Donostialdea Goitik behera begira

  • Donostian ibilian hasten bagara eta ezker-eskuin begiratzen badugu, Urumea ibaia zeharkatzen duten hiru zubiak (eta laugarren berria) ikusiko ditugu, Portutik abiatu eta Kontxako badia zeharkatuko dugu eta ez bagara nekatu Ondarreta hondartzara helduko gara.Goitik behera begiratu nahi badugu berriz, Igeldo mendira igo behar dugu eta ahaztu gabe baita Urgullera ere. Behekoak ez dizu huts egingo.

2001eko abenduaren 09an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
DONOSTIA

Alde Zaharra

Alde Zaharra ez da hain zaharra, 1813 . urtearen ostean berreraiki baitzen. Abuztuaren 31 kaleko 42 eta 44 zenbakidun etxeak hiriko zaharrenetakoak dira. Bertako ezaugarririk nabarmenena kaleetako giroa da. Alde Zaharraren bihotza 1722ko Konstituzio plaza da, lehenago zezenplaza izandakoa (zenbakidun balkoiak mantentzen ditu). Bertan XIX. mendeko Udal liburutegia dago, 1947. urtera arte Udaletxe izandakoa, marmolezko eskailera bat, hiriko armarria eta San Sebastian jaiari hasiera ematen dion erlojuarekin.
Porturantz, bi kale harantzago Kale Nagusia dago, eta kalearen hasieran (edo amaieran), XVIII. mendeko Santa Maria basilika edo Koruko Andra Mari barrokoa, hiriko zaindaria. Hasieran erromanikoa zen eta XVI. mendean zenbait ezaugarri gotiko bereganatu zuen. Aurrealdeak erretaula itxura du, Amerikako eliza kolonialen antzekoa (Caracaseko konpainiak ordaindu zuen). Barrualdean aldiz, gurutzeria-sabai gotikoa eta aldare txurrigeresko (Kontsulatua), barroko (San Pedro) eta neoklasikoa (La Soledad) ditu. Aldare nagusian Koruko Andra Mari eta San Sebastian agertzen dira. Harlanduko koruan XIX. mendeko organoa. Elizaren ezkerralderantz, Abuztuaren 31 kalean, San Bizente eliza dago, hiriko zaharrena (XVI. mendeko gotikoa), Berpizkundeko aldare nagusiarekin.
Kale amaieran, Zuloaga plazan ezkerrera, San Telmo Museoa dago, XVI. mendeko antzinako dominikoen Berpizkundeko abatetxean. Arkitektonikoki klaustroa eta Jose Maria Sert-en fresko handia nabarmentzen dira, eta erakusketan hilarri diskoidalak eta Ignacio Zuloagaren gela.



Kaia eta Urgull Mendia

Alde Zaharrean zehar ibili ostean porturantz itzuliko gara. Kaiko pasealekuan, txalupa eta itsasontzi koloretsu eta arrantzale itxurako etxe eta jatetxe artean ibiliko gara. 1866an beste batzuk salbatzearren bere bizia galdu zuen "Aita Mari" arrantzaleari eskainitako estatua eta plaka ere bide horretan dira.
Amaieran, Museo Ozeanografikoa edo Aquariuma dugu. Dozenaka itsas espezie dabiltza eraikineko uretan eta euskaldunen eta itsasoaren arteko lotura estua ere erakutsiko digute Aquariumean. Kostalde honetan harrapatutako azken balearen eskeleto galantak egingo digu agurra.
Metro gutxi batzuk eginda, kale horretako 24. zenbakian dagoen Itsas Museoa ikusiko dugu. Museo hau euskal itsas arkitektura, tresna eta industriaz arduratzen da.
Aquariumetik gertu, Gaztelurako Igoera izeneko bidetxoa dugu, Urgull mendi parkeraino oinez eramango gaituena. Ibilera polita da, eta goian "La Mota" gotorlekua, itzelezko Bihotz Sakratuaren estatua eta hiriko ikuspegi ederra ditugu. Orain bide beretik kaira edo beste batetik San Telmo museora jaitsiz, Paseo Berria ederrean zehar, itsaso ondotik, mendia inguratu dezakegu.


Kortazar Zabalgunea

Boulevarreko Zumardiak Alde Zaharra eta hiri modernoa banatzen ditu. Abiatu berritan Alderdi Ederreko lorategiak ditugu eta bertan, lehen kasinoa izandako Udaletxea, 1882an eraikia. Boulevarraren amaieran Urumea ibaiarekin egingo dugu topo, eta noski, bere gaineko zubiekin. Gure aurrean duguna Zurriola edo Kursaalekoa da eta elementurik bereizgarrienak farola modernistak dira. Hementxe bertan irailean Zinemaldiko izar guztiek ostatu hartzen duten Maria Cristina luxuzko hotela dugu, Turismo Bulegoa, eta baita Victoria Eugenia antzokia ere. Honen aurrealdeak, 1909koa, Berpizkundeko kutsua dauka, elementu platereskoekin batera.
Antzokiaren albotik, Urumea atzean utzi eta hiri modernoko bihotza den Gipuzkoako plazara ailegatuko gara. Enparantza txiki honetan, ahatedun lakutxo baten inguruan, landare eta zuhaitz askoren artean, lore-erloju bitxi bat eta sabai zerutarra irudikatzen duen tenplutxoa ikusiko ditugu.
Plazaren alde batean Gipuzkoako Diputazioaren egoitza dugu. Aurrealde neoklasikoa Urdaeta, Elkano, Okendo, Lezo eta Legazpi itsasgizon eta bidaiari gipuzkoarren estatuek koroatzen dute. Ondoren, Urumeara itzuli eta beste bi zubiak gertutik behatuko ditugu: Santa Catalina (ehunka urtetan zubi bakarra, 1870an harriz berreraiki zen, estilo neoklasikoan) eta Maria Cristina (Pariseko Alejandro III.a zubian inspiraturik, 1904an egina, lau obelisko ikusgarri ditu, eta bakoitzean eskultura multzoa). Berriz ere kaleen artean sartuz, segituan Artzain Onaren plaza eta katedralera helduko gara. 1897an inauguratua, neogotikoa da. Honen aurrealdeko Loiola kaletik Alderdi Ederrerantz itzuliz, urrunean Alde Zaharreko Santa Maria ikus genezake (trafikorik eta jenderik ez badago noski). Tartean Askatasunaren Etorbidea zeharkatuko dugu.



Kontxaren Pasialekua


Donostian politena, erakargarriena, eta jada berez hiria bisitatzeko nahikoa arrazoi, Kontxako badia da. Osotasunean behatzeko lekurik egokiena Cervantes plaza izan daiteke, Askatasunaren Etorbideak eta Urbieta kaleak topo egiten duten kantoian: eskuinean Urgull mendia, goian Bihotz Sakratu erraldoia duela, eskuinerago (baina askoz hurbilago) Udaletxea, aurrean Santa Klara uhartea eta itsaso zabala, eta pixka bat ezkerrerago Igeldo mendia.

Ondarretara bidean ez ahaztu Kontxako baranda zuriari begiratzea, nahiz eta makina bat aldiz argazki eta postaletan ikusi dugun denok. Ondarreta eta Kontxako hondartzak «Pico del Loro»k banatzen (edo lotzen) ditu. Ezin esango dugu euskaraz Loroaren Mokoa denik mutur hau. Dirudienez gain honetan garai batean Loretoko Ama Birjinaren ermita zegoen eta euskaraz Loretopeko deitzen zioten askok lur muturrari. Gain horretan Miramar jauregia dago. Maria Cristina erreginarentzako estilo ingelesean eraikia, gaur egun kultur ekintza garrantzitsuen egoitza da. Lorategiek (egunez zabalik) hiriko behatokirik onenetarikoa osatzen dute.

Ondarretako hondartzaren ondoko lorategiak ere oso atseginak dira, bertako Maria Cristina eta "Zeharki" eskulturekin batera. Azkenik, pasealekuaren muturrean, Txillidaren "Haizeen Orrazia" ospetsura iritsiko gara.



Igeldo Mendia


Igeldo mendia, talaia ederra da. Bertara Itsasargiko pasealekutik igoko gara. Jolas parkearen alde batean ozeano amaitezina eta bestaldean Donostiako hiria, Kontxako badia eta inguruko mendiak bezalako panorama ikusteko aukerarik eskaintzen duen begiratoki gutxi egongo dira.
Bertara funikularrez ere igo gaitezke, eta bertan jolas parkean ibili. Honek mende hasierako zenbait instalazio mantentzen du, hala nola, «mendi suitzarra».
Esandakoa, Donostia bisitatuz gero, Igeldora ez igotzea agian Euskal Herrian goza dezakegun ikuspegirik ederrenari uko egitea litzateke.
INFORMAZIO PRAKTIKOA

DONOSTIA

Erakarpen eta Turismo Zentrua (CAT): Reina Regente. 943- 48 11 66.
Udaletxea: K/ Ijentea. 943- 48 10 00.
Ertzaintza: Infanta Cristina. 943- 31 02 70.
Udaltzaingoa: Larramendi 10. 943- 45 00 00.
Larrialdiak:
SOS Deiak- 112.
Sokorru Etxea- 943- 46 63 19.
Arantzazu Hospitala- 943- 00 70 00.
Postetxea: K/ Urdaneta.
Telefono publikoak (mintzatokia): K/ San Martzial 29.
Bankuak:
Kutxa eta Caja Postal- Garibai kalean.
Kotxe-tailerrak :
Talleres Lauren- Tejeria 26 (Egia). 943- 27 67 67.
Midas Motor- Gran Via 30. 943- 27 51 91.
Udal Garabia: 943- 32 06 58
Kotxeak alokatzea:
Hertz- Zubieta 5. 943- 46 10 84.
Avis- Triunfo 2. 943- 46 15 56.
Arropa garbitzeko:
Lavomatique- Iñigo 12 (Alde Zaharra).
Oroigarriak:
Bel's (opariak)- Zabaleta 14.
Ganbara (antzinako gauzak)- Easo 19.
Michael's (bitxidenda)- Abuztuaren 31, 11.
Jatorduan:
Arzak Jatetxea (Egile sukaldaritza)- Alto de Miracruz 21.
Akelarre Jatetxea (Egile sukaldaritza)- Orkolaga Aita 56.
Casa Nicolasa Jatetxea (sukaldaritza fina)- Aldamar 4.
Rekondo Jatetxea (sukaldaritza fina)- Igeldo Pasialekua 57.
Arriola Erretegia- Reyes Catolicos 9.
El Horno de Aranda (erretegia)- San Martzial 50.
Alotza Jatetxea (ohiko sukaldaritza)- Fermin Calbeton 7.
Urbia Jatetxea (ohikoa)- Portua 7.
Anastasio Jatetxea (ohikoa)- Easo 19.
Aldanondo Jatetxea (ohikoa)- Euskalerria 6.
Amara Berri Sagardotegia- Isabel II, 4.
Donostiako Sagardotegia- Enbeltran 5.
Itxaropena Sagardotegia- Enbeltran 16.
Bar Iturrioz (pintxoak)- San Martin 30.
Bar Bergara (pintxoak)- General Artetxe kalea 8.
Janburger Jatetxea (fast-food)- Miracruz 20 (Gros).
La Mamma Mia Pizzeria- San Bartolome 18
La Oka Self-Service- San Martin 43.
Sopitos Jatetxe mexikarra- Prim 30.
Jan eta lo egiteko:
*****Hotel Maria Cristina- Okendo 1. 943- 42 49 00. Logela bikoitza 45.500-74.500 pzta.
****Hotel Londres y de Inglaterra- Zubieta 2. 943- 44 07 70. Logela 18.600-24.700 pzta.
***Hotel Niza- Zubieta 56. 943- 42 66 63. Logela 14.100-16.500 pzta.
La Sirena Aterpetxea- Igeldo Pasilakekua 25. 943- 31 02 68.
Ulia Mendii Aterpetxea- Ulia pasialekua 299. 943- 32 01 78.
Lo egiteko:
***Hostal Buena Vixta- Igeldo Auzoa. 943- 21 06 00. Logela 6.000-7.500.
**Hostal Urumea- Getaria 14. 943- 42 46 05. Logela 7.400-7.800 pzta.
**Hostal Fernando- Pl/ Gipuzkoa 2. 943- 42 55 75. Logela 4.600-6.200.
**Hostal Comercio- Urdaneta 24. 943- 46 44 14. Logela 3.500-5.000.
*Hostal Eder 2- Boulevard 16. 943- 42 64 49. Logela 4.600-7.500 pzta.
**Pensión Kaia- Portua 12. 943- 43 13 42. Logela 5.000-8.000 pzta.
**Pensión Urkia- Urbieta 12. 943- 42 44 36. Logela 3.800-5.500 pzta.
Igeldo Kanpina- Pedro Orkolaga Pasialekua (Igeldo). 943- 21 45 02.
Izen Eder Nekazal Etxea- Landarbaso auzoa. 943- 58 00 11. Logela bikoitza 6.000 pzta.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude