KALANBREAK


2001eko abenduaren 02an
Muskulu baten, edo baita gehiagoren, uzkurdura nahigabeko, mingarri eta deserosoaren ondorio zuzena besterik ez dira kalanbreak. Tentsio hori, muskulu-zuntzen uzkurdurak eragina, erraz sumatzen da haztatzerakoan (muskulua harri-pusketa bat bezain gogorra jarri ohi delako) eta sarritan, erasandako gorputz-atala mugitzea ezinezkoa gertatzen da, kalanbrea desagertu edo zertxobait baretu arte.

Kalanbreen arrazoi fisiologikoa zelulen barruko desorekan bilatu behar da, sodio-galeraren eta, batzuetan, baita potasioaren eta magnesioaren galeraren eraginez ere. Nahigabeko espasmo hauek gauez ager daitezke, lo gauden bitartean, baina gehienetan egunean zehar agertu ohi dira, ariketa fisiko gogorraren ondotik. Normalean zangoak izaten dira gehien erasaten diren gorputz-atalak, zango-sagarra edo izterraren atzealdea batik bat. Esan bezala ahalegin fisiko gehiegizkoaren ondorioa izan ohi dira, gehiegizko izerditzearen ostean gatz mineralak galtzeagatik, eta kasuren batean muskuluak jasandako zirkulazio edo irrigazio-arazoengatik ere bai, dela lesio baten ondorio zuzen moduan, edota baita postura jakin bat denbora luzean mantentzeagatik, horrek zirkulazioa eten egin dezakeelako punturen batean. Adibide ezagun bat ematearren, denbora luzean eserita gaudela, zangoak gurutzatuak edukitzen baditugu, kalanbreak izateko arriskua gehitu egiten da. Azkenik, kalanbreak ere usuak izaten dira diuretikoak eta libragarriak hartzen dituzten pertsonetan, edo baita hipotiroidismoa duten gaixoetan ere
JABIER AGIRRE


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude