GABA BELTZA: HERIOREN FESTA MUTRIKUN

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Inongo idatzietan jasorik ez dago. Eta hala ere, Mutrikuko zaharrenak Santu Guztien inguruko gauren batetan -batzuek urriaren 31ean zela diote, gehienak azaroaren lehena dute gogoan eta bada 2a aipatzen duenik ere- herriko gaztetxoak alde batetik bestera ibiltzen omen ziren jendea beldurtzen. Egun batzuk lehenago inguruko baratzetan kalabazak lapurtzen zituzten, gero hustu eta barruan kandelak sartzeko. Kalabazak atarietan-eta jartzen zituzten. Kanta bat ere bazen horren inguruan: «Xesteron kontra, animen alde...» (Xestero Mutrikuko ehortzailearen izena zen). XX. mende hasierako urtetan egiten zela behintzat badakigu.

Horixe da Aritz Arrizabalaga Mutrikuko Udaleko Garapen eragilearen 91 urteko amonak eta beste batzuek kontatzen dutena. Haritz Jangek/n Me Gazte Elkarteko kide ere bada eta duela urte batzuk ohitura hura berreskuratzea otu zitzaien elkartekoei. «Ohitura bere horretan berreskuratzea zaila zen eta moldatu behar izan genuen» dio Arrizabalagak. Duela lau urte izan zen hori. Baina ospakizunaren elementuak Halloween amerikarraren berdintsuak ziren eta jendeak horrekin identifikatu zuen. «Hurrengo urtean beste era batera antolatu behar genuela erabaki genuen». Horrela, bigarren urte horretan kultur aste modukoa antolatu zuten, Euskal Herrian heriotza nola bizi zen azaltzeko helburuarekin. Heriotzarekin zerikusia zuten iraganeko elementuekin erakusketa bat antolatu zuten, Gurutze Ezkurdia etnografoaren eta Juan Madariaga historialariaren hitzaldiak eskaini zituzten, Joxe Mari Karrerek heriotzaren inguruko ipuinak kontatu zituen, Anjel Lertxundi eta Juan Kruz Igerabidek literatur saioa eskaini zuten... Santu Guztien bezperan, urriaren 31n, aldiz kale animazioa eta dantzaldia izan ziren. Ordutik urtero egiten da kale ikuskizuna, beti ere heriotzari erreferentzia eginez. Sua eta pirotekniarekin jokatu ohi da ikuskizunotan, horregatik gauez egiten dira, kaleko argi guztiak itzalita. Gerora zine emanaldiak edota bertso saio bereziak ere antolatu dira.
Lehen urte horietan festaren berri ahalik eta gehien zabaldu nahi zuten eta horretarako haurrak erabili zituzten: «Ikastolara joan ginen eta, aiton-amonei galdetuta, jai honi buruzko idazlana egin zezaten eskatu genien haurrei». Bigarren urtean kalabaza tailerra ere antolatu zuten eta haurrak ez ezik helduren bat ere hurbildu zen bertara. «Jendeari Amerikatik datorren festa bat ez dela adierazi nahi genion, Mutrikukoa bertakoa dela». Lau urte pasa direnean, Mutrikun (eta inguruetan) gehienek «Gaba Beltza» entzun eta badakite zer den: «Heriotzari alderdi makabroena kendu, alderdi ‘ludikoa’ azaleratu eta haren inguruko ikuspegiak eta ohiturak zabaltzeko festa».
Parranda egiteko aitzakia ere badela aitortu digu Aritz Arrizabalagak. Mutrikutik kanpoko gero eta jende gehiago hurbiltzen omen da horretara, baina «hau ez dela parranda hutsa adierazi nahi diegu». Horregatik Gaba Beltzean, kale ikuskizunaz gain, diapositiba emanaldiak egin izan dira kalean, tabernak modu berezian dekoratzen dituzte, bere eskaparatea aldatzen duenik ere bada, megafoniatik musika egokia jarri ohi da... guztia jaiak alderdi bereizgarri bat baduela adierazteko. Herritarrak ere, gero eta gehiago, beltzez jantzita irteten omen dira kalera.
Jangek/n Me Gazte Elkarteaz gain, gero eta gehiago dira egitarauaren osaketan parte hartzen duten taldeak. Iazkoan, adibidez, Zine Forum Taldeak, Mugak, bertso eskolak, ikastetxeek, gurasoen elkarteek eta aisialdi taldeak parte hartu zuten. Mutrikuko Gazte Asanbladak ere kontzertu bat antolatu zuen iazko Gaba Beltzean eta aurten berriro sartu dira egitarauan. Gaztetxe berria ere dekoratuko omen dute. «Ea gazteek jai hau gogoz hartu eta erreleboa hartzen diguten».
Gazteek erreleboa apurka hartzen duten bitartean, Aritzek etorkizunerako mila egitasmo darabilzki buruan, Mutrikuko Antzerki Taldea jai berezi honetan inplikatzearena, kasu. Ideiak behintzat ez zaizkio falta: «Heriotzaren mundua oso zabala eta aberatsa da. Hilkutxan sartzen ziren txanponetatik hasi eta Egiptoko piramideak bitarte, dena dago heriotzari loturik». Ideiak soberan, baina denbora falta. Eta dirua ere, nahiko justu. Milioi bat pezeta inguruko aurrekontua izan ohi dute eta gehiena kale ikuskizunek eramaten dute: «Piroteknia erabili ohi da eta seguruak ordaindu behar izaten dira, taldearen garraio eta mantenua bezala». Udaletik eta Tabernarien elkartetik jasotzen dute dirua.
Aurrekontuak aurrekontu, heriotzaren festan bizirik dagoela ospatu nahi duenak, datorren astean Mutrikura hurbiltzea besterik ez du. Gaba Beltzaren iazko afitxak zioen moduan: «Dum vivimus, vivamus»

AURTENGO EGITARAUA
Aurtengo Gaba Beltzeko ekitaldiak urriaren 31ko gauean hasiko dira. 23:00etan Deabru Beltzak taldearekin su-kalejira burutuko da eta gau osoan zehar kale giro berezia, musika, argazkiak, kandelak, kalabazak... izango dira. Gauerdi inguruan kontzertua egingo dute Gaztetxean.

Hurrengo egunean, Gaztetxean bertan bertso saioa izango da.
Hilaren 2an 22:30etan Pello Añorgak heriotzaren inguruko ipuinak kontatuko ditu Xabier Kultur Etxean.
Amaitzeko, azaroak 3 larunbatean ere jai giro berezia izango da

Ondarruko agurrak
Badirudi kostaldekoak erakartzen dituela bereziki heriotzak. Izan ere, Mutrikutik kilometro gutxira, Ondarroako Udalak eta «Bolo-Bolo» aldizkariak Azken Agurra testamentu gutun lehiaketa antolatu dute hirugarrenez. Izenak adierazten duen bezala, heriotza aurreko agurrak dira aurkeztu beharrekoak. Aurtengo epea amaitu da , ordea. Parte hartu nahi duenak datorren urtera arte itxaron beharko du. Aurtengo sari banaketa Domu Santu bezperan, hots, urriaren 31n egingo da, 20:30etan Ondarruko Kofradia Zaharraren parean


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


Eguneraketa berriak daude