Donostialdea. Bidasoaldeko talaiak

  • Aste honetan Irun eta Hernani artean ibiliko gara. Bitarte horretan Txingudi gaineko talaia natural zein artifizialak ezagutuko ditugu, Aiako Harria, esate baterako. Irun eta Hernani herriak ere gure zain dauzkagu eta bidaia bukatze aldera Artikutzako orube emankorrak ongi etorria emango digu. Ibilbide gipuzkoarra bada ere, hein handi batean, eguraldiak lagun eta gogoz bagara Goizuetatik egingo dugu azken osteratxoa.

2001eko abenduaren 16an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Hondarribiko aireportuaren ondotik zuzen abiatuz, 2 kilometrotan monumentu aberatsak dituen Irungo erdigunean sartuko gara. Berau zuzen zeharkatuz, lehenbizi Behobiarantz eta gero San Martzial-Aiako Harrirantz abiatuko gara. Lehenengo, Irundik irten eta ezkerrera desbideratuko gara, Txingudiko bista bikaina eskaintzen digun San Martzial baselizara igotzeko.
Ikuspegiaz gozatu ondoren, itzuli eta ezkerrerantz Aiako Harrira hurbilduko gaituen errepideari jarraituko diogu 69. kilometroan Aiako Harria ikusgarria gure artean agertzen den arte, Bertako gailurretara iristeko abiapunturik onena 3 kilometro gehiago eginda harrapatuko dugun Ingelesaren gaztelua izeneko parajea da. Jaitsieran mendia miresteko hainbat behatoki natural aurkituko duzue. 3,5 kilometro geroago Oiartzunen sartuko gara. Laster enparantzaren ondotik pasatu eta bidegurutze hirukoitzean erdiko bidea hartuz zeharkatuko dugu herria.


Artikutza

Artikutzara joan nahi baduzue, hortik 2 kilometrotara ezkerrera jo, Iturriotz-Altzibar norabidean, eta beti zuzen jarraitu, Oiartzungo azken bidegurutzetik 14 kilometrotara Bianditz lepoa harrapatzen duzuen arte. Hortik aurrera Artikutzako orubeari sarrera ematen dio baserriraino 1,5 km. besterik ez zaizue falta. Hori bai, bertan sartzeko Donostiako Udalaren baimena eskatuko dizuete.
Bianditz gaina baino kilometro bat lehenago ezker-beherantz Oianlekuko harrespilak bisitatu, eta Bianditzeko gailurrean bista politak ikusteko aukera izango duzue. Orubean bertan (Nafarroan kokatua, baina 1919an Donostiako Udalak erosia) pagadi ederraren artean haritz franko ere ikusiko duzue, Udalak jarritako beste zuhaitz mota askoren artean.
Berriz ere Oiartzungo bidegurutzean (117. km.) zuzen segi, eta 700 metrora ezkerrera abiatuko gara (Alcampo hipermerkatuaren ondotik) eta 8 km. barru «sagardoaren hiriburura» iritsiko gara, Astigarragara. Sagardotegiez gain, herrian monumentu baliotsuak ditugu, hala nola, Jasokundeko Andra Mari eliza (XIII. mendea), atxikiriko Murgia jauregia eta Plaza Etxe, Goikoetxe, Bortaene eta Artola jauretxeak.


Goizuetarako bidea

Herritik irten eta errepide nagusia ezkerrerantz hartuz, Ergobia pasatu ostean Hernaniko ateraino ailegatuko gara, baina bertan sartu aurretik beste ihesalditxo bat proposatzen dizuegu, ezkerrera Goizuetarako bidea hartuz.
Urumea ibaiaren eskuinaldearen ondotik doan errepide polit honetan zehar lehenbizi Fagollaga auzoa igaroko dugu, eta laster Ereñotzu. Nafarroan sartu aurretik pasako dugun Hernaniko azken auzunea Pagoaga da.
140. kilometroan Nafarroan sartu eta paisaia are ederrago eta basatiagoa bihurtzen da, Organbideko benta eta Izkibi kanpina atzean utziz Goizuetaraino ailegatzen garen arte (155 km.). Alde guztietatik baso ederrez inguratua, herri atsegin honek erakusteko moduko hamaika xehetasun du: XVI. eta XVIII. mende arteko etxe zahar dotoreak, Santa Maria eliza gotikoa, Erdi Aroko zubiak eta dorretxeak, ermitak... Errepide berberetik itzuliz (ez zaituzte aspertuko), ibilbidea Hernanin bukatuko dugu.

IRUN
Hainbeste urtetan muga-hiri izan den hau, kokapen estrategikoa dela-eta, aspaldian populatzen hasi zen, erromatarren garaitik gutxienez. 1203an agiri batean lehen aldiz agertzen denetik, 1766an Hondarribiarekiko independentizatu eta hiri bihurtu zen arte, bizilagunekin liskarrak ugariak izan ziren.

Kokapena zela-eta, hiriak eraso eta suntsipen asko ezagutu zituen. Lortutako garaipenik handiena 1522ko San Martzialekoa izan zen. Eta, nahiz eta 1659an Faisaien irlan Pirinioetako Bakea sinatu, honek ez zuen luzaro iraun. Beste garaipen handia 1813koa izan zen, San Martzialeko bigarrena eta frantziarrak botaz Independentzia gudari amaiera eman ziona. Karlistadek eta Gerra Zibilak ere eragin handia izan dute hirian.


Ikustekoak

Bisitaldia Luis Mariano izeneko lorategan hasiko dugu, Frantzian izen handia lortu zuen kantariari eskainia. Bere parean, Colon pasealekua zeharkatuz Zabalgune plaza dugu, musika kioskoarekin. Beste aldean dugun Argentinako Errepublika kalean eskuinera eta handik gutxira Iparralde etorbidetik ezkerrerantz eginez Gernikako Arbola plazara iritsiko gara.
Hemen berriz ere eskuinerantz, Tadeo Murgia kaletik Santiago kalea harrapatuko dugu, hiriko zaharrenetakoa eta amaieran Junkaleko Andra Mari eliza nagusia ikusiko dugu. 1606an amaitua, 100 urteren ostean, gotiko zaharra eta euskal Berpizkundeko gotikoaren elementuak nahasten dira. Barruan, Ama Birjinaren irudia duen erretaula nabarmentzen da.
Elizaren atzean beste hiru plaza edo parke datozkigu segituan, Juncal, Sarjia eta Urdanibiakoa. Azken honen alde batean Urdanibiako antzinako ospitalea ageri zaigu. Plaza zeharkatu eta izen bereko kalea segitzen baduzue Ama Xantalen baseliza-museora iritsiko zarete, 20 mendetan zehar gurtze-toki , erromatar aztarnategi eta Gipuzkoako X. mendeko eliza bakarra. Gaur egungo eraikina XIV. mendekoa da.
Urdanibiara itzuli, zeharkatu eta San Martzial kaletik ezkerrera eginez, izen bereko plazan San Juan Harria zutabea behatu ahal izango dugu, goian 1850eko estatuaren azpian armarri batzuk dituen (Austriako etxea, Gipuzkoa, eta Irungo Unibertsitatearenak izan daitezke) marrakatutako oinarria. Aurrealdean, 1763ko arkupedun Udaletxea dugu.
Zutabearen beste aldean Eliza kalea dago, eta bertan, Arbelaizko jauregia, sendi garrantzitsu honen etxe eta pertsonaia garrantzitsuen ostatu izandakoa. Atalde barrokoa azpimarratzeko modukoa da. Berriz ere San Juan Harria zeharkatuz, Kale Nagusitik (Zabaleta etxe dotorearen aurretik) Aureliano Galiano lorategietara iritsiko gara, hasi garen lekutik oso gertu.


Aiako Harria

Hamaikatxo izen dituen eta hainbat lekutatik ikusgai den granitozko mendizerra hau Gipuzkoako zaharrena da eta hiru haitzarrek osatzen dute: Irumugarrieta, Txurrumurru eta Erroilbide. Beren azpian, erromatarrek lantzen hasitako meategietako galeriak, leizeak, pasabideak, monolitoak ageri dira.

HERNANI


Ikustekoak

Alde zaharra eta plaza aldea (Gudarien enparantza, San Juan parrokia eta udaletxea) dira interesgarriak. Esaterako, udaletxearen aurrealdetik irteten den kalea lorez beteriko balkoi eta etxe bilduma ederraz jantzita aurkituko duzue. XVI. mendeko San Juan elizak barneluzego bakarra du, gurutze latindar plantan egina. Udaletxea XIX. mendekoa da, aurrekoa II. Karlistadan suntsitu zutelako. Hiria mendean hartzen duen Santa Barbara gotorlekua II. Karlistadan altxatu zen, bertako ermita berriagoa bada ere.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
IRUN
Turismo Bulegoa: Behobia auzoa. 943- 62 26 27.
Udaltzaingoa: 943- 62 02 39.
Bidasoako Ospitalea: 943- 00 77 00.
Kotxe-Tailerrak:
Sagu Mekanika- Izaga 5. 943- 62 93 88.
Talleres Joserra- Jose Egino 4. 943- 61 32 17.
Jatorduan:
Jaizubia Jatetxea- Urdanibiako Hiriska.
Mertxe Jatetxea- Francisco Gainza 9.
Patrixi Erretegia- San Martzial mendia 3.
Vitoria Jatetxea- Arbesko Errota 19.
Nagore Sagardotegia- Gabiria 13.
Jan eta lo egiteko:
***Hotel Urdanibia- Jaizubia Hiribidea. 943- 63 04 40. Logela bikoitza 17.600 pzta.
***Hotel Alcazar- Iparralde 11. 943- 62 09 00. Logela 9.800-12.500 pzta.
**Hostal Machinventa- Colon 21. 943- 62 13 84. Logela bikoitza 5.000-5.900 pzta.
Lo egiteko:
**Hostal Lizaso- Aduana 5-7. 943- 61 16 00. Logela 4.000-5.700 pzta.
**Pensión Europa- Iparralde 59. 943- 62 21 44. Logela 4.650-7.400.
**Pensión Bowling- Mourlane Mitxelena 2.
943- 61 14 52. Logela 3.700-5.250 pzta.
**Pensión Los Fronterizos- Geltokia 7. 943- 61 92 05. Logela 4.000-6.000.
Mendiola Nekazal Etxea- Bentak auzoa. 943- 62 97 63. Logela bikoitza 4.000-5.000 pzta.

ASTIGARRAGA
Udaletxea: 943- 33 50 50.
Udaltzaingoa: 943- 33 13 31.
Jatorduan (sagardotegiak):
Gurutzeta- Oialume bidea 59.
Buenabentura- Altza bidea.
Mendizabal- Oiarbide Txiki Baserria.
Oiarbide- Oiarbide Baserria.
Sarasola- Oiarbide Bidea.
Jan eta lo egiteko:
**Pensión Beizama- Ergobia auzoa. 943- 55 00 42. Logela bikoitza 6.500 pzta.
Arraspine Nekazal Etxea- Santiago Mendi auzoa. 943- 33 13 19. Logela 5.000-6.000 pzta.

PAGOAGA-HERNANI

Jan eta lo egiteko:
Belazarte Nekazal Etxea- Pagoaga auzoa 10.
943- 33 15 69. Log. bikoitza 4.500-5.500 pzta.
Pagoaga Nekazal Etxea- Pagoaga auzoa 1.
943- 33 20 73. Log. bikoitza 3.500-4.000 pzta.

GOIZUETA

Jatorduan:
Elorde Jatetxea- Kale Nagusia 31.
Jan eta lo egiteko:
Camping Iskibi- Hernanira bidea (3 km). 948- 51 42 77.

HERNANI

Udaletxea: 943- 33 32 88.
Udaltzaingoa: 943- 55 26 96.
Larrialdiak: 943- 55 00 91.
Kotxe-tailerrak:
Talleres Beldarrain- Atzieta 25. 943- 55 39 27.
Talleres Biyak- Eziago Poligonoa 7. 943- 55 29 98.
Jatorduan:
Saretxo Erretegia- Santa Barbara 93.
Errioguarda-Enea Jatetxea- Iturriaga 10.
Txintxua Jatetxea- Zikuñaga 76.
Jan eta lo egiteko:
Sansonategi Nekazal Etxea- Martindegi auzoa.
943- 33 04 29. Log. bikoitza 4.500-6.000 pzta.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude