«EUSKALDUNAK GALDUA DU BERE SOSEGUA»


2001eko irailaren 30ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Emile Larre idazle gisa plazaratu zaigu berriz ere. Baigorriko Bastida auzoko Belarreako baserrikume hau 1926an sortu zen. Orduz geroztik Iparraldeko herri eta plaza asko ezagutu du. Bastidako plazan pilotan ikasi zuen lehenik, ondoko Urdoze auzoan eskolan ikasi gero. Handik Uztaritzera joan zen; lehen Seminariora. Piarres Lafitte izan zuen maisu, honek seinalatu zion bizibidea hein batean. Soldadutza Bordelen egin zuen erizain gisa. II. Mundu Gerra garaia izaki, alemanen ondoan bizitzea suertatu zitzaion. 1945ean Baionako Seminario handira joan zen eta 1951n eman zuen lehen meza. Predikari, pilotari, kantugile edota bertsuemaile eman du mende erdi bat luze; herriz herri, plazarik plaza.


PERTSONAK ETA HERRIAK.

Emile Larre baigorriartzat jo izan dugu eskuarki. Orain, autobiografia honen bidez, haratago joan gara; Baigorriko mendietan goiti, Belarrea etxalderaino:«Etxea biziki garrantzizkoa da. Enetzat etxea baita lehen: etxeak egin nau, etxeari esker naiz egin eta giristino ere bilakatu. Aldi batez, Bastida auzo ttipian egin naiz, hori da enetzat herria. Eliza Bastidan eta eskolaUrdozen ezagutu ditut. Baigorri sei kilometroetan genuen eta ez nintzen hainbat baigorriarra. Baigorri baino abantxu lehenago Bidarrai herria ezartzen dut ene bizitzan. Baigorrin frantses giroa sentitzen hasi nuen lehen aldikotz. Konparazione, karriketarrak txisteraz aritzen ziren pilota plazan eta gu, aldiz, eskuz», diosku Emilek.
«Ene artzain-etxolak» liburuaren azalean Belarrea ageri da, Iparla mendiaren magalera. Bastida auzoan goiti, berriz, Larre sendiaren Haitzalde borda dago. Borda horretako pentzeetan eman zuen Emilek haurtzaroa. Liburuaren izenburua, berriz, bere bizitzaren metafora da:«Artzainak aipatzean, bizitzan ezagutu ditudan pertsonak izan ditut gogoan. Etxolekin, berriz, ibili ditudan herriak ezagutzera eman izan nahi ditut».
Hazparne, Urruña, Aiherra, Irisarri eta Donibane Garazin -gaur egun- aritu da apaiz lanetan. Zerbitzu ugari eskaini du gizaldi erdi batean. Aiherra herrian zegoela (1975ean) izendatu zuten euskaltzain oso; Rene Lafon hizkuntzalariaren tokia hartu zuen. Euskaltzaindiako herri literaturaren batzordean dago, Antonio Zabala batzordekide duelarik. Honek eman zion adorea bere biografia izkiriatzeko:«Norbera dakienaz mintzo da. Ni naiz ene buruaz gehien dakiena. Haatik, ez nekien nola hasi, zer moldea eman liburuari. Hori izan zen ene lehenbiziko kezka».
«Herria» kazetan izkiriatzen du oraindik ere, Iparrraldeko euskararen ezagule eta erabiltzailearen eredua izaki, bere izkribuak biziki laudatuak dira:«Liburua ene etxeko euskaran behar dut idatzi, pentsatu nuen. ‘Herria’ kazetan etxeko euskararen kutsua ematen diot pixka bat, baina kutsu zabalago bat ere ematen diot denek irakurri behar dutelako. Liburuan Belarrea eta Bastidako euskararen hautua egin dut. Ene burua lasai sentitu dut, arrunt goxoan sentitu naiz; horrek lagundu nau naturalki izkiriatzen».
Haurtzaroko bizipenek leku zabala dute liburuan, jostetek berealdiko tokia izan zuten gure solaskidearengan. Haatik, mundu hura, engoitik liburuan baino ez ote dagoen irudipena hartu dugu. Hots, mundu hura joana dela, jagoitik ez dugula gehiago ezagutuko:«Haur denborako bizimoldeak dituzu, aspaldiko gauzak dira, haurtasuna berritu dut liburua idaztean. Mundu hura ez da oraingo bera, bistan da. Belarreatik 100 metrora badira haurrak euskaraz ez dakitenak, eta hori izugarria da». Horrela izanagatik, Emilek ez du bere haurtasunaz zaharkeri bat bezala mintzatu nahi, euskaltasuna gaurkotasunez bizi baitu berak eta bere etxekoek ere bai:«Zorionez eta jainkoari esker, nire ilobek ene jite hori gorde nahi izan dute, Belarrean euskaraz egiten da, ene sortetxean nahikari hori atxiki dute, beharrik».


«SEGIDA» elea edo hitza.

Baigorriko pilotariek «Zaharrer Segi» izena eman zioten herriko pilota elkarteari, eta halaxe du izena egun ere. Iparraldeko bizitzan eta gizartean badago gizaldiz gizaldi atxiki den ele gako bat: «segida» hitza. Etxealdearen segida, arbasoen bizimoldearen segida, kulturaren segida, hizkuntzaren segida:«Atx! Hitza badago, baina hitza ez da aski. Ez Baigorrin soilik, Garazin edota hiru lurraldeetan euskal kulturari segida ematea nekeza da. Baigorri eta Garazi eskualdeetan, konparazione, errugbia nagusitu zaio pilotari. Hori da ene kezka handiena, burutik buru ezin itzali dezakedana, ene mina hori da. Nik baietz, segida badela erran nahi nuke, baina aski indarrik ba ote da?».

Orduan gizartea elizkoia zen erabat. Familia laborari ia-ia bakoitzetik seme bat seminariora joan ohi zen; herri bakoitzean apaiz bat zegoen. Egun, kasu, lau apaiz dira Garazi eskualdeko 11 parrokietan. Apaiza izatearen kariaz galdetu diogu Emileri:«Ba al dakit nik nihaurek? Gauza horiek zailak dira erantzuten. Alabaina, erraiten ahal dizut ez nuela apaiza bidean sartzeko hertsatu ninduenik izan. Aita-amatxiek bide horretan abiatzeko nahikaria ene baitan neramala erraiten zuten».
Haurridetako zaharrena bera zen eta orduan zaharrenak hartzen zuen etxearen segida:«Zaharrenak behar zuen etxeari lotu, eta kezka hori ibili nuen ene baitan nehori erran gabe. Kezka handia izan zen enetako hori nola konpondu. Ene burua libre sentitu behar nuen. Eskolako beste lagun bat atzeman nuen, etxeko haurride nagusia zela, ni bezala, eta nik bezala apez bidea egin nahi zuela». Mutiko lagun haren etxea aldiz, ez zen arrunt laborari etxea, ez zuten lurrik. Eta bere burua konbentzitzen lanak izan zituen Emilek. Kezka hura emeki-emeki gainditu zuen alta.

II. MUNDU GERRA.

13 urte zituela piztu zen II. Mundu Gerra; Uztaritzeko seminarioan zegoelarik. Emileren bizitzan eta orobat Iparraldeko elizarenean berebiziko eragina izan zuen alemanen okupazioak. «Herria» kazeta aitzinetik «Eskualduna» izan zen Ipar Euskal Herriko euskaldunen erreferente eta bilgune. Errepublikarren aurkakoa, tradizionala oso, eta alemanen aldekoa izateaz seinalatua. Gerra garaian itxi zuten. Piarres Lafittek hartu zuen haren segida 1944an. Emile Larrek, berriz, Lafitteren segida hartu zuen 1959an:«Hiru lurraldeak korritu ditut eta herriak ezagutzen eta maitatzen ikasi ere. Eneaz kanpo ikusi nuen lehen lurraldea Zuberoa izan zen; 18 urtetan. Mauleko kolegioaren zaindari lana egin nuen. Bertako kantak, euskara eta herria ezagutu nituen». Ez da harrezkero geldirik izan. Hainbat herri -edo berak dioen gisan- eta etxola ezagutu ditu:«Zazpi urtez barneko misiolari lanetan ere ibili naiz; herriz herri predikari. Jardunaldiak antolatu ditut, Euskal Herria maitatzen ikasi dut eta ‘Herria’ kazetaren zuzendaria izan naiz horri esker». Emileren erranetan, lan horiek denak ohartu gabe egin ditu, bidean bide, elkar ulertu beharrez. Orain, zenbaitetan, batzuei zuberotarrez edo, konparazione, hegoaldeko euskalkiak ez dituztela konprenitzen entzuten die, eta errazkerian erortzen direla iruditzen zaio. Euskara ibilian ikasten dela erran digu Belarrea etxaldean sortutako «artzaina»k: «Bizimolde honek eman dit biziaren gustua, ez naiz ni txoko bateko gizona, ez naiz lagun batekilako gizona, edo adiskide gutxikoa. Jite honek anitz ezagutza emaiten dit. Gazteek erraiten didate: denak zure familiakoak dira, zure auzokoak, denak zure herrikoak!».

ZORRA KITATU BEHARREZ.

Gizon honek elizan hartu zuen egongia, eta egongia honetatik tinko atxiki zaio herriari:«Autobiografia hau zor baten ordaintza duzu. Lehenik aita eta amarenganako, etxekoenganako, haiek egin nautelako. Bigarrenik, ene irakasleenganako eta orobat Euskal Herriarenganako». Liburua bi zatitan emana da, prosaz lehena eta bertsoz bigarrena: «Biziaz kantari» izenburukoa.
Lehen zatiaren azken atalak «Berriz haste balitz» izenburua du:«Errana dut ez diodala erantzun bat eman nahi galde horri, baina ageri da atal horretan eman dudala. Guk egin duguna hor da eta gehiago nahiko genuen egin bizitzaren sail guztietan, euskaldunon eta giristinoen egitekoa baita». Gizon hau ez da gelditzekoa. Asteartero Donibane Garazitik Baionara bidea egiten du «Herria» astekariaren azken ukituak ematera. Elizako kantiken berritze lana hartu zuen orain urte batzuk; Xabier Iratzederren segida hartu zuen nolazpait:«Segida hitza handiegi da enetako kasu honetan. Iratzeder bakarra baita, bere lana apartekoa da; horretarako emana eta konsakratua bizi da Belokeko monastegian». Honela jarraitu du Belarreako semeak:«Elizako kantuetan berritze bat ekarri behar zela erabaki zen azken Kontseiluan. Lehenengo kantuen bidez arimak salbatu behar zirela erraiten zen, horiek hitz handiak dira, baina funtsean zer? Ebanjelioak elkar maitatzea eta laguntzea erakusten digu, baina sozial mailan ere lan egin behar da, eta testuinguru horretan saiatu naiz kantika berriak asmatzen. Ez uste izan lehenengo apezen zeregin guztiak gure gogozkoak zirenik. Gure ideiak berritzearen alde lan egin dugu eta lagunkideen pentsamoldea aldatu da».
Bigarren atalean bertsoak eta kantuak bildu ditu:«Irudimen izpi bat eta asti pixka bat baditudalarik, asmatzen ditut kantuak. Betidanik gustatu izan zait, ene josteta da». Euskaldunok geure barne korapiloak ditugula dio liburuaren pasarte batean. Honatx arrapostua:«Euskalduna baldin bada korapiloak izanen ditu bere baitan, edo ez da euskalduna gehiago. Euskaldunak galdua baitu bere sosegua nolazpait. Euskaraz lan eta bizi dugunon jitea da, eta min hori ez bagenu ez genuke eremu honetan lan egingo, ez zuk, ez nik, ez beste askok»

Jose Mari Aranalde, apaiza
Herria» astekaria irakurtzen duzu, edo ikusten bederen, euskaldun hori? Irakurtzen nahiz ikusten baduzu, badakizu; eta ez baduzu, jakizu, hasera-haseran baduela astero-astero sailtxo bat, beti neurri berekoa, lehen orriaren ezkerraldean, eta haren azpialdean bi letra hauek agertzen direla askotan: «E.L.» Emile Larre duzu xigortu-xigortua.

75 urteko apez honek «Ene artzain-etxolak» izeneko liburu eder bat atera du oraindik-orain. Ederra da esanetan eta esateko moduetan. Eta argazki edo potretetan, ikus 68. orrialdekoa. Lekutan gelditzen da Domingo Kanpaña. Bera da protagonista, edo erdi-gune, liburuan zehar; baina zaude seguru, irakurle, ez duela bere burua erakusteko egin, nahiz berena erakusten duten asko eta asko baino hobeki legokeen nonahiko erakustokitan. Bere ingurua eta ingurukoak ditu kontagai liburuan.
Apez on-on honengatik ere esan zezakeen Pio Baroja jaunak, apez euskaldunengatik esan zuen harako hura «Euskal apezek ez diote uko egin gizon izateari».
Gure Baigorri-Bastidarra, pilotari duzu, eta pilotazale, bertsolari duzu, eta bertsozale; abeslari eta abestigile. Eta txapela ere berekin du beti, buru argi horretan.
Eta... biziki maite ditu hegoaldekoon arrain freskoa eta haren lagun on den sagardoa. Eta sagardotegia!
Zuk apez euskaldun on bat lagun nahiko bazenu, hor duzu eskura Emile Larre jauna. Ibili den leku guztietan itzala duen gizona da gure apez jauna. Guri ez zaigu damutu haren ondoan ibili izana


Azkenak
Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


Eguneraketa berriak daude