AZKUEREN ERRESURREKZIOA


2001eko azaroaren 11n
Resurreccion Maria Azkue Aberasturi Bizkaiko kostaldean jaio zen, hain zuzen ere, eta Otxandioko Bittor Kapanagari kasu eginez, oraindik "sartalderaz" bizi den Lekeitio herrian. Idazlea, ikerlaria, hizkuntzalaria, lehendabiziko urteetako bizimodua, betiko baliagarri tinkoa izan zitzaion, arrantzale munduak utziriko hondarra pisu handikoa izan baitzen bere bizian. Funtsean, horrela islatu baita bere euskal senan ez ezik, ama hizkuntzaren inguruko idazkietan ere.

1864an sortu zen, erran nahi baita bi guda karlista handien arteko sasi eten eskasean, haurtzaroaren amaieran guda ikaragarriak, garai garratzak bete-betean harrapatuz. Bizitza luzean ordea, gatazka krudelagoa ezagutuko zuen. Urte hartan, baina, literatur belaunaldi oparoa eskaini zuen Euskal Herriak: Txomin Agirre, Jose Artola, Sabino Arana, Karmelo Etxegarai, Migel Unamuno...
Unamuno jaunarekin izan zuen harremana. Eta are gehiago, bata bertzearen "alter ego" izan zela erraiten ahal dugu. Izan ere, biak 1864an jaio ziren, foruak eta guda karlisten eragin zuzenapean. Biak bizkaitarrak, euskaldunak, idazleak, bakezaleak ziren. Bilboko euskal katedrak nahiz 1936ak bereiziarazi zituen. Bertzalde, Azkuek apaizbidea hartu bazuen ere, Unamuno Jaungoikoarekin beti gerra irekian aritu zela dirudi. Ez dezagun ahantz, hondarrean, Azkue euskaltzalea zela, Unamuno erdaltzalearengandik bertze lubakian kokaturik zegoena.
Bada, eta ohiturari jarrikiz, Azkuek itsas ikasketak burutu zituen sorterrian. Handik Bilborat jo zuen, orduko batxilergoa egiterat, liburuek aginduriko inda Gasteizen ez amaitzeko. Izan ere, Salamankan doktoretza gainditu eta Rhin ibaiaren ertzeko Kolonia hiri alemaniarrean nahiz Brussela belgiarrean musikaz zekiena findu nahi izan zuen.
Nahikoa pasadizo ezaguna delarik, bertzalde, Bilboko institutuan jarririko euskara katedra bere egin zuen, oposaketa horretarako lehiakide ezin ezagunagoak elkartuz: Sabino Arana eta Migel Unamuno. Berak irabazi eta Sabinok, buru-belarri, euskara aberasten jarraitu zuen. Unamuno jaunak, baina, emaitza ezin onartu eta urte batzuk beranduago hoberena euskara hiltzea zela aldarrikatuko zuen, duela mende bateko euskaltzaleen harridurarako, bertako hizkuntza suspertu ahal izaiteko egiten ziren ahalegin miresgarrienak ere bere jarrerak zokoratzen zituelakotz. Edonola ere, Azkuek katedra horri eutsi zion, 1936ko gerrak hura ere, Unamunoren gisa, desagerrarazi arte.
Azkuek euskal kulturan lan eskerga egin zuen, herrikoia nahiz eliteen artekoa. Irakur, bertzenaz, "Cuentos y Leyendas" izeneko bilduma, non Euskal Herriko geografian barna 1935 eta 1947 bitarte ehundaka eta ehundaka ipuin, ohitura edota sinesmen jaso baitzuen. Euskal jaietan ere parte hartu zuen. Erraite baterako, 1899ko irailaren 9 eta 10ean ospaturiko Arabako Aramaioko euskal jaietan, antolaketari zegozkion ordainketa agiriak Azkuek kudeatu zituen, Virginie de Saint-Bonnet (1828-1901), Anttoine Abadiaren alargunarekin baterat.
Lekeitiarrak Eusko Ikaskuntzaren lehen biltzarrean parte hartu zuen, bere laguntzaz 1918an Euskaltzaindia sorraraziz. Hauek izan ziren, irailaren 5ean, aukeraturiko lehen euskaltzainak: R.M. Azkue, Luis Eleizalde, Julio Urkijo eta Arturo Kanpion. Handik gutirat, 1919an, euskaltzain kopurua hamabi izanen zela idatzi zuten, hots, egun dagoen multzo erdia. Lekeitiarraren zuzendaritzapean honako hauek ziren lehenengo hamabi euskaltzain osoak: aipaturiko Eleizalde, Urkijo eta Kanpion iruinsemeaz landa Txomin Agirre, Jose Agerre, Pierre Bruzain, J. Blaise Adema, Raimundo Olabide, Ramon Intzagarai, Juan Bautista Eguzkitza eta Pierre Lhande. Euskaltzainburu hautatu eta biziki estimaturiko betebeharrean hil arte aritu zen, belaunaldi berriak ezagutuz (Mitxelena, Villasante, Krutwig, Txillardegi).
1936ko gerrak goibeldu zuen jadanik adinekoa, zaharkiturik zegoen Azkue. Bera izan zen Euskaltzaindiaren burua eta gorputza, jarraipena, lotura hil arte. Bilbon itzali zen bere bihotzeko argia, 1951. urtean, hagitz era txarrean. Guziz kutsaturik zegoen ibairat erori eta bertan amaitu baitzuen bizitza, horrenbertze estimatzen zuen Txillardegiren erranetan "itota baino, pozoinduta".


Azkueren hiztegia.

Azkueren lan garrantzitsuenetarikoa 1905. urtean argitaratu zen: "Diccionario Vasco-Español-Francés". Bertan tokiz-toki bilduriko herri jakintza ageri da, erran nahi baita denetarik jaso zuela, baita egungo ikuspegitik aspaldi euskalduna ez den hainbat populazio guneko altxor galdua ere, arabarra kasu. Hori dela medio, zenbait ikerlari edota idazlek bertan ediren du bere liburuak aberasteko iturri agorrezina.

Adibide gisa, Nafarroako Zizur edota Gipuzkoako Zizurkil herri izenen jatorriaz galde eginez gero, aipaturiko lan mardulean, duela mende bateko hiztegian "ile zizurra, kizkurra" zela kausituko du irakurle kuriosoak.
Baina hiztegi horretan aurkitzen ahal duguna ez dagokie hitzei bakarrik, zeren eta orduko euskal mamiak, izaerak, nortasunak azaltzen zituen esamoldeak, erranahi sakoneko hausnarketak ere Azkuek gauzaturiko mirari horri esker guregana heldu baitira. Hau da, euskararena ez ezik, euskal kulturaren isla gardena ere bada.
Ildo horretatik, aipagarria zaigu "koko" hitzaren zentzua, antza denez euskal etnian ongi erroturiko sustraiak zituena. Horrela, hiztegiari jarraikiz eta Ipar Euskal Herriko biztanleen arabera, espainiarrak "kokoak" ziren, hain zuzen ere "surnom que l'on donne aux Espagnols". Baztandarrek, halaber, mespretxu handiz "kokoak" deitzen zieten erdalduntzeko zorian zeuden ultzamarrei; sakandarrek Lizarrerriko biztanleei eta leitzarrek Tafalla aldekoei, "koko herria" ere jaso delarik. Bizkaiko euskaraz, era berean, "kokoa" hitzaren erranahia "leloa" omen zen: "sinisten ezteutsuna da kokoa", hots, "celui qui ne vous croit point est un sot". Bizkaiko Lemoan, bertzalde, "kokoa" deitzen zioten "al jugador a quien otros tres en connivencia le engañan, en una partida de a dos". Herrialde berean ere mozorratzea "koko jantzi" omen zen.
Hitz batez, "kokoa" arrotzaren parekoa dugu, kanpotarra, mespretxagarria, leloa, mami gutikoa, funts gabekoa, desitxurosoa, erdaldundu berria, erdalduntzen ari zena edo, Iparraldekoen erranetan, espainiarra. Euskal harrotasuna agerian, alegia, zeren eta "koko" izeneko kontzeptu sinboliko hau herrialde guzietan ezagutu eta erabiltzen ohi baitzen. Hauek dira Jose Maria Satrustegik jaso zituen Basaburuko Aizarotz alderdiko Luzia Goñiren bertsoak, Iruñea eta Tafalla arteko eskualdeez mintzo direnak: "Jendea ere oso harroa/ Gainera diruzaleak/ Pikuak baino zimurragoak:/ Holaxe dira kokoak./ Hitza gozoa euskaldunari/ Gero atzetik kontuak,/ Baino hemengo lur guztiek/ Dituzte izen euskaldunak"

AZKUEREN BITXI TIPIAK
- "Vizcaytik Bizkaiara"
- "Sasi eskola"
- "Txirristadak"
- «Gainzabale'ko eiztaria"
- "Aitaren bildur"
- "Eguzkia nora"
- "Ardi galdua"
- "Ortzuri"
- "Batxi guzur"
- "Urlo"

AZKUEREN OINARRIKO BIBLIOGRAFIA
Azkueren oinarriko bibliografia

3 "Euskal Izkindia-Gramática Euskara" (1891)
3 "El Euskara o el Baskuence en 120 lecciones" (1897)
3 "Diccionario Vasco-Español-Francés" (1905)
3 "Prontuario fácil para el estudio de la lengua vasca popular" (1917)
3 "Diccionario de bolsillo vasco-español y español-vasco" (1918)
3 "Cancionero popular vasco" (1918)
3 "Morfología Vasca" (1923)
3 "Lamiak Euskalerrian" (1927)
3 "Gipuzkera Osotua" (1935)
3 "Euskaleriaren Yakintza" (1935-1947)

BIDELAGUNAK
Bidelagunak

"Kintoak" (1864an jaioak)
- Abandoko Sabino Arana
- Ondarruko Domingo Agirre
- Bilboko Migel Unamuno
- Azpeitiako Karmelo Etxegarai
- Donostiako Jose Artola
- Lizarrako Daniel Irujo
Bertzelakoak
- Elantxobeko Gorgonio Renteria
- Mañariako Ebaristo Bustintza, "Kirikiño"
- Donostiako Franzisko Lopez
- Errenteriako Juan Ignazio Uranga
- Luzaideko Enrike Zubiri, "Manezaundi"
- Aurizko Pablo Fermin Irigarai, "Larreko"
- Dublineko Anttoine Abadia

DONOSTIA ETA IRUÑEA
Donostia eta Iruñea

Txillardegik idatzi duenez, gaztetan Azkuerekin elkartu zen. Frankismo betean donostiarra bere lehen urrats euskaltzaleak ematen ari zen bitartean, lekeitiarra zaharkiturik bizi zen jadanik. Adinekoak, baina, gaztetxoari ea nongoa zen galde egin zion, era atseginean. Biziki emozionaturik zegoen Txillardegik, "ziplo", hau ihardetsi: "Donostikoa". Alta, Azkue haserretu eta, "bere begiei sua zeriela" horrela arrapostu zion: "Zu ez zara Donostikoa, zu Donostiyakua zara!". Hortaz, erdaldunen artean hain hedaturik den Donosti beharrean Donostia edota Donostiya litzateke jatorrena.

Bertzalde, Iruñeko karrikak era sakonenean ikertu zituen Jose Joakin Arazurik ere Azkueren gomendapenak kontuan hartu zituen izenen jatorria ezagutu ahal izateko, Alde Zaharreko "Arrias Oranza" deituriko aspaldiko auzoa lekuko


Azkenak
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa eskatu dute. Epailearen eskuetan geratu da erabakia.


Arabako zentral fotovoltaikorik handienari baimena eman dio Espainiako Gobernuak

231.000 panel jarriko dituzte, Arabako hego-mendebaldeko ehun hektareatan zehar: Armiñonen. EUskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


2025-05-23 | ARGIA
Arantxa Tapia fitxatu duen enpresak diseinatuko du Jaurlaritzaren mila milioi euroko inbertsioa

Maiatzaren 22an EAEko Legebiltzarrak mila milioi euro zorpetzeko lege proiektua onartu du “zientzian, teknologian, enpresan eta industria sektorean eragiteko”. Naiz hedabideak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak KPMG Asesores SL enpresari eskatu dio plana... [+]


2025-05-23 | Irutxuloko Hitza
Aldi baterako alokairu kontratuen “iruzurra” salatu du Donostiako Stop Kaleratzeakek

Donostiako Parte Zaharreko maizter batek 11 hilabeterako alokairu kontratua bost urterako legezko kontratu bihurtzea lortu du.


Netanyahuk dio ‘Palestina askatu’ dela gaur egungo ‘Heil Hitler’

Washingtonen Israelek duen enbaxadako bi langile tiroz hilda agertu eta gero egin ditu adierazpenak Netanyahuk. Israelgo Gobernuak zuzenean lotu ditu Washingtongo erasoak eta  Europako zenbait gobernuburuk Gazako sarraskiaren aurka egindako adierazpenak.


Seaskaren baliabideak emendatzeko eskatu diote Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko parlamentariek

Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]


Eibarko Udalak jai batzordeari jarritako oztopoak salatu dituzte

Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


“Arau askorekin jaten ikasten badugu, agian ez ditugu gorputzaren beharrak nabarituko”

Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.


Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.


2025-05-22 | ARGIA
Bizilagunekin plataformak ‘Donostia Tropikala’ festa egingo du maiatzaren 30ean

Ekimen honekin tonu alai eta ironikoan salatu nahi dute aldaketa klimatikoa eta turistifikazioa elkar elikatzen ari direla, eta horrek "gure hiria eta lurraldea merkatuaren logikaren esku uzten" dituela.


Eguneraketa berriak daude