- ETA Ertzaintzaz «Le Journal du Pays Basque» egunkariari bidalitako bere azken komunikatuan: «Uniformearen koloreari begiratu gabe Guardia Zibila eta Espainiako Poliziarekin osagarritasunean, ordezkatze lanetan eta lankidetzan Esukal Herriaren alde borrokan ari direnen aurka aritzen den heinean, aurrerantzean ere bere zigortze eta zanpaketa lanaren arabera izango da ETAren aldetik jasoko duen ordaina».
- ELAko Jose Elorrieta: «Guretzat, LABekiko jarduera bateratua ez da lan hipotesia jada».
- Nekane Jurado, ezker abertzaleko ekonomilariak ‘Gara’n: «Kupoa gaur egun bezala mantenduko balitz EAJ nahiko gaizki geratuko litzateke, baina ordain gisa agian transferentzia batzuk jaso ditzake. Dirudienez negoziazioak testeinguru horretan ematen ari dira, ez Kontzertu burujabeago bat egiteko, orain dagoenaren zerbait salbatzeko baizik. Arauak egiteko ahalmena gaur egun dagoen bezala geratzen bada eta gainera Kupoak gora egiten badu, atzerapausoa litzateke. Berdin geratzea ere atzerapausoa litzateke, azken 20 urteetan ezer ez dela aurreratu esan nahiko luke eta».