"POEMAK BERAK HITZ EGIN BEHAR DU, ETA EZ POETAK"


2021eko uztailaren 28an
n Azalduko al zeniguke «Koilara bete hitz»en mezua?
Horretaz hobe dut isildu, poema berak hitz egin behar duelako, eta ez poetak. Esan dezakedana da, liburuan azaltzen diren poema guztiak ardatz baten inguruan jira-biraka dabiltzala, janariaren inguruan. Berrogeita lau poema dira guztira. Horietarik 28k, luzera eta erregistro poetiko desberdinak dituzte, eta beste 16ak, ttiki-ttikiak dira (pintxo poetikotzat jo daitezke). «Karta» horretatik at, bada bestelako platerik: errezeta bat ematen dut, zenbait osagai bitxiz poesia liburu bat nola egin daitekeen adieraziz.

n Zergatik aukeratu duzu jatearen kontua oinarri gisa?
Zer edo zer gertu baldin badugu, egunero behin eta berriz errepikatzen dugun ekintza baldin bada, hori jatea delako (jaten dugunontzat, behintzat; milaka eta milaka jendek ez dute jaten-eta).

n Halere ez dirudi poetek asko ukitu duten gaia denik...
Literaturan badira erreferentziak, noski, baina euskaraz egin izan den eta egiten den literaturan, ematen du poetak ez duela jaten. Alde horretatik, oso erronka polita izan da niretzat. Halaz guztiz, janaria kontuan izan zuen poeta batekin egin nuen topo: Gabriel Arestirekin. Berriro azaltzen zaigu aintzindari! "Entzun nahi didanari" poeman dio: «Euskara Bilboko portuan ikasi dut, urdaiazpiko frijitua jaten nuenean, kafesne koinakatua edaten nuenean…» Eta hildo beretik doa "Kristo eta Lenin" izenekoan: «Bart sobera ardo edan nuen Barrenkale Barreneko tabernarik taberna, eta etxera ezkero, afaldu gabe joan nintzen ohera. Amets bat ukan nuen, Juanito Kojuarenean legatz koskera bat jaten nuela bi lagunekin, adiskidantza onean, estimazio handian». Bi lagun horiek ziren Kristo eta Lenin.


«Poema berak hitz egin behar du, eta ez poetak»


Azkenak
Itzali sistema, piztu alternatibak

Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.


2025-05-21 | ARGIA
Migratzaileak beste herrialdeetara deportatzeko baldintzak malgutu nahi ditu Bruselak

Europako Batzordeak beste urrats bat eman nahi du migrazioaren kontrako politikak gogortzeko bidean: deportaturiko migratzaileek ez lukete zertan harreman zuzenik izan behar hirugarren herrialde "seguruak" deiturikoekin, hara kanporatuak izateko.


Baionako gizon bat epaitzen ari da Paueko Auzitegia, zortzi adin txikiko bortxatzea leporatuta

Salatu dute 69 urteko gizonak hogei urtean egin zituela erasoak. Donostian bi gizon atxilotu dituzte, adingabe bat bortxatzea leporatuta; beste bi gizon ere ikertzen ari dira, talde bortxaketako parte izan daitezkeelakoan. Salaketa jarri duen adingabea Gipuzkoako gizarte... [+]


Foruzaingoak familia bat etxegabetu du Antsoainen, eta hori galaraztera joan direnen aurka oldartu da

10:00etan etxegabetzea gauzatzeko agindua zuen Poliziak, baina lehenago bertaratu dira sei patruila emakumearen etxera eta inguruko kale guztiak moztu dituzte. Haritu Elkarlaguntzako Sareak eginiko deiari erantzunez, dozenaka lagun elkartu dira etxearen aurrean etxegabetzea... [+]


Gorka Ovejero, AHTren kontrako plataforma: “Zundaketen lana sabotajeen bidez oztopatzen ari omen dira, baina salaketarik ez da egin”

Abiadura Handiko Trenaren kontrako plataformak astelehenean jakinarazi zuen Espainiako Gobernua eta Nafarroakoa egiten ari diren zundaketa kanpainak ez duela etenik. Izurdiagan eta Otsobin herri mugimenduak lortu zuen geldiaraztea legezkoak ez ziren eta baimenik gabe abiatu... [+]


Erresuma Batuak bertan behera utzi ditu Israelekin zuen akordio komertzial berrirako negoziazioak

Europako Batasunak ere Israelekin dituen akordio komertzialak “berrikustea” erabaki du, 27 estatutik 17k aldeko botoa eman eta gero. Dagoeneko 53.000 hildakotik gora eragin ditu Netanyahuren gobernuak.


Enkarterrin zentral eoliko bat egiteko proiektua atzera bota du Jaurlaritzak, ingurumen kalte larriak eragingo lituzkeelako

Bizkaian, Artzentales eta Sopuerta artean Euskal Haizie enpresak eraiki asmo zuen zortzi aerosorgailuko zentral eolikoaren proiektua atzera bota du Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak, faunan, landaredian eta ondarean eragingo lituzkeen kalteengatik. Enkarterriko herritarrak... [+]


2025-05-21 | Nicolas Goñi
Banku handiek klima aldaketan inbertitzen dute, baina ez da konponbidea sustatzeko

Berria izateari utzi dio: beroketa globalak bi graduak gaindituko ditu, eta gainditze horrek ondorio oso garestiak ditu. Klimaren gaia tabu bilakatzen ari den testuinguru berri  honetan, banketxe handiek ez dute horri buruz komunikatzen, baina arazoaz ongi jabetu dira eta... [+]


Miren Amurizaren ‘Pleibak’, 111 Akademiako irabazle

Unai Elorriagaren Francesco Pasqualeren bosgarren arima liburua izan da lehiako bigarren finalista.


Antiwokismoa: eskuin muturraren maskara berria
Jule Goikoetxea: “Euskal Herrian ere Trumpek eta Mileik gorroto duten guztia da woke”

Mundu mailan abiadura handian garatuz doan ideologia eta mugimendua dugu antiwokismoarena. Boterera arribatzeko eskuin muturreko agintariek duten arma berria da, eta berdin-berdin zabaltzen ari da herriko karriketan, unibertsitateetako korridoreetan zein telebista platoetan. Eta... [+]


Antiwokismoa: eskuin muturraren maskara berria
Zapalduen hitza zokoratzeko asmakizuna

Wokismoari begiratu beharrean antiwokismoari so jarri gara. Antiwokistek sorturiko multzoa delako wokismoa, eta antiwokismorik ez balego ez legokeelako wokismorik. Multzo eklektiko horri begiratu, eta laster ohartzen gara eskuin muturrak hastio duen guzia barnebiltzen duela:... [+]


2025-05-21 | Iñaki Murua
Aldia itzalaz erditu zenekoa

Ustekabean edo... urte hasiera honetan bi mila milioitik gorako irabaziak izan omen ditu Iberdrolak, baina ez omen dago txapliguak, altxafuegoak, etxaferuak... edo dena delakoak zeruetara botatzeko egoeran, izan ere, iaz aldi berean baino %27 gutxiago irabazi omen du. Atalen... [+]


Nazioaren pendulua, han eta hemen

Politikan, gizartean eragiteko nahiaren eta identitate zeinuetan sakontzearen arteko tentsioa ekidinezina da. Zabaltzearen eta norberaren ezaugarriak indartzearen arteko hartu-emana politikaren adierazle baita. Bi arloak lortu nahi izaten dira, eta elkarren artean elikatzen... [+]


2025-05-21 | Nekane Txapartegi
Borrokak lotu nahian

Bisita, bizipen eta hausnarketa egunak izan ditut maiatzekoak. Hor nabil, intersekzionalitatea nola gauzatu, borrokak lotu nahian, bertsolarien moduan puntu guztiak esan nahian, potorik egin gabe...

Lan egiten dudan LoRa irrati komunitariotik, Maiatzaren 1erako... [+]


2025-05-21 | Castillo Suárez
Bihotzeko pitzadurak

Oliver Laxe-k esan zidan behin enpatiari eustea dela zuzenena bizitza honetan. Zauritutako jendeak hunkitzen duela, eta jakin-min handia sorrarazten diola; eta hori dela, hain zuzen ere, gehien gustatzen zaion gauzetako bat: bere buruari galdetzea zergatik hunkitu duen horri... [+]


Eguneraketa berriak daude