«UMILTASUN HANDIAGOAREKIN ARITU BEHAR DUGU»


2001eko irailaren 09an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
EAJ eta EAren politika PPrenarekin parekatu duzue. Zertan dira parekagarriak alderdien politikak?
Maiatzeko hauteskundeen aurretik EAJk eta EAk gogor kritikatu zituzten PP eta Mayor Oreja, azken finean bizi dugun gatazkatik ateratzeko haiek barneratua duten eredu errepresiboa. Orain, ordea, hauteskundeetan oso emaitza onak lortu dituztenean eta dagoen gehiengo abertzaleak 98ko egoerara itzultzea ahalbideratzen duenean, orain EAJk errepresioaren ereduari heltzen dio, bai hitzez bai ekintzez. Hor kokatzen ditugu azken asteotan izan diren Ertzaintzaren atxiloketak eta Lege Antiterroristaren erabilpena batetik eta, bestetik, Batasunak bere kale agerpenak egiteko ezarritako debekuak.

Atxiloketei dagokienez, esan nahi duzu Ertzaintzak ez lukeela atxiloketarik egin behar?
Hor EAJk Ertzaintzarekin egin nahi izan duena dago, polizia integrala egin nahi izan du eta horrek enfrentamendu maila hori dakar. Baina, gainera, jauzi kualitatiboa ematen ari dira, jarduera politikoan ari direnen aurka joz, eta Ertzaintzak guztien aurka egiten du. Horregatik, egoera honen aurrean guk Lizarra-Garaziko akordioak ekarri zuen egoera antzeko batera abiatzeko eskua luzatu diogu, baina EAJk uko egin dio horri.

Zurekin egindako azken elkarrizketan (99ko abenduan), EAJ, EA eta ABko zuzendaritzekin konfiantza maila handia zegoela esan zenuen. Ba al dago harremanik gaur egun? Konfiantzazkoa da?
98aren aurretik ere jadanik konfiantzazko harremana genuen zuzendaritza horiekin. Lizarra-Garaziko akordioa sinatu zenean eta Udalbiltza abiarazi guk uste genuen zintzo ari zirela, nazio eraikuntzari dagokionez luzera begira eta ez unean uneko proposamenekin, eta gatazkari ere benetako irtenbide bat eman nahi zitzaiola. Baina azken hilabeteetan atzera egin dute EAJk eta EAk, eta argi ikus daiteke hauteskundeen aurretik PSOEtik eta nagusiki PPtik jasandako presioak eraginkorrak izan direla. Lehen gatazkaren irtenbidea elkarrizketaren bidetik etorriko zela azpimarratzen zuten eta orain oso bestela ari dira jokatzen. Gaur egun oso harreman urriak ditugu EAJ eta EArekin; ABrekin, aldiz, harreman handia dugu.

Eta gaur egun, zein baldintza beharko lirateke konfiantza hori berresteko?
Bada borondatea. 1998ko akordioen aurretik bazegoen borondate hori, gaur egun EAJk eta EAk ez dutena.

Ez diezu borondaterik ikusten, baina 600.000 pertsonek nolabaiteko konfiantza izan dute bi alderdi horietan azken hauteskundeetan.
Dagoeneko azaldu izan dugun eran, arrazoi ugari dago boto eskuratze horretan. PP eta Mayor Oreja 36ko garaileen oinordekoak dira eta nagusiki haien beldur zirelako jaso dituzte bozkak EAJk eta EAk. Bestetik, ezker abertzalearen zenbait ekimen ez dira ondo ulertu eta guk akatsa izan dugu horiek azaltzerakoan. Guk egindako balorazio autokritikoan aipatu genuen zuzenketa sakonak egin behar genituela eta orain lan handia dugu alde horretatik.

Eta zein eremutan, ideietan, jokamoldetan... egin behar dira zuzenketa horiek?
Orain ari gara hori lantzen eta zehazten, eta horiez aritzea aurreratzea litzateke; hor dago, adibidez, Gasteizko Legebiltzarrean izan dugun jarduera eta, esan bezala, birbideratu beharko duguna. Oro har, dena den, kasu batzuetan jendeak gurekiko konfiantza galdu du eta gu ere temati ibili gara gurean murgildurik, esaten zitzaigunari sarritan kasu gehiegirik egin gabe. Jendearen konfiantza hori berreskuratzea da gure lehentasuna, hori baita gure altxor historikoa.

Udazkenerako hor dago Elkarriren bake konferentzia. Parte hartuko al duzue?
Ezin dut ezer aurreratu, hori gure militantziarekin erabaki beharko dugu eta. Erakunde berria gara, baina gure historia ere badugu, eta horri begiratuta beti egon gara hitz egin eta eztabaidatzeko prest. Edozein modutan, estatuetako ordezkaritzek parte hartzen ez duten edozein forotik nekez etor daiteke konponbiderik.

Autodeterminazioaren gaia dabil dantzan azken asteotan. Batasunak ondo ikusiko al luke legealdi honetan eskubide horri buruzko kontsulta bat egitea?
Autodeterminazio eskubidea lehenbailehen egikaritu, praktikan jarri behar dugu. Eztabaida, alabaina, ez da ondo planteatzen ari. Autodeterminazioari buruzko nazioarteko araudia eta beste kasu batzuk aztertuta, eskubide hori herriei dagokiela ikusten dugu, eta Euskal Herria zazpi herrialdez osatutako herria da. Abertzale guztiok hausnartu beharko genuke estatuek eskubide hori Euskal Herri osoari aitor diezaioten egin beharko genukeenaz.

Beraz, ona ala txarra litzateke halako kontsulta bat EAEn bakarrik egitea?
Hori momentuan aztertu beharko litzateke, unean uneko egoeraren arabera desberdina izan daiteke eta. Orain pilota selekzioaren kasua oso adierazgarria da, Euskal Pilota Federazioak -Jaurlaritzaren babesa duena- ezin izango du aurkeztu Iruñean datorren urtean egingo den Munduko Pilota Txapelketara, Estatuko Federaziotik aldegin zuelako. Gainera, pilotari nafar, zuberotar zein lapurtarrek ere ezin dute parte hartu. Halakoak eragiten dituen egoera honen aurrean, gure joerek beti egin beharko lukete batzera eta ez zatitzera. Horrez gain -gainera hala iragarri dute-, ez dugu uste kontsultarik egingo dutenik.

Ezker abertzalea indartuta ala ahulduta atera da Batasuna prozesutik?
Gauza asko falta zaigu lortzeko. Batzuk kanpoan geratu dira, bai pertsonak eta baita sektoreak ere eta, beraz, alde horretatik Batasuna prozesuak ez ditu bere helburuak lortu. Gauza positiboak ere izan dira: esate batera, lehenbiziz erakunde nazionala egin da. Halaber, zazpi herrialdeetan eztabaida politikoa izateko aukera egon da eta hori ere positiboa da. Hasitakoa ez dela amaitu esango nuke eta, hortaz, alde negatiboak nola konpondu behar diren aztertu behar dugu.

Zuk halakorik espero al zenuen prozesua abian jarri zenean?
Gehiago espero nuen, baina egoera politikoak izugarri baldintzatu du prozesua, 98an beste baldintza politiko batzuk ziren. Gurekin batera egon beharko luketenak ez dira, baina prozesuak aurrera jarraitzen du.

Aurrera jarraitzen du abstraktuan, hau da ateak zabalik uzten dituzuelako, edo mekanismo zehatzak jarriko dituzue?
Mekanismo zehatzekin, baina hori datozen hilabeteetan gure militanteekin landuko dugu eta orduan zehaztuko da. Kanpoan geratu den jendea ere oso desberdina da. Batzuekin, adibidez, ez dugu lortu desberdintasun txiki batzuk gainditzea, eta beste batzuekin, aldiz, zatiketa doinuan aritu gara.

Ezker abertzalean Altsasuko Mahaiaren gisakoa behar zela esan zuen ANVko idazkari nagusi Antxon Gomezek ARGIAri emandako elkarrizketa batean.
Azterketa historikoetan kontraesan ugari topa daiteke eta atzera begiratzekotan, nik azpimarratuko nuke ezker abertzalean militantea izan dela garrantzitsuena, eta aurrerantzean ere horrela izan beharko lukeela. Guk hori egin nahi izan dugu Batasunean: pentsaera desberdineko sektoreak eta militanteak elkarrekin mantenduko lituzkeen gune orekatua eraikitzea.

Sektoreek ateak zabalik zituzten iritzi korronte gisa, baina alderdiendako ez omen zegoen lekurik, ANVrentzat esaterako.
Baina hori da prozesuan parte hartu dutenek erabaki dutena. Hala ere, ANV iritzi korronte gisa gera zitekeen Batasunan, bere alderdi izaera galdu gabe. Dena den, guk lehentasunezko harremanak mantenduko ditugu ANVrekin.

Zein mezu igorriko zenieke Aralar, ANV, Zutik, Batzarre eta Batasunatik kanpo geratu diren pertsona independenteei?
Batasuna prozesuak ez duela eman denok nahiko genukeen emaitza eta hori konpontzeak aurrera begira denon borondatea eskatzen duela.

99ko abenduan egindako elkarrizketa hartan zenionez, Euskal Herri mailako legebiltzar eratzailea osatzea zen burujabetza prozesuan aurrera egiteko modurik egokiena. Gaur egun ere berdin pentsatzen duzu?
Baldintza politikoak aldatu dira eta horrek jarduera politikoan ere eragina du, zein errealitatean gauden ere aztertu behar dugu eta. Hala ere, guk orduan esandakoa ez zela ulertu uste dut, guk ez genuen gure proposamena inposatu nahi, guk batez ere gai horretaz eztabaida zedin nahi genuen, beste alderdi eta agenteek ere gaiari buruzko beren ekarpenak egitea. Nazio mailako ikuspegi hori beharrezkoa zen orduan eta gaur egun ere bai; garai hartan instituzio nazionalak aldarrikatzen genituen, eta orain ere bai. Zorionez, Udalbiltza hor dago zeregin hori aurrera ateratzeko eta hor erronka izugarria dugu guztiok.

Sarritan diozue zuek esandakoa ez dela ulertu, akaso ez duzue zeuon burua ondo azaldu, baina akaso ondo ulertzen zaizue baina proposamenekiko desadostasuna dago.
Beharbada orain ere ez naiz ondo azaltzen. Gure mezua ulertu ez dela esaten dugunean, batez ere mezu hartzailea eta gure arteko urruntasuna adierazi nahi dugu eta agian gauzak gaizki egin ditugu. Horrexegatik da horren garrantzitsua guretzat baseekin asko hitz egitea. Hauteskunde hauekin oso barneratua dugu askoz umiltasun handiagoarekin jokatu behar dugula


Azkenak
2025-08-19 | Gedar
22 langile kaleratuko ditu Bridgestonek azpikontratatutako Serveok

Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.


Bi langile hil dira lan istripuetan pasa den astean

Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.


Portugaletik Turkiara, Europa hegoaldea sutan

Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar ari dira suaren kontra borrokan Europa hegoaldeko herrialdeetan.


2025-08-19 | Axier Lopez
Euskotren “animalien tratu txarren” iragarle

LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.


Trumpek dio Ukrainako gerra amaitzeko ez dela beharrezkoa su-etena, Kievek lurralde batzuei uko egitea baizik

AEBetako presidentea Zelenskirekin eta Europako haren aliatuekin bildu da astelehenean, Etxe Zurian. Badirudi Trumpek ontzat jo duela Vladimir Putinek ostiralean izandako bileran proposatutakoa: Ukrainako gerra amaitzeko Kiev "lurralde truke posibleez" hitz egiteko gai... [+]


2025-08-19 | Mikel Aramendi
Txina eta India: muga-gorabeherak baino gehixeago

Alaskan nahiz Etxe Zurian egindako bilkurek sortzen duten harrabotsaren parekorik ez du piztu. Eta protagonistek ere hala nahiago, esango nuke. Baina begien bistako garrantzia du Asiako bi potentzia nagusientzat eta, zeharbidez, kontinente osorako: Txinako Kanpo-arazoetako... [+]


Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]


2025-08-18 | Elhuyar
Munduko hegazti guztien zerrenda bateratua argitaratu dute: AviList

Ornitologia-arloko mundu mailako bost erakunde nagusiak elkartuta, eta zazpi urteko lanaren ondotik, munduko hegaztien lehenengo zerrenda orokor eta bateratuta argitaratu dute, taxonomia, sistematika eta nomenklatura bateratuarekin: AviList. Prozesua gardena eta irekia izan da,... [+]


Dozenaka mila lagun Tel Aviveko kaleetan “gerra amaitu eta bahituak askatzeko”, eta Netanyahuk “Hamas indartzea” leporatu die

Gaza Hiria osorik okupatzeko onartu berri duten planaz kezkatuta, milaka israeldarrek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari exijitu die Hamasekin akordio batera iristeko "gerra amaitu" eta zerrendan dituzten bahituak aske uzteko. Herrialdeko lehen... [+]


Hainbat pertsona atxilotu dituzte eraso sexistak leporatuta Bilboko Aste Nagusiko lehenengo bi egunetan

Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".


2025-08-18 | Dabid Martinez
Metaren eta adimen artifizialaren kolonialismo digitala

Drop Site News hedabideak (botere-abusuak mundu mailan agerian jartzeagatik ezaguna) argitaratutako ikerketak interneten bilakaeran kezka sortu beharko lukeen joera baten adierazle den albistea argitaratu du. Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den Meta multinazionalak [+]


2025-08-18 | Sustatu
ZelaiHandi, euskarazko testuen korpus handi eta (ia) libre bat

Orain NLP hizkuntza teknologietako euskal enpresak euskarazko testuen korpus handi bat jarri du sarean, Hizkuntza Eredu Handien (LLM) eta Adimen Artifizialeko ekimenen biltegi nagusia den Hugginf Face baliabidean. ZelaiHandi du izena.


Denon lepotik barre egin dute beste behin ere Donostiako Piratek

Eta, honekin bai, honekin amaitu da Donostiako Aste Nagusia! Piratei aste bete motz geratzen zaiela eta, egun bat gehitzen diote Aste Nagusiari. Aurten hogeigarren urtez jarraian egin dute Irrikitaldia. 


Eguneraketa berriak daude