta 1987 artean zinegotzia izan nintzen, ikastolak izan zituen iskanbilak pairatzeko. Liburu batzuk argitaratu nituen. Urte horietan, halaber, 1512ko konkistaren inguruan edireniko guzia gorde eta liburu bat egiteko asmoa nuen, baina azkenean lau liburu sortu dira. Argitaletxeren batek gehiegi zela erran zidan. Hondarrean, Txema Aranaz (Pamiela argitaldariko editorea) animatu eta dena liburu berean plazaratzea erabaki genuen.


Eta duela gutxi liburua aurkeztu berri duzu, bederatziehun orrikoa, "Navarra 1512-1530. Conquista, ocupación y sometimiento militar, civil y eclesiástico". Izenburua irakurririk, gaia agerian dela ezin ukatu, baina zergatik burutu duzu horrelako lan itzela?
Gaiak betidanik kezkatu bainau. Nik entzuna nuen Aizpun eta Del Burgorena hirurogeiko hamarkadan, itunaren kontuarena, inongo konkistarik ez zela eman eta horrelako gauzak. Enetako, aldiz, ez zegoen garbi. Kontraerran gehiegi topatu nuelakotz. Erraite baterako, korteak bakarrik biltzen ziren erregeordeak agintzen zuelarik. Ildo beretik, guda karlistak, estatuak sorrarazitako foruen aurkako egoerak, 1841eko legea, autonomiak... hori dena estatuaren menpe dago, estatuaren eskuetan. Ikus LOAPA eta bertze. Estatuak, hitz batez, nahi duenean gauzak bere alderat eramaiten ditu eta ez dago hori aldatzeko ahalmenik.

Zer gertatu zen Nafarroan 1512 eta 1530 artean, zein izan zen nafarren jarrera?
Nafarrek defentsari heldu zioten. Dena den, Nafarroak ez zuen armadarik 1512an. Bizilagunak mobilizatzeko deialdia entzun eta prestatu ziren. Ez zen armada profesional bat, baina, desoreka izugarria zen. Haiek Granadan, Italian, eta bertze hainbat tokitan borrokatu zuten. Nafarrek, ez. 1513. urteko saiakeran, erresuma berreskuratzeko, Labrit erregea lur jota geratu zen. 1516ko altxamendua guziz nafarra izan zen. Herriak matxinatu ziren. 1521ean nafar armadako militar garrantzitsuenak Labrit erregearen lagunak ziren, nafarrak beraz, ez kanpotarrak. Nagusiarazi nahi duten balizko frantses-espainiarren arteko borroka ez da zuzena, hor gertatu zena nafarren eta espainiarren artekoa izan zen. Eta izugarria da, zeren eta gaztelarrek, dokumentazio osoan, nafarrei "frantses" deitzen ohi baitzieten baldin eta amore ematen ez bazuten. Etsiz gero bai, orduan "nafar" deitzen zieten. Okupatzaileek ez zuten onartzen nafar ezberdintasuna. 1524an Hondarribian borrokatu zen berriro. 1512 eta 1530 bitarte denbora luzea pasa zen, eta ondorioztatu zen menpekotasun zibil, administratibo, ofiziala erabatekoa izan zen.

Jende anitz hil zen?

Okupazio militarra basakeria izan zen, baina ezkutatu den basakeria. Iruñeak amore eman zuenean hiriburuko jendea hiltzea ekidin zen. Nafarroa Beherean guda handia izan zen, ihes eginiko guziak hor zirelakotz. Jende anitz hil zen, hamaika, baina bakarrik ematen zuten goi mailako hildakoen albistea, kapitain batena eta horrela, ez jende xumearena. Horrela, eta irudia ezosoa dela uler dezagun, heriotz zigorren berri bakarrik dugu baldin eta, ondasunak zirela medio, erreklamazioren bat bazegoen. Bertzenaz, ez. Adibide bat, Martin Leatxe notarioa. Bertze notario bati eman zizkioten bere ondasunak, horiek heredatzen ziren arren. Hor agerian da hil zutela, baina inoiz ez zuten hori aipatu. Horren berri dugu bertze notarioari emanikoaz aritu zirelakotz idazki batean. Heriotz anitz ezkutatu zen, eta egun ez dago zehazterik.

Zein ondorio izan du? Egun ere eragina du?

Gu nafar estatua ginen. Orain espainiar probintzia gara. Irakurleak berak hausnarketa egin behar du, irakurleak eta politikariak. Europako Batasunean, txanpon bakarra, helburu bakarrak, laster armada bakarra ere izango da. Nafarroak eta Euskal Herriak oro har ez du zertan ordezkaririk behar Madrilen. Europarekin harreman zuzena ukan behar da, bitartekaririk gabe. Hobe litzateke pertsonendako, administraziorako, ekonomiarentzako...

Hainbat egilek, Tomas Urzainkik kasu, liburu hau "definitiboa" dela azpimarratu du. Zuk uste duzu gaiaren gaineko ikerkuntza hagitzez gehiago sakontzen ahal dela? Datu, artxibategi lan gehiago burutzen ahal da?
Beti kausitzen ahal da gehiago. Nik uste dut, dena den, zaila dela. Artxibategiak miatu ditut, eta gauza bat erranen dizut: Erdi Aroan ez, baina XVI. mendean txiroen datuak ere jadanik agertzen dira idatzirik. Arazoa da hemen jendea euskalduna zela, eta euskarak mila urte eman du zokoraturik. XVI. mendean denak aritzen ziren euskaraz, baina gazteleraz idatzi behar, goitik agindurik. Jende gehien-gehiena, ia denak alfabetatu gabeak zirela erakusten ahal dut, beraz jendea ez zen existitzen. Idatzirik dagoena gutxiengo txiki-txiki baten isla da, ez bertzerik. XVII. mendean, konkista gauzatu eta mende oso bat igaro ondoren, Baztanen 15 kargudun zeuden, bada batzuetan bik bazekiten idazten, edo batek, edo inork ez. Eta Baztango kargudunak ziren, nagusiak. Paper ofizialak egin ondoren, auzian interesaturik zegoen jendeak ez zekien zer jartzen zuen sinaturiko paperetan. Eta XIV, XV. mendeetan, paperak aberatsenak ziren bakarrik.

Hortaz, informazio gutxi. Baina nik egin dudana izan da nafar jende xumearen gainean zegoen guzia bildu. Hori ezin duzu Espainian egin, bertan lurralde bat konkistatu, Andaluzia lekuko, eta paperak erretzen zituztelakotz, hizkuntzak ere arras desagerraraziz. Nik nafar epaiketei buruzko prozesu agirietan informazio handia ediren dut. Hogei urtez aritu naiz. Bertze adibide bat eskainiko dizut, jendeak uler dezan: agiri horietako aurkibide liburuek soilik apalategi bat betetzen dute, eta gero aurkibide horietako lerro bakoitzak makina bat orri jarriko dizu mahaiaren gainean. Material gehiago irakurtzen ahal da, baina nik uste dut, zintzoki, intuizio ona izan dudala, deus ere topatu gabe pila bat irakurtzen ahal duzulakotz.

Zein lan duzu orain eskuartean?

Lehenik eta behin, Hondarribiko setioa. Alardea militarrek zibilei eraginiko mozkorraldia da jendea ez ohartzeko hiltegirat eramanen dutela (harakina naiz). Gero, jai hori, nahi duten moduan ospa dezatela, baina bertzelako gauza da. Nik nahikoa erran dut zenbait artikulutan.

Hondarribiko setioa dela-eta, Aldabe mendiko gatazka azaltzen dut, Aldabe baita, ez "San Marzial". Izena ere aldatzen dute, lehenagoko ikuspegia deuseztuz. Lehen erran bezala, ordukoek irakurtzen zekien %1endako idazten zuten, boteretsuenendako. Hortaz, lerro artean irakurtzen jakin behar da, testuak desmitifikatu behar dira.

Zein da zure iritzia lurraldetasunaz, eta basko-nafar-euskaldun nortasunaz?
Euskal Herria eta basko izaitea loturik dago. XIX. mendean inork ez zuen ukatzen. "Diario de Navarra" sortu eta lan handia egin dute hori estaltzeko. Foruen aldeko "Gamazada" ondoren hemen hainbat familia gelditu zen, horien artean Tueros generalarena, "Gamazada" zapuzteko etorri zena, eta Tueros horiek Aizpun familiarekin bat egin zuten. Gero Del Burgo familia eta 1936. urtea. Bertze filosofia nagusiarazi zuten, dena desitxuratu zuten. "Banco de la Vasconia" berak Euskal Herriko mapak egiten zituen, eta hor Aizpun senideak akziodunak ziren, oinarriko ideia gero aldarazi zuten.

Euskalduna da euskaraz aritzen dena. Gero, euskaraz jakin gabe gutxienez euskaltzalea dena baduzu, hor nago ni. Eta Euskal Herria independientea defendatzen bada, gakoa nafar estatua dela uste dut. Politikarien urratsak politikariek beraiek azaldu behar dituzte. Baina, ene irudiz, Nafarroa da estatua azaltzen duena

Bibliografia
Liburuak
- «El ferrocarril europeo de Navarra» (Iruñea, 1982).
- «Alduide, corazón de Navarra» (Iruñea, 1983).
- «El A-mejor-a-mienten» (Iruñea, 1983).
- «Navarra frente al Estado. Negociaciones y convenios desde el siglo XVIII» (Iruñea, 1983).
- «Cien años de Gamazada» (Iruñea, 1993).
- «Juan de Jasso. Nabarro de San Juan de Pie de Port, vecino de Temixtitan, México, a partir del año 1502» (Iruñea, 1993).
- «Iturri-Ederra. Fomento de Elizondo. 111 años de administración vecinal» (Iruñea, 1998).
Artikuluak hedabideetan
«Deia», «Egin», «Navarra Hoy», «Bidasoa» eta «Gara»n, besteak beste.
Historia jardunaldietan irakurritako artikuluak
- «Las relaciones de Navarra con el Estado en la época de Primo de Rivera y sus consecuencias».
- «Navarra y la Constitución Española».
- «El sentir navarro de Luis Oroz Zabaleta».
- «Tudela en defensa de la independencia navarra»


Azkenak
Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta eraiki zuen enpresaren eta Donostiako Udalaren aurkako salaketa jarri dute talde ekologistek

Haritzalde eta Ekologistak Martxan Gipuzkoa elkarte ekologistek salaketa aurkeztu dute Gipuzkoako Fiskaltzan. "Prebarikazioa" eta "Ondasun publikoen usurpazioa" leporatzen dizkiete txaleta eraiki zuen Tavaro XXI enpresari eta Donostiako Udalari, etxearen... [+]


Hasi dira Higa Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen topaketak, Gasteizen

Astelehenetik ostiralera bitarte, 18 eta 35 urte arteko 80 gaztek mundu osoko hizkuntza gutxituen arteko harremanak sendotuko dituzte hitzaldi, mahai inguru eta mintegien gisako jarduerekin. Guztira 68 hizkuntza gutxituk izango dute presentzia topaketan, inoizko kopuru handiena.


2025-07-15 | ARGIA
Sanferminak amaituta, Iruñerriko autobusek greba utzi dute, irailera arte

Zerbitzu minimoek eragin handia izan dute Iruñerrian jaietan. Negoziazioan aritu dira, baina ez dute akordiorik erdietsi. Normaltasunez jardungo dute udan, eta irailean berrartuko dituzte lanuzteak.


‘Geldi euskara zapaltzea!’ lelopean iganderako elkarretaratzeak antolatu ditu Euskal Herrian Euskarazek

Euskal Herrian euskara "hainbatetan ukatua edo bigarren hizkuntza bezala tratatua" dela salatu du EHEk, eta egoera hobetzeko hizkuntza politiketan jauziak egitea ezinbestekoa dela adierazi du. Hori dela eta, elkarretaratzeak egingo ditu Maulen, Donapaleun eta Baionan,... [+]


Trumpek ezarritako %30eko muga zergekin, kolokan dago EBn eta AEBen arteko merkataritza

Etxe Zuriko maizterrak larunbatean iragarri zuen EB Europako Batasunaren esportazioei %30eko muga zergak ezarriko dizkiela abuztuaren 1etik aurrera, biak merkataritza akordio batera ez iritsiz gero. Horren aurrean, AEBei muga zergak igotzeko prest dagoela adierazi du EBk... [+]


Kataluniako finantzaketa akordioa: galdera gehiago, erantzunak baino

Espainiako Gobernuaren estrategia politikoaren barruan mugitu du fitxa PSOEk: protagonista handirik gabeko irudi batekin jakinarazi dute akordioa, baina detaile gutxi emanda eta datarik ipini gabe.


“Intentsitate handiko” bi sexu eraso erregistratu dituzte Iruñeko sanferminetan

Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]


2025-07-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
XXI. mendeko arma-lehiaketaren probalekua izan behar al dugu?

Eskarmentu ikaragarria –hitzaren adiera etimologikoan, besteak beste– dugu europarrok arma-lehiaketetan. Eta, paradigmatzat hartu ohi denetik, XIX. mendearen amaiera eta XX.aren hastapeneko hartatik, mende eta laurden igaro denean arma-lehiaketa kartsuenera itzuli... [+]


2025-07-15 | Angula Berria
Osasun Bidasoak salatzen du urologia-patologia duten pertsonekiko arretaren gabezia larria

Eskualdeko ospitaleko zerbitzua ixtearen ondoren, ez dira Donostiako Ospitalean ere artatzen. Haurren larrialdietako arreta gabezia ere dirau. Lehen mailako arretako pediatria kolapsatuta dago eta ez dago haur-psikiatrarik.


Etxeko langileen hitzarmenaren auzia Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eraman du LABek

Etxeko langileek jasaten duten "prekaritateari" aurre egiteko, "neurri zehatzak" biltzen dituen dekalogo bat aurkeztu du sindikatuak, Bilbon. Auzia lehenbizi Espainiako Auzitegi Gorenera eraman zuela jakinarazi du LABek, baina auzitegi horrek ez diola... [+]


ANALISIA
Lasserre edo betiko leloaren betiko leloa

Egoerak bere horretan segituz gero, Euskal Hirigune Elkargoak ez du izenpetuko EEP Euskararen Erakunde Publikoa osatzeko hitzarmen berria. Orain artekoa urte hondarrean bukatuko denez, baliteke 2026an ofizialtasunik gabe izateaz gain, hizkuntza politika bideratzeko egitura... [+]


Emakume sexualizatuak oholtzan eta Arrigorriagako polemika: askatasunaren eta eredu patriarkalaren artean

Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]


Analisia
Europar Batasunak zifratua hautsi nahi du segurtasunaren aitzakiarekin

Europako Batzordeak, Batasunaren barne-segurtasuna indartzeko promesarekin, aspaldi lantzen ari den bide-orri bat aurkeztu du segurtasun-indarrek herritarron datuetarako sarbide eraginkor eta zilegia izan dezaten. Krimen antolatua, terrorismoa, haurren abusua eta antzeko... [+]


2025-07-15 | Irulegiko Irratia
Minbizien %19 gure ingurumenari lotuak izanen lirateke, Munduko Osasun Erakundearen arabera

Hori da Munduko Osasun Erakundeak iragarri berri duen zenbaki ikaragarria. Horregatik, osasun arloko profesionalen CPTS taldeak prebentzio kanpaina berria plazatu berri du, publiko handia asaldatzeko.


Eguneraketa berriak daude