«BATASUNA, GU BEZALA, ALDERDI BERRIA DA, NAHIZ ETA EZ AITORTU»


2001eko urriaren 21ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Aralar ildokoek beti esan izan duzue zuen ustez ezker abertzalearen gehiengo soziologikoak zuen tesiekin bat egiten duela. Batasuna prozesuan parte hartu eta %10era ez zineten iritsi batez beste. Gehiago espero al zenuten?

Hala uste genuen eta hala uste dugu. Emaitza horrek adierazten du Batasuna prozesuak ez zuela ezker abertzalea ordezkatu, ezta gutxiago ere. Batasuna prozesuan une batzuetan 4.000-5.000 pertsonek parte hartu zuten gehienez, eta beste batzuetan 3.000 pertsonek. Esate baterako Aralarko jende askok ez genuen parte hartu; nik neuk ez nuen inoiz bozkatu. Orain gugana hurbiltzen ari den jendean, batzuk lehen HBn egondakoak dira, baina badira ezker abertzalekoa izanik ere mugimendu egituratuetan sartu gabekoak. Ezker abertzalearen gehiengo zabala ez dago Bateginezen dauden tesiekin. Batasuna prozesuaren hasieran berau garbia izan zedin bi proposamen egin genituen: bata, partehartzen zutenen zerrenda egitea, nor ginen jakiteko; bigarrena, prozesuak zirauen bitartean bertako ordezkaritzari ahalmen politikoa ematea. Hau egin ezean, betiko asanblada boluntario horietan -gaur agertu eta bihar ez- geldituko zela uste genuen eta horrela gertatu zen.

Zuen ponentzia, ordea, besteekin batera zegoen berdintasun mailan, batzarretan ofizialki hartzen zenuten parte eta mahainguru publiko eta halakoetan eztabaidatu. Joera guztietatik Aralarrekoek bakarrik esan dute ez dela prozesu garbia izan.
Guk ez dugu interesik prozesu harekin gora eta behera aritzeko, baina oso argi dugu ezker abertzaleko gehiengo handi bat ezin zitekeela hara joan eta gainera ez dela joango. Behin-behineko batzarrak izaten dira, militanterik gabekoak, eta erredurak sortzeko bideak. 18-19 urteko gazte bat doa, egin dezakeen baino lan gehiago eraginez borondatea zurgatzen zaio eta azkenean egiturak dira nagusitzen direnak; eta militanteak eskubiderik gabe daude. Horregatik ez doa jendea.

Beraz, prozesu horretan parte hartu zenuten askorako balioko ez zuela pentsatuz.
Ez, gauza asko zuzentzeko asmoarekin parte hartu genuen, baina zuzentzeko behin eta berriro proposatu genituen neurriak ez ziren onartu eta Bateginez atera zen aurrera. Bateginezekin 1977an HASIrekin gertatu zena gertatu da, jarrera erradikal soiletara mugatzen dela. Ondoren, aldiz, goitik behera aldatzen ari dira Bateginezek esaten duena, adibidez erakundeetan parte hartzen ari baita, militantziari buruz... Gure sentsibilitatea betikoa da ezker abertzalean, Oldartzenen aurka aurkeztutako Erkiden ere han dira eta beste agiri askotan ere bai; berriak direnak eraikuntza nazionala orain ulertzen den modu berrian ulertzea eta halakoak dira.

n Batasunarekin izandako azken bilera ofizialen ondoren, ordea, zuek ezker abertzalekoak ez zaretela esan zizueten.
(Barre egiten du) Ni EHASen egon nintzen, gero Altsasuko Mahaian egondakoa naiz, orduko agiria orain gauden mahai honetan egin zen, gero HB sortzen aritu nintzen... Labela, historiarekin ezezik etorkizunarekin ere demostratzen da. Ez dugu labelaz eztabaidarik egingo, baina ezker abertzalekoa izatea zer den hor aritu garenok esan beharko dugu.

Altsasuko Mahaia aipatu duzu. ANVk dio ezker abertzaleak halako zerbaitera jo beharko lukeela. ABk ere, alderdi gisa eratu ondoren, halako koordinazio gune bat sortu beharko litzatekeela aditzera eman du. Zuk ikusten al duzu 1978an eman zen ezaugarririk gaur egun halako Altsasuko Mahaiaren gisako batera jotzeko?
Garai politiko desberdina da eta erantzun politiko desberdinak behar dira, baina Altsasuko Mahaiaren garaiko baldintza politikoren bat orain ere balegoke. Politikagintzan egin nahi dena politikaren bidetik bermatu beharko da inongo mugarik gabe, eta bakegintza demokraziaren bideetan sakontzearekin lotuz egin behar da. Horretarako egituraketa estrategikoak eta taktikoak egin beharko ditugu. Iparraldean, esate batera, guk agurtzen dugu AB alderdi politiko bilakatu izana, hori Euskal Herriaren etorkizunerako notizia oso ona delako; eta gutxiengoan geratu diren Batasunakoek ere ongi egin dutela uste dugu, leial izateaz gain ezker abertzalearen argitasunerako balioko duena onuragarria delako.

Zeintzuk lirateke aipatutako egituraketa estrategiko eta taktiko horiek?
Estrategia mailan, autodeterminazioaren alde dauden indarren batuketa; eta taktika mailan, arerio artean egin daitekeen akordioa, normalkuntza demokratikoa eta bakegintzaren bidean sakontzeko. Soberania eta independentziaren aldarrikapenak ideologia mailako helburu bateratzaile gisa utzi behar dira, egoera politiko honetan soberania taktika mailara jaisteko asmoa gatazka etengabe luzatzearen oinarria ezezik, beste jokabide batzuei lehentasuna emateko bidea ere izan daiteke.

Aralarrek, alderdi gisa, izan al ditu harreman formalak AB, ANV, Batzarrerekin...?
Izan ditugu harremanak, baina formalki orain ekingo diogu halako prozesu bati. Batasunari lehentasunezko harremanak izatea proposatu genion, ezetz eranzun ziguten eta, beraz, gainerako alderdiekin izango ditugun harremanak izango ditugu Batasunarekin ere. ABrekin bai, lehentasunezko harremanak izango ditugu. Guztiz beste jokabide batzuetan dauden alderdiekin ere harremanak izan nahi ditugu eta, besteak beste, Iruñeko Foroak hori posible dela demostratu du bere hamasei artikuluekin. Desberdintasunak desberdintasun, Batzarrerekin ere lehentasunezko harremanak izango ditugu.

2003an udal eta foru hauteskundeak izango dira. Posible ikusten duzu Batzarre eta Aralar elkarrekin aurkeztea?
Bai eta ez. Hori hauteskunde garaiko kontua da eta guk ez diogu muzin egiten inongo jokabideri, gutxienez helburua zein den oso argi badugu. Eta Nafarroan, UPNren gobernuari alternatiba serio bat egin eta dagoen lekutik kentzea da helburua. Horretarako baldintzak sortzen saiatuko gara, eta dagoeneko baldintza batzuk egon badaude.

Alternantzia horretarako PSN giltzarri da. Azken boladan oposizioa gogortu du, alternantzia gauzatzeko zantzurik ikusten al diozu?
Bai zantzuak eta bai kontraesanak, baina hori guztia sortu egiten da, Galizian sortzen ari den bezala. Autonomiek Europan izan behar duten zereginaz, PSG Ibarretxeren eskaritik harantzago doa, esate batera. EAEk eta Nafarroak izan behar duten harremanari buruz guk baditugu ideia zehatzak eta arloren batean proposamen zehatzak ere bai. Euskararen aurkako UPNren jarrera lagundu izan du neurri handi batean PSNk, eta Iruñeko Udalean ere UPNk egin duen politika ankerrenarekin batera gobernatzen du PSNk. Hala ere, oso bestelako urratsak ere eman ditzake beste baldintza batzuetan, eta gainera ez dago beste biderik.

PSNren baitan gero eta gehiago entzuten da zuk diozun alternantzia hori gauza litekeela, baina horretarako su-etena ezinbestekoa litzatekeela.
Normala da PSNk hori esatea, dena den, PSN ez da eroriko ETAk bere esku daukan erabaki baten morrontzan. Halako egoera bat emango balitz, arrazoi bat gehiago ETAk su-etena aldarrikatzeko.

Aralar Nafarroan sortu zen, eta dakigunez, hor du indarra. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan nola ari da eratzen alderdia?
Egituratzen ari da, Bizkaian lehenbiziko asanblada egina dute jada eta Gipuzkoan egitura sortzen ari dira. Araban ere baditugu talde batzuk. Oraindik Nafarroan dago sustraituen, baina laster han ez gara gehiengoa izanen.

Ezker abertzaleko pertsona kualifikatuek, prentsa artikuluen bidez eta, Aralar Euskadiko Ezkerrarekin parekatu dute. Zer diotsu horrek?
Mina emateko egiten dute hori, baina azkenean barregura sortzen dute, eta hiru arrazoi emango ditut. Bat, Euskadiko Ezkerra, EIA alderdian oinarrituta, ETApm-ren tresna bat zen, borroka militarra eta borroka politikoa elkar lotuta bultzatu behar zirela zioen ideiatik sortutakoa. Aralarrek hasieratik dio jokabide politikoak duela lehentasuna, beraz guztiz kontrakoa da. Bi, Euskadiko Ezkerrak politikan egin daitekeen nahasketa ideologikorik handiena egin zuen: helburu taktiko bat, Estatutua, sakralizatu eta goraipatu zuen maila ideologikoraino eramanez («Estatutu honekin presoak Euskadin, Estatutu honekin Nafarroa Euskadin...»), azkenean Ajuria Eneko ‘Pepito Kilkerra’ bihurtuz. Orain ere gauza berdintsuak egiten ari dira, baina alderantziz, «soberania bakea da» eta halakoekin, ideologia mailako eskakizun bat taktika mailara jaisten da.
Gu ez gara halako akusazioei erantzuten hasi, ezta leialtasun ezari eta abar, baina ABrekin gertatutakoa hor dago; guk ez diogu inori leporatzen estrategia politiko-militarrak nahastearena, baina ikusi nahi duenak ikusiko ditu. EEren konparaziora itzuliz, desberdintasunaren hirugarren arrazoi bat aipatuko dut: EEk bere sorreratik zuen beste ildo bat, ez zen bereizketa batetik sortua, zeren Batasunak ez du aitortzen baina alderdi berri bat da, guk aitortu egiten dugu. Beste asko ere aipatu daitezke inolako antzekotasunik ez dugula ikusteko. Analisi hori egin dutenek eraso programa baten barruan egin dute. Bagenekien etorriko zela, jasan dugu, eutsi diogu, baina bukatu da.

Beste alde batean, PP, PSOE eta, oro har, gainerako indar politikoak poztu egin dira Aralar alderdi politiko bilakatzearekin.
Hori normala da, eta gainera hori ere bukatu da. Batasunarekin egindako bileran atera zen hori ere. Baina begira, Lakuntzako Universal dantzalekuaren aurkako atentatuaren ondoren, Sanz Jauna ez zen Batasunaren aurka agertu, gure aurka baizik. UPN eta PSN biak ibiltzen dira halako lehian Batasunaz baliatzeko, eta egiazki biak baliatzen dira. Hemendik urtebetera Sanz askoz gehiago sartuko da gurekin beste inorekin baino.

Presoak aipatu izan dituzue behin baino gehiagotan, baina presoen aldetik orain arte egon den aipamen publiko bakarra Iruñeko preso talde batek egin zuen eta zuen aurkakoa zen. Aditzera ematen duzuenagatik, ordea, zenbait presoren atxikimendua ere izan duzue.
Politikagintzan presoak beste herritar batzuk gehiago dira eta guk ez dugu goraipatuko haiek diotena haiek presoak direlako, hori presoen kontrako jarrera delako. Hori beste batzuk egiten dute, eta gainera politika eginez.

Nori buruz ari zara?
Argi dago. Hemen presoen inguruan aritzen diren eta politika egiten duten talde egituratuez ari naizenean, batez ere talde bati buruz ari naiz, eta badakigu noretaz ari garen. Hori argitu egin behar da. Politika egiteko politikagintzarako dauden tresnak daude, esate baterako, Batasuna alderdia, eta bejondeiola politika egiten badu. Ez gaude preso politikoei aitorpenik eskatzeko eta ez dugu halakorik egingo, baina gero eta preso gehiago gure proposamenak aztertzen ari dira eta horietatik batzuek, kalean bezala, bat egingo dute gurekin eta beste batzuek ez. Ez dugu ez kolektiborik ez ezer hautsi nahi, gizartean politikagintzarako bideak zabaldu nahi ditugu eta horretan parte hartu nahi duenak ateak zabalik izango ditu. Kito!

Patxi Zabaleta ia bera bakarrik ari da han hemenka hitz egiten. Ona da hori Aralarrentzat?
Ez da ona, baina hasierako gaitza da. Dena den, bai zuenean eta bai beste batzuetan beste pertsona batzuk ere agertu dira. Pixkanaka beste jende bat ere agertzen ari da: Iparralderako harremanetan beste bat agertu da, Elkarriko Konferentzian beste batzuk, Tuterako aurkezpenean hiru pertsona guztiz adierazgarriak egongo dira. Arazo hori laster gaindituko dugu

Patxi Zabaletak bide luzea egin du ezker abertzalearen baitan, eta une guztietan izan du protagonismo berezi bat sortu diren erakunde nagusienetan. 1972an sortu zen EHASen hartu zuen parte, 1977an HASI sortu zen arte. HBren aurretiko izan zen Altsasuko Mahaian ere zeregin garrantzitsua izan zuen eta gerora HBn parte-hartze instituzionala eta militante figuraren banderak haizatu ditu etengabe, Erkide ponentzia ospetsuarekin adibidez (Oldartzeneko garaian). Aralarreko buruzagi ezagunena da.


Azkenak
Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Eguneraketa berriak daude