"GAUR EGUN EZ DA, EZ, HORRELAKO SOINEKORIK EGITEN"

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Rosarito Ramos eta Hortensia Birgala 40ko hamarkadaren hasieran hasi ziren Donostiako Balenciaga etxean lanean. Ordurako urte gutxi batzuk bazeramatzan Conchita Larreak Balenciagarentzako josten. Baina jostun lanetan hasi baino lehen enkargutarako erabiltzen omen zituzten. «Ni ez» dio Conchitak, «ni zuzenean `eseri' ninduten, 20 urterekin edo». «Zuk suerte handia izan zenuelako» erantzun dio Hortensiak, hori ez baitzen ohikoena, «ni batxilerra amaitu gabe nuela deitu ninduten eta 14 hilabete eman nituen kutxatxoarekin bueltaka, enkarguak egiten, gora eta behera». Rosaritok ere gogoan ditu hastapenak: «Denek galdetzen zizuten, `noiz eseriko zaituzte?' eta `uste dut oraindik puska bat falta zaidala' esaten genuen `laster norbait ezkontzen ez bada behintzat...'».

Giro ederra omen zuten tailerrean, eta hala ere, diziplina eta zorroztasunez jokatzen zuten. «Ni behin balkoian utzi ninduten atea itxita» dio Hortensiak, «ez dakit norekin hitz egiten geratu nintzen eta Enkarna enkargatuak ikusi egin ninduen». Buruaz baietz dio Conchitak: «Enkargatu hori beldurgarria zen. Lanera orduan iristen ez bazinen kanpoan uzten zintuen». Hala ere, Rosaritoren ustez, «hala izan behar zuen. Neska asko ari ginen han lanean eta orden apur bat behar zen». 40ko hamarkadako urteetan 80 bat langilek jarduten zuen Abenidako bigarren zenbakian, Fabricantes Unidos-en gainean, zegoen tailerrean. Donostian 100 izatera iritsi omen ziren. Pariseko tailerrean, aldiz, 400-500 langile aritzen ziren.
Batetik bestera ibili ziren gure hiru solaskideak, batean Bartzelonan jendea behar zutelako, bestean Belgikako Fabiola ezkontzen zelako eta Madrileko tailerra langilerik gabe geratu zelako, eta kolekzioak aurkezterakoan Parisen behar zituztelako. «Lehen aldiz Parisera dei egin zigutenean pasaporterik ere ez genuen. Zerbitzu Soziala korrika eta presaka egin behar izan genuen pasaportea eskuratzeko. Geltokian Balenciaga jaunaren gidaria genuen zain eta haren etxera eraman gintuen gosaltzera. `Zuek gosaldu lasai' esan zigun Balenciaga jaunak, 'ni orain lanera noa'. Oso atsegina izan zen gurekin. Berez atsegina baitzen, baina oso isila eta, egia esan, ez zuen elkarrizketarako aukera handirik ematen».
Pariseko premier-ak dituzte gogoan. «Izugarria izaten zen, eromena. Dena kazetariz josita eta guk modeloak maindireekin estali behar izaten genituen lehenago inork ikus ez zitzan. Sekretua gorde behar zen eta dena misteriotsu bihurtzen zen, dibertigarria benetan». Baina, garai hartan ez zioten horri guztiari garrantzia berezirik ematen, ohitu egin ziren horrelakoetara. Baina garai hartan ere Balenciagaren trajeak izugarri garestiak ziren, soineko bategatik 50.000 pezeta inguru ordaintzen zirela dute gogoan «guk urte osoan lanean irabazten genuena baino dezente gehiago. Balenciagaren jantziak erreginentzako eginak zeuden».
Premier arrakastatsu eta glamourrez betetako mundu haren atzean, ordea, lan izugarria zegoen. Balenciagak ideiak botatzen zituen eta horiek Manuel Esparzak diseinatzen zituen, gero, tailerrean jantziak josteko. Berez, Balenciaga guztia gai egiteko omen zen, prozesu guztia kontrolatzen zuen eta «ezin zenion tranparik egin» dio Hortensiak, «ez horixe, hark zuen begia! Behin bigarren solairuan galtza batzuk probatu zizkion Karmentxuri. Eskuineko aldean markatu zidan, beti bezala, egin behar nuen zuzenketa. Bere markak beste aldera pasa nituen eta galtzak josi nituen. Bi aldeak berdin berdinak ziren, zin dagizuet! Bada, milimetro baten gorabehera nabaritzen zuen berak ikusi hutsarekin. Perfektua zen». «Pluskuanperfektua» gaineratu du Conchitak. «Beti bilatzen zuen akatsen bat» jarraitu du Hortensiak, «Conchitak beti soinekoari zintzilik hari batzuk uzten zizkiola dut gogoan». «Nahita uzten nizkion gainera» erantzun du Conchitak barrez «beti topatu behar zuen okerren bat eta nik haiek uzten nizkion gustura gera zedin».
«Eta Derbyn erosten zituen jertse horiek? Gogoratzen al zarete? Beti armairu batean ahaztuta bukatzen zuten. Konpondu nahi izaten zituen, ez zitzaiolako gustatzen nola geratzen zitzaizkion, eta guri esaten zigun zer egin behar genuen. Baina hark ez bazuen ondo ikusten, ez zegoen ondo, eta kito». Dena bere eskutatik pasatzen zen, bilduma guztia berak probatzen zuen. «Behin, Parisen, premier bezperan, gau guztia eman genuen beroki batzuekin lanean, egin, desegin, berriro egiteko...»
Hortensiak zeta naturalez soineko bat josten ari zenekoa du gogoan. Aprendiz gisa ari zen oraindik, `eseri' berria baitzen. Margarita zen orduan bere ofiziala «Balenciaga jauna bezain perfekzionista bera. Mahukak josten ari nintzela esan zidan `honaino ondo egin duzu, baina hortik aurrera...', desegin eta berriro josi nituen ez dakit zenbat aldiz. Zeta naturala izanik azkenean mahukak puskatu egin zitzaizkidan. Bada, oihal zati berriak eman zizkidaten. Egun osoa eman genezakeen mahuka bakarra egiten. Han denborak ez zuen garrantziarik».
Iritzi berekoa da Conchita: «Bere helburua ez zen dirua egitea, alderantziz, harentzat artea zen. Hari berdin zitzaion 80 ordu galdu bazenituen eta 80 lepo izorratu bazenituen, lepo hura ez bazitzaion gustatzen 90.a arte jarraitu behar zen». Jostunen esanetan, hori omen da jenioa besteengandik bereizten duena.
Lan gogorra zen eurena eta joskintza ez ezik, pazientzia ere ederki landu omen zuten. Eta, dirudienez, ez hori bakarrik. «Bertute asko hartu genituen» diosku Hortensiak, «nik errosarioa euskaraz kantatzen ere ikasi nuen, pentsa...». Tapizeriak egiten ere ikasi zutela esan digu Conchitak: «Igeldoko Doña Agustinari tapizeria osoa egin genion». Neguan ez omen zuten horrenbeste lanik egiten eta bestelakoetan ere jarduten zuten: «Igeldoko baserritarrei, sobran geratutako oihal zatiekin txamarrak egiten genizkien, koadrozkoak, ederrak benetan. Don Fabian Igeldoko parrokoaren sotana ere guk josten genuen» .
Cristobal Balenciagarekin harreman esturik ez zutela esan digute behin eta berriro, isila eta itxia omen zen izaeraz eta tarteka bakarrik sartzen omen ziren haren estudiora. «Egoitza sakratu batean sartzea bezalakoa zen, hura zen isiltasuna eta errespetua! Isiltasun horretan lana besterik ez zen entzuten. Berak ere baxu-baxu hitz egiten zuen». Eta hala ere hitz onik besterik ez dute harentzat eta hark egindako lanarentzat: «Gaur egun ere ederki eraman daitezke traje horiek, ez dira modaz pasa. Eta hain ondo eginak direnez, ez dira deformatzen. Artelanak dira kanpotik eta barrutik» dio Rosaritok. «Niri gustatzen zitzaizkidanak belaunerainoko soineko horiek ziren, pieza bakarreko horiek...» jarraitu du Hortensiak. «... Eta torera horiek euren soinekoarekin» ekin dio Conchitak, «eta japones hura... ezinezkoa dirudi praktikan hori egitea, sinestezina».
Erakusketa, museoa, komunikabideak... Balenciagak hori eta gehiago merezi duela uste dute gure solaskideek. Baina, zer esango luke hark hori dena ikusiko balu? «Ez litzaioke batere gustatuko propaganda hau guztia, bera diskrezio hutsa baitzen. Eta gaur egungo kolekzioak ere ez. Hain gaizki ibiltzen diren modelo argal horiek... Garai hartan beteagoak ziren, eta eleganteagoak. Eta jantziak? Gaur ez da, ez, horrelako soinekorik egiten...»


Azkenak
2025-09-11 | ARGIA
Katalana blindatzen zuen hezkuntzako dekretua birrindu du Kataluniako Auzitegi Nagusiak

Katalanaren aldeko erakundeen iritziz, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak zuzenean eraso die murgiltze ereduari eta kohesio sozialari. 2024ko dekretuaren zati handi bat baliogabetu du sententziak, eta hala, katalanak hezkuntza sisteman ohiko hizkuntza, komunikazio-... [+]


2025-09-11 | ARGIA
37,5 orduko lan astea atzera bota dute Espainiako Kongresuan PP, Vox eta Juntsek

Espainiako Gobernuak aurkeztutako lege-propoposamenak ez du aurrera egin, Juntsekin izandako negoziazioen porrotaren ondoren. "Langileei masailekoa eman die eskuinak", esan du Yolanda Díaz Lan ministroak.


2025-09-11 | Gedar
Kaleratzeen kontra, lanuzteak egingo dituzte Maderas de Llodioko langileek

Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.


2025-09-11 | Garabide
Amazigh Karabana egin berri da Rifeko lurraldean

Amsagar jer dyaspura d Arif: X wbrid n tgumi n tutlayt tarifit (Diasporaren eta Rifen arteko topaketa: tarifit hizkuntza zaintzeko bidea) lemapean, abuztuaren 27tik irailaren 5era, amazigh hizkuntza eta kulturaren aldeko 50 ekintzaile inguru bildu dira Alhucemas eta Nador artean.


Von der Leyenek Israelekin akordioak “partzialki” etetea proposatu du, baina EBk hori adostea “oso zaila” izango dela iragarrita

EB eta Israelen arteko “Elkartze Akordioaren merkataritza arloa partzialki etetea” proposatu du Europako Batzordeko presidenteak. Neurriak indarrean jartzeko EBko herrialdeen gehiengoak eman behar dio babesa, eta hori “oso zaila” izango dela adierazi du... [+]


Weleda kosmetikoen multinazionalak nazien kontzentrazio-esparruetan kolaboratu zuela kaleratu du ikerketa batek

Kosmetiko enpresak azalerako kremak hornitzen zituen Dachauko kontzentrazio esparrua. Naziek presoekin esperimentuak egiteko erabili zuten krema mota bat, eta 80 eta 90 preso artean hil ziren horren ondorioz. Enpresak ikerketa “independente eta osatua” jarri du... [+]


2025-09-11 | Xuban Zubiria
Hondartzan bainua hartzeko ordaindu egin behar

Italiako hainbat hiritan hondartzen eta itsasoaren izaera publikoa aldarrikatzeko mobilizazioak egin ditu udan Itsasoa Aske mugimenduak. Hondartzen erdia enpresa pribatuek kudeatzen dutenez, bainua hartzeko ordaindu beharra daukate herritarrek. Zonalde turistikoenetan ordainpeko... [+]


“Gasteiz Euskararen Hiria ekimena euskara erdigunean jartzeko eguna da”

Larunbat honetan Gasteiz Euskararen Hiria ekimenak hartuko du Gasteizko Andre Mari Zuriaren plaza. Goizean hasi eta gauera arte, “euskararen aldeko festa handia” izatea nahi dute euskalgintzako eragileek, kirol jarduerak, kultur emankizunak edo arratsaldeko... [+]


2025-09-11 | Usurbilgo Noaua
Giza katea igandean, erraustegia itxi eta Gipuzkoako hondakinen gaikako bilketa hobetzeko

Zubietako erraustegia itxi eta Gipuzkoako hondakinen gaikako bilketa hobetzea eskatzeko giza katea deitu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak eragile gehiagoren babesarekin, azken urteotan bezalaxe, igandean, irailaren 14an Donostiako Kontxan.


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
“Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko”

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


Soldaten eta etxebizitzen prezioaren arteko amildegia, sekulan baino handiago Nafarroan

CaixaBank Researchek egindako ikerketak agerian eman du Nafarroako etxebizitza merkatuaren egoera. 2007-2008 arteko higiezinen burbuilaren garaian baino %3,7 garestiagoa dira etxebizitza eraiki berriak Nafarroan.


Errusiako droneak Poloniako aire eremuan sartu direla salatu du Varsoviak

Hemeretzi errusiar dronek Poloniako muga zeharkatu dute, eta Poloniak leherrarazi egin ditu. Poloniako aire eremuari “inoiz egindako erasorik handiena” dela dio armadak.


Eguneraketa berriak daude