BIHOTZ TAUPADAK KONTROLATU


2001eko azaroaren 18an
Gizakiaren bihotza miokardioak osatzen du ia osorik, 300 gramo pisatzen dituen muskuluak. Bihotzeko barrualdean lau kamara edo hutsune-moduko bereizten dira: bi aurikula eta bi bentrikulu. Horrela, gorputzeko atal desberdinetatik atzera bueltan datorren odola eskuineko aurikulatik sartzen da bihotzera, eta hortik eskuineko bentrikulura pasatzen da, hemendik biriketara joateko. Behin oxigenatu ondoren, odol garbia birika-benetan zehar ezkerreko aurikulara iristen da, eta hemendik ezkerreko bentrikulura. Kamara honetatik, eta aortan barrena, odola gorputz osora bidaltzen du miokardioak.

Miokardioaren uzkurdura bakoitzarekin 70 mililitro odol mobilizatzen dira, baina egunean zehar 7.000 litro dira zirkulatzen dutenak, 10.000 taupada erritmikoren bitartez. Bihotzeko taupada horiek bi hots edo soinu egiten dituzte: aurreneko hotsa aurikulen eta bentrikuluen arteko balbulak ixteari dagokio, eta bigarrena, berriz, bentrikuluen eta arterien arteko balbulen itxiera-danbatekoak eragina izaten da.
Eta itxura guztien arabera, Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornian bada mediku bat bere pazienteei bihotzeko taupadak kontrolatzen erakusten diena, ordenagailu baten pantailan bihotz-erritmoak nola eboluzionatzen duen ikusiz eta hori ariketa mental sinple baten bidez kontrolatuz. Praktikaren eta entrenamenduaren ondorioz, bihotzeko punpa horren gainean erabateko kontrola lortzera iritsi omen da Rollin McCray izeneko ikertzailea, biofeedback izeneko teknikaren bitartez. Esan beharra dago yogak eta meditazioak ere laguntzen dutela horretan


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude